Albisteak

Emakumeen Ohorezko Mailako taldea, Durangora

BATeko emakumeen talde nagusiak Espainiako maila goreneko bigarren jardunaldia jokatuko du igandean Durangon. Duela bi aste Iruñean lortutako hirugarren postua errepikatu nahi dute, maila mantentzeko helburua lortzeko.

txosnak.irun

Egin daiteke Sanpedro eta Sanmartzialetan txosna jartzeko eskaria

Gaurtik maiatzaren 13ra bitartean aurkez daitezke eskaerak. Aurten, hainbat eragilek txosna bat elkarbanatu ahal izango dute.

Julen Basterra. Zesta punta jokalaria.

"Azkenean, ikasten zoaz ezinezkoa dela egunero dena ondo egitea"

Hondarribiarrak Miamiko Dania Beach frontoian debutatu zuen joan den urteko azaroan profesional bezala. Esperientzia hartatik asko ikasita itzuli da herrira, erronka berriei aurre egiteko prest.

kalakan

Kalakan eta Irun Hiria Musika Banda, elkarrekin, larunbat honetan

Amaia KZn izango da emanaldia 19:00etatik aurrera, eta sarrerak online, Luis Marianon, eta Amaia KZko txarteldegian eros daitezke.

Adinekoentzako dantzaldiak, estreinakoz udalaren eskutik

Igande honetan egingo da lehen elkartzea Zabaltza plazan. Beste hiru dantzaldi iragarri dituzte, abuztuan eta urrian.

30 urte bete ditu 'Irunero' aldizkariak

Irungo tokiko informazioa euskaraz lantzeko konpromisoa berretsi dute. Edukiak papereko edizioan eta Interneten zabaltzen ditu hedabideak.

Maskotak babesteko udal ordenantza idazten ari dira

Ordenantzari ekarpenak egiteko epea ireki dute eta maiatzaren 21era arte egongo da irekita.

Gipuzkoako eta Euskadiko Txapeldun izendatu da Hondarribia zortzikoan

Mutrikun egin den trainerilla estropadan Hondarribiarrak bigarrenak izan dira. Getariaren atzetik.

Asteburu paregabea BATentzat

Dozenaka domina zintzilikatu zituzten atleta gazte eta beteranoek Gipuzkoako Txapelketetan eta Euskadiko proba konbinatuen txapelketetan. Uzta bikainarekin itzuli ziren denak etxera.

Igandean "metal gau elektikoa" biziko da Psilocyben

'Eyehategod' talde estatu batuarra eta 'Bayu la Batre' talde gasteiztarra izango dira igande honetako protagonistak. Euskaldunek beren lehen EP-a aurkeztuko dute.

Udako ordutegia udal zerbitzu eta ekipamenduetan

Dagoeneko ordutegi berezia daukate martxan hainbat udal zerbitzu eta ekipamenduk. Irailera arte luzatuko dira aldaketak.

Irantzu Varelak 'Lo Que Quede' liburua aurkeztuko du Kabigorrin

Lumak Haizek gonbidatuta hilaren 26an Kabigorrin izango da feminista bizkaitarra. Saioa 19:30ean hasiko da.

Hondarribitik irten da X-Pyr lasterketa

Pirinioak parapentez zeharkatzea da lasterketaren helburua. Hondarribitik irten eta Gironako El Port dela Selva herrian bukatzen da, 605 kilometro burutu ondotik.

Erdi Aroko argazki lehiaketa, zabalik

Gaur zabaldu dute erdi aroko azokan ateratako argazkiak lehiaketara aurkezteko epea. Bi aste barru itxiko da.

Mikel Llorente, Real Unioneko entrenatzaile berria

Prestatzaile hondarribiarrak Fran Justo ordezkatuko du Galeko aulkian. Llorente Realetik dator, eta Real C-ren prestatzailea izan da azken bi sasoietan.

Gautxori zerbitzua indartuta egongo da jaietan

Gaur (hilak 21) hasi eta uztailaren 1era arte IrunBusek zerbitzu berezia eskainiko du gauetan. Gipuzkoa hiribideko 1 zenbakiko geltokitik irtengo dira gaueko autobus guztiak.

alardea

Uranzu konpainiak bandera batzuk jarri ditu kalean baimenik gabe

Uranzu kalean hamaika bandera jarri dituzte, eta baimenik ez dutenez, gaur eta bihar artean kenduko dituzte.

Euskotrenen zerbitzua indartuko dute, hilaren 22an eta 29an

Sanmartzialetako bi larunbatetan ordutegiaren maiztasuna indartuko du Euskotrenek. Bestalde, disuasio aparkaleku batzuk hilaren 22tik egongo dira irekita.

Eskubaloiko Espainiako Selekzioak Irunen jokatuko du

Hiru partida jokatuko dituzte Artalekun, uztailaren 10ean, 12an eta 14an. Sarrerak hilaren 24an jarriko dituzte salgai.

Amuitz markaren bigarren abestia, bihartik aurrera entzungai

Azken mohikanoak da abesti berriaren izenburua. "Nondik gatozen, zer garen eta nola joan nahi dugun" azaltzen duen abestia da.

Gehiago