Albisteak

Eraskuleiho zinematografikoena Jesusa Artolarena

Ikuskaren eraskuslehio lehiaketa Jesusa Artola estankoak irabazi du, Candilejas filmaren errepresentazio “ona” egiteagatik. Bigarren saria Lema paperdendak eskuratu du Millenium filmean oinarritutako erakusleiho ikusgarria egiteagatik, eta ...

admin

Lana sustatzeko programaren baitan 31 lagun kontratatu ditu Udalak

Errenteriako Udalak, Oarsoaldea Garapen Agentziarekin elkarlanean, 31 lagun kontratatu ditu aurten herrian hainbat lan egiteko: lorezaintzan; basozaintzan; elektrizitatean; iturgintzan; errementaritzan; arotzerian; pinturan eta igeltserotzan. Horrez ga...

admin

Eskualdeko bi ordezkari, Euskal Kantu txapelketaren finalean

Igandean jokatuko  dute, Donostiako Antzoki Zaharrean, Gipuzkoako Euskal Kantu Txapelketaren XIV. ekitaldiaren finala. Bertan, eskualdeko bi ordezkarik hartuko dute parte: Lorea Intxaurrandieta lezoarrak eta Eneko Fraile errenteriarrak. Pasa den igand...

admin

Herbehereetako 21 ikasle iritsiko dira gaur,

Roermond (Herbehereak) hiriko Batxilergoko 21 ikasle (hiru irakaslerekin) iritsiko dira bihar eskualdera, Pasaia-Lezo Lizeoarekin duten elkartrukaketa hitzarmena dela eta. Hilaren 26ra arte izango dira hemen. Lizeoko familien etxeetan hartuko dute osta...

admin

Jose Manuel Azkueren omenezko bigarren memoriala, etzi

Musikaz betetako asteburua izango da datorrena. Musikariek eta musikazaleek izango dute zerekin gozatu. Izan ere, Ibargainek eta Lartaunek antolatutako ekimenez gain, etzi Jose Manuel Azkueren omenezko bigarren memoriala ere egingo dute Doneztebe parro...

admin

Bidezko merkataritza, etzi

Hilero moduan bidezko merkataritza egingo dute etzi. Xabier Olaskoaga plazan izango da goizean zehar. Herritarrak azokatik pasatzera animatu dituzte.

admin

Ezker abertzaleak ezohiko udalbatzarrerako eskaera egin du

Errenteria-Oreretako ezker abertzaleak Udalbatzaren ezohiko Osoko Bilkura egiteko eskaera egin dio alkatetzari. Eskaera horren harira, Niessen merkataritza zentroa kudeatzen duen Murias Center 4 enpresaren administrazio kontseiluaren ezohiko bilera noiz egin erabakitzea proposatuko du ezker abertzaleak udalbatzarrean. “Irailaren 15ean Sabecok Murias Center 4 enpresarekin zuen kontratuaren iraupena bukatu zen. Data hori baino lehenago zerbitzua etena zegoen eta aipatutako datatik aurrera Sabeco enpresak ematen duen zerbitzua ez da eskaintzen, gune komertzial horren funtzionamendurako mota ezberdinetako kalteak sortuz”, azaldu du Karlos Murua zinegotziak. Murias Center 4 enpresaren %10aren jabe da Errenteriako Udala. Parte-hartze horri esker Udalak ordezkaritza du Niessen merkataritza zentroa kudeatzen duen enpresaren administrazio kontseiluan. Parte-hartze horren baitan proposatuko dio ezker abertzaleak Udalbatzari Murias Center 4 enpresan Udalak duen ordezkariak administrazio kontseiluan ezohiko bilera egiteko eskaera egitea. “Denon iritzia ezinbestekoa da zerbitzu hori ahalik eta azkarren martxan jartzeko eta horren ondorioz enpresa horretan dugun ardurari irmoz erantzuteko”, gaineratu du Muruak. Hiru puntuko gai zerrenda Ezohiko bilera horretarako hiru puntuko gai zerrenda proposatuko du ezker abertzaleak: lehenengo, irailean hipermerkatua itxi izanak izan duen eragin ekonomikoa aztertzea. Bigarren puntuan, berriro jarduera martxan jartzeko aurreikusten den epea eta horretarako eman behar diren urratsak eta jarri behar diren bitartekoak zehaztea proposatuko dute. Azken puntuan, berriz, operadore [...]

admin

Saskilagunak, Take Orbela Tabernaren kontra

Take Orbela Taberna taldearen kontra jokatuko du asteburuko jardunaldia Saskilagunak taldeak. Norgehiagoka etzi jokatuko dute, 16:00etatik aurrera, Tolosako Usabal kiroldegian.

admin

Areto futbolean, Azpeitikoren kontra

Areto futboleko Oiartzungo taldeak Azpeitiko AFB taldearen kontra jokatuko du asteburuko jardunaldia. Etzi izango da partida, 15:00etan, Azpeitiko kiroldegian.

admin

Aurrera de Vitoriaren kontra ariko dira neskak

Nazional Mailako Ligako Oiartzungo neskek Aurrera de Vitoria taldea izango dute aurrean etzi. 17:00etan jokatuko dute partida, Gasteizen.

admin
Gehiago