Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

«Barricadako taldekideentzako Pasaia toki oso berezia da»

Bidasoa
Orokorra

Xoane Legarda eta Iker Goldaraz larunbatean Donibaneko kiroldegian izango den Barricadako kontzertua antolatu duen Bixi-Bixi elkarteko kideak dira. Kontzertuaren gaineko azken berriak eta elkartearen ingurukoak ekarri dituzte lerrotara. Zergatik Barricada? Xoane Legarda: Barricada delako, eta azkeneko diskoan 36. Gerraren gaiak baduelako garrantzia eta guk, hori baliatuz, oroimen historikoaren gaiari garrantzia eman nahi izan diogulako. Bada ere beste arrazoi garrantzitsua. Barricadak badu Bahia de Pasaia abestia, hemen gertatutako sarraskia gogoratzen duena. Beraiek oso gertutik bizi zuten orduan gure herrian gertatutakoa eta kontzerturako deitu genietik dena eman dute egun horretan gurekin egon ahal izateko. Zenbat lagun ariko zarete lanean kontzertuaren egunean ? Goldaraz: 100 lagun inguru. Jendea guk eskatu gabe etorri zaigu bere laguntza eskaintzen, eta eskertzekoa da, lan asko dagoelako egun horretan. Trafikoa, segurtasuna, taberna… lan handia da. Blaka taldeak joko du ere. Ezagutzen ez dutenentzako; Nolako taldea da Legarda: Donostiako gazte batzuk dira, primerako musikariak. Santiotan jo zuten Donibanen, eta 80. hamarkadako rocka egiten dute, euskaraz. Oso talde gaztea da, baina oso-oso ona. Barricadako kontzerturako sarrera oraindik erosi ez dutenentzako mezurik? Legarda: Kristoren kontzertua izango dela. Hiru ordu eta erdi iraungo du; lehengo zatian, azkeneko diskoaren aurkezpena egingo dute eta bigarren zatian betiko kantak joko dituzte. Barricadako taldekideentzako Pasaia toki [...]

2010/12/07
admin

Xoane Legarda eta Iker Goldaraz larunbatean Donibaneko kiroldegian izango den Barricadako kontzertua antolatu duen Bixi-Bixi elkarteko kideak dira. Kontzertuaren gaineko azken berriak eta elkartearen ingurukoak ekarri dituzte lerrotara.
Zergatik Barricada?
Xoane Legarda: Barricada delako, eta azkeneko diskoan 36. Gerraren gaiak baduelako garrantzia eta guk, hori baliatuz, oroimen historikoaren gaiari garrantzia eman nahi izan diogulako. Bada ere beste arrazoi garrantzitsua. Barricadak badu Bahia de Pasaia abestia, hemen gertatutako sarraskia gogoratzen duena. Beraiek oso gertutik bizi zuten orduan gure herrian gertatutakoa eta kontzerturako deitu genietik dena eman dute egun horretan gurekin egon ahal izateko.
Zenbat lagun ariko zarete lanean kontzertuaren egunean ?
Goldaraz:
100 lagun inguru. Jendea guk eskatu gabe etorri zaigu bere laguntza eskaintzen, eta eskertzekoa da, lan asko dagoelako egun horretan. Trafikoa, segurtasuna, taberna… lan handia da.
Blaka taldeak joko du ere. Ezagutzen ez dutenentzako; Nolako taldea da
Legarda: Donostiako gazte batzuk dira, primerako musikariak. Santiotan jo zuten Donibanen, eta 80. hamarkadako rocka egiten dute, euskaraz. Oso talde gaztea da, baina oso-oso ona.
Barricadako kontzerturako sarrera oraindik erosi ez dutenentzako mezurik?
Legarda: Kristoren kontzertua izango dela. Hiru ordu eta erdi iraungo du; lehengo zatian, azkeneko diskoaren aurkezpena egingo dute eta bigarren zatian betiko kantak joko dituzte. Barricadako taldekideentzako Pasaia toki oso berezia da eta kontzertua oso-oso berezia izango da, ziur.
Bixi-Bixi kultur elkarte gisa jaio zen eta orain dela gutxi egoitza ere inauguratu duzue. Nola doa elkartea antolatzeko lana?
Goldaraz:
Lan gehiena egina dago, eta honezkero martxan dago bazkideentzat. Oraingoz 60 bazkide ditugu eta 100 arte zabaldu nahi dugu. Bixi-Bixi orain dela hiruzpalau urte ekin zion kultur elkarte gisa jarduerak antolatzeari. Ordutik kristoren bilakera eduki du eta horregatik erabaki genuen egoitza zabaltzea, kultur elkartea zena herri osora zabaltzeko, eta guztion artean herrian kulturalki eragiteko.
Mendiarekin lotutako ekimen berria jarri duzue martxan. Nolatan mendia?
Goldaraz
: Mendia, azkenean, aitzakia izan da. Zazpi lurraldeetako mendirik altuenak egitea erabaki genuen, baina lurraldetasunaren gaiari erreparatuta. Bi irteera egin ditugu, Aizkorrira eta Hiru Erregeen Mahaira. Programatuta genituen besteak eguraldi txarrarengatik atzeratu ditugu. Hala ere, egin, egingo dira.
Jarduera asko antolatzen ditu Bixi-Bixik: euskal jaia, Ostiraletan jai!, kontzertuak, … elkarteak halako bilakaera izango zuela uste zenuten?
Goldaraz:
Egia esan oso pozik gaude jendearen parte-hartzearekin. Ostiraletan jai, esaterako, arrakastarik handienetakoa izan da. Egiten dugun bakoitzean, haur piloa biltzen da, eta baita haiein gurasoak ere , primerako giroa sortuz. Euskal jaia ere, oso ondo irten da. Donibanen 400 lagun bildu izan dira euskal jaiaren baitan antolatutako bazkarian.

Xoane Legarda eta Iker Goldaraz, Donibaneko Bixi-Bixi elkarteko kideak

Xoane Legarda eta Iker Goldaraz, Donibaneko Bixi-Bixi elkarteko kideak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Bidasoari buruzko kalitatezko informazioa eta gertukoa jaso nahi dudalako. Euskaraz bizi nahi dudalako eta hizkuntzaren biziberritzea bultzatu nahi dudalako. Herrigintza egin nahi dudalako. Bidasoko euskarazko komunitatearen parte izan nahi dudalako. Bidasoak eta bidasoarrok behar dugulako. Zure ekarpena behar dugu, babestu tokiko euskarazko komunikabidea.

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.