
Hilaren 3an Pasaiako portuaren Ingurumen Iraunkortasun Txostenari alegazioak jartzeko epea bukatu zen. Guztira 1.012 alegazio jarri dizkiote Miguel Buen Pasaiako Portu Agintaritzako presidenteak jakinarazi duenez. Alegazio horiek, kontrakoak nahiz alde...

Lezoko Udalak hilaren 23an, datorren asteazkenean, ezohiko osoko bilkura egingo du. 19:30ean hasiko da eta hiru puntu jorratuko dituzte. Lehen puntuan, iaz Oiartzungo Udalarekin udaltzainen patrulla bateratua sortzeko egindako hitzarmena luzatzea azter...

Bihar eguerdian Tomas Garbizuko musika bandak kontzertua eskainiko du Gezala Auditoriumean. 12:30ean hasiko da kontzertua. Biharko emanaldiak Tomas Garbizu Musika Eskolaren egitarauari hasiera emango dio.

Gaur, San Tomas festa egingo dute Abaraxka Udal Ludotekan, baina aurretik Mihiluze jokoa egingo dute haurrek eta gurasoek.

Jose Angel Rodriguez Errenteriako Udal Kirol Patronatuko presidenteak Beraun-Kaputxinoetako igerilekuei ezker abertzaletik eta Ezker Batutik botatako kritikak salatu ditu. Pasa den astean, Gorka Maudesek eta Jose Cruz Legorburu patronatuko kideek ̶...

Aralar kaleko hogei etxebizitza tasatuen zozketa astelehenean egingo dute, Gezala Auditoriumean. Zozketa 10:00etan izango da eta Udalak jakinarazi duenez, Herri Eskolako kirol kantxatik sartu beharko dira zozketara joan nahi dutenek. Onartutakoen zerre...

Bihar eguerdian, 13:00etan, elkarretaratzea egingo dute Doneztebe plazan, Legalizazioa orain! lelopean.

Aurten Pasaian egin diren hainbta eraberritze lana finantzatzeko Foru Aldundiak 869.252 euro bideratuko ditu Pasaiara. Zehazki, ondorengoak dira Foru Aldundiak finantzatuko dituen lanak: Pasai San Pedroko alkateordetza zaharberritzea, Donibaneko Bizkai...

Donostialdeko Zatikako Planaren (PTP) kontra agertu dira 7.200 norbanako eta 44 eragile. Gaur goizean, norbanakoek eta eragileetako ordezkariek, elkartuta, agerraldia egin dute Doneztebe plazan. Bigarren saihesbidea luzatzeari eta plataforma logistikoari ezetz esan diote guztiek. PTPak bigarren saihesbidea luzatzea eta Lezo-Gaintxurizketako eremuan jarduera logistikoetarako eta estrategikoetarako 180 hektareako plataforma aurreikusten ditu, eta horiek Oiartzunen eragina handia izango dutela gogorarazi dute. Agerraldian nabarmendu dutenez, herri osoa mobilizatu da horien kontra: «Hasieran pertsona talde batek deitutako Herri Batzordea zena, dagoeneko Oiartzunen onarpen zabala lortu duen iritzi bilakatu da eta Oiartzun osoa mobilizatu da». Hala, hasieran jarritako helburua lortzen ari direla gogorarazi dute: «Mehatxu honi aurre egiteko modurik eraginkorrena herritarrei informazioa helaraztea eta ahalik eta alegazio gehien biltzea zela erabaki genuen eta horretan ari gara». Ekimena abiatu zutenetik hilabete eta erdi igaro da, eta 7.200 alegazio bildu dituzte, horietatik 3.000 Oiartzunen bizi diren herritarrenak (erroldaren %40). Urtarrilaren 20ra arte Laster aurkeztuko dituzte alegazioak, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak Donostian duen ordezkaritzan. Urtarrilaren 20an bukatzen dahorretarako epea, horregatik, gogorarazi dute alegazioak biltzen jarraituko dutela. Udaletxean, Manuel Lekuona Bibliotekan eta Elorsoro kiroldegian daude alegazioak aurkezteko kutxak. Herritarrak animatu dituzte euren sinadurarekin PTParen kontra egitera. Oraindik beren atxikimendua eman ez duten alderdi politikoei [...]