Amaia Agirre eta Oihana ‘Korta V’, Xanisteban Eguneko finalean

Dagoeneko erabakita daude Xanisteban Eguneko Banakako Pala Txapelketako finalak: nesketan, Amaia Agirre eta Oihana Korta V ariko dira elkarren kontra. Mutiletan, berriz, Jon Gelbentzu eta Imanol Otegi. Egunetako egitarauari dagokionez, Xanisteban Eguna aipatutako finalekin hasiko da. Ondoren, 14:30ean, gazte bazkaria egingo dute Girizia elkartean (txartelak salgai daude Amazkarren eta Makutxon). 17:00etan, triki-poteoa egingo dute herrian zehar. 19:00etan, Arditurriko bidegorria antzezlanaz gozatzeko aukera izango da, udaletxeko areto nagusian. 21:00etan, eguna bukatzeko, kontzertuak izango dira Kontzejupean: Arrabots (erromeria) eta We&Dem (Bob Marley-ren bertsioak). Egun guztian zehar, bestalde, Oiartzun Irratiak Entzulearen Eguna ospatuko du. Giriziak, Kataxulok eta Ttur-tturrek antolatu dute Xanisteban Eguna, Udalaren laguntzarekin.

Dagoeneko erabakita daude Xanisteban Eguneko Banakako Pala Txapelketako finalak: nesketan, Amaia Agirre eta Oihana Korta V ariko dira elkarren kontra. Mutiletan, berriz, Jon Gelbentzu eta Imanol Otegi. Egunetako egitarauari dagokionez, Xanisteban Eguna aipatutako finalekin hasiko da.

Ondoren, 14:30ean, gazte bazkaria egingo dute Girizia elkartean (txartelak salgai daude Amazkarren eta Makutxon). 17:00etan, triki-poteoa egingo dute herrian zehar.

19:00etan, Arditurriko bidegorria antzezlanaz gozatzeko aukera izango da, udaletxeko areto nagusian.

21:00etan, eguna bukatzeko, kontzertuak izango dira Kontzejupean: Arrabots (erromeria) eta We&Dem (Bob Marley-ren bertsioak).

Egun guztian zehar, bestalde, Oiartzun Irratiak Entzulearen Eguna ospatuko du.

Giriziak, Kataxulok eta Ttur-tturrek antolatu dute Xanisteban Eguna, Udalaren laguntzarekin.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.