
Lezoko Udalak abenduan zein urtarrilaren hasieran egindako ekitaldien gaineko balantzea egin du. Balorazioa positiboa izan da, batez ere era askotako jarduera horietan parte-hartzea handia iazn delako. Iñigo Esnaola Euskara, Kultura eta Kirol zinegotziak San Tomas feria hartzen ari den indarra nabarmendu du. “Gero eta jende gehiagok hartzen du parte, gero eta postu gehiago jartzen dituzte… Lezoarron elkargune bilakatu da San Tomas Eguna, batez ere eguna antolatzeko egiten den elkarlan handiaren ondorioz. Egun horretan lan egin zutenak, eta lezoarrak oro har, zoriondu nahi ditut”, esan du zinegotziak. Gainerako ekitaldiek izan duten erantzunarekin ere gustura daude Lezoko Udaleko ordezkariak. Gabonekin zerikusia duten ekitaldiek ere izan zuten. Eguberri Bezperako Hator, hator ekitaldian jende askok parte hartu zuela nabarmendu dute, Errege kabalgatan ere, Olentzeroren etorrerak ere. Adin guztientzako ekitaldiak Gabonetako haurrei zuzendutako ohiko jolasez gain,aurten ere gazteentzako ekitaldiak antolatu dituzte. Horrela, errokodromoaren inaguruazioa egin dute. Horrez gain, kirol azpiegiturak berriak ere jarri ditu Udalak, hala nola saskibaloiko bi saski berri (Saldise plazan eta Tiñelu atzealdean). Ping pongeko mahaia ere jarri dute, skatepark-earen ondoan. “Gazte Plana egin genuenean eskaera hori egin zuten gazteek. Legegintzaldi hasieran finkatu genuen ildoari jarraitzen diogu, hau da, gazteentzako espazioak berreskuratzearena”, azaldu du Esnaolak. Bestalde, Markesane parkearen gaineko hitzaldian eta Lezo [...]

Elirale dantza taldeak entsegu publikoa egingo du, etzi, 17:30etik aurrera, Niessen kulturguneko bigarren solairuko entsegu gelan. Kukai dantza konpainiak sustatuko ekimena da. Hain zuzen Udalaren eta dantza konpainiaren arteko lankidetza hitzarmenaren...

Errenteriako erretiratuen elkarteek Zumaiara txangoa antolatu dute hilaren 22rako. Aurretik izena eman beharko dute joan nahi dutenek Olibeteko egoitzan edota 943 51 28 36 telefono zenbakian, bazkaria enkargatu behar baita.

Urte berria ongi baino hobeto hasi dute Donibane Majestik-ekoek, irabaziz. Jose Ramon Añon Ofi (Laracha, Coruña, 1977) gustura dago taldea egiten ari den lanarekin. Nola baloratzen duzu taldeak orain arte egin duen lana? Ongi ikusten dut. Iazko denbo...

Bixi-Bixik …ta ostiraletan jai! ekimenaren haritik hainbat ekintza antolatu ditu ekaina bitarte. Lehenengoa etzi izango da. Zinea eta askaria egongo da 17:00etatik aurrera, herriko zinean. Egitaraua: Otsailak 11 17:00etatik aurrera. Zinea eta a...

Egoiliar txartela berritu behar dutenek edo txartel hori atera nahi dutenek bihartik aurrera egin beharko dute. Erabiltzaileek hilabeteko epea izango dute horretarako, otsailaren 13a bitartean. Egoiliar txartela berritzeko edo ateratzeko, beraz, Iztiet...

Euskal Herriko Txapelketan, honako emaitzak izan ditu Oiarpek, hilaren 3tik 9ra, kadeteetan. Binaka, Xabier Azpiroz- Mikel Zapirain (Oiarpe)/Mujika-Aburuza: 5-22. Kadeteetan, banaka, Andoni Ugalde 22 (Oiarpe)-Pagazaurtundua 5, eta Andoni Ugalde 18-Aldu...

Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Oiartzungo Udalaren tartea. Gonbidatua, Aitor Etxeberria alkatea. Gaia: 2010. urteko balorazioa, 2011ko aurrekontuak eta auzo bilerak. 11:30ean: Metaziyan bila atala, EHNEko Maider Aramendiren...

Jokin Urain Kixkur preso oreretarrak 25 urte bete zituen herenegun espetxean. 2009ko abuztuaren 9tik kalean behar zuen, baina 197/12006 doktrina aplikatu zioten, eta 2016ko urtarrilaren 10era arte luzatu zioten espetxealdia, 30 urtera arte. Egoera salatzeko asmoz, Oreretako AAMk hainbat ekimen antolatu ditu datozen egunetarako. Ekitaldirik garrantzitsuena larunbatekoa izango da. Arratsaldeko zazpietatik aurrera, manifestazioa egingo dute, eta ondoren, afaria izango da Landare elkartean. Herritarrak parte hartzera gonbidatu dituzte Kixkurren egoera salatzeko egingo diren bi ekimen horietara. Datorren astean, berriz, hilaren 20an (osteguna) hitzaldia izango da Xenpelar etxean. Bertan, Urainen egoeraren gaineko xehetasunak emango dituzte arratsaldeko zazpietatik aurrera. Horrez gain, dagoeneko herriko hainbat tabernatan (Landare, Arkaitza eta Sindikato) Kixkurren atxiloketa gertatu zenean eta ondoren prentsan atera diren albisteekin osatutako erakusketa ikus daiteke. Antolatzaileek jakinarazi dute bi astez egongo dela martxan. 9.125 egun, kartzelan Senitartekoek eta OAMMko kideek herenegun eginiko agerraldian gogorarazi zuten Kixkurrek 25 urte; alegia, 9.125 egun bete dituela espetxean. Urte guzti horetan, hala nola, Sevillako, Teruelgo, Bonxeko, Dueñasko, Herrerako eta Carabancheleko espetxeetatik pasatu da oreretarra. Epe horretan, kartzelan aurrera eramandako borrokak “zenbaezinak” izan direla jakinarazi dute: “Txapeoak, gose grebak, komunikazio grebak eta beste hainbat eta hainbat borroka egin ditu bere eta beste euskal preso politikoen defentsan”. Ildo horretatik, OAAMko kideek [...]

Mercedes Mariñasek eta Iñaki Mortek osatzen dute ADOS zeramika kreatiboa, gaurtik eta hilaren 23ra arte Colon pasealekuan Euskadiko Kutxak duen aretoan erakusketa ireki duen bikote irundarra. Tenperatura altuan egositako zeramika eta esmalteez apaind...