
Hiru gizon atxilotu dituzte, ustez beste gizon bat atxiki eta Errenteria-Oreretatik Bilbora eraman dutelakoan nahiz eta azken horrek ez zuen nahi. Herrizaingo Sailaren arabera, atxilotuek azaldu dute atxiki dutela euren lapurtutako 1.000 euroak ez zizk...

Dantza emanaldi paregabea ikusteko aukera izango dute larunbat arratsaldean herritarrek: La danza del cisne, el ballet en miniatura. Emanaldi ikusgarria eta berezia izango da Errenteria Hiria Kulturguneko oholtzaren gainean ikusi ahal izango dena. Bertan, Iker Gomez koreografoa balleteko hegaztirik preziatuaren gorputzean, zisnearenean, sartuko da dantza garaikidearen bidez. 19:00etan hasiko da. Ikuskizunean Gomez koreografoarekin batera, Nerea Alberdik parte hartuko du, eta biolin doinuak eramango ditu taula gainera. Hala, interpretazioa; arkitektura; bideoa; dantza garaikidea; antzerki fisikoa; musika; testua eta umorea bilduko ditu obrak. Ikuskizuna Kukai dantza konpainiak ekarri du, Errenteriako Udalarekin elkarlanean aritzeko sinatu zuen hitzarmenaren harira. Hala, dantza sentsibilizazioaren egitarauaren baitan dago ekitaldia. Ikuskizunera joateko sarrera edukitzea beharrezkoa izango da. Hala, gaur eta bihar 18:00etatik 20:00etara Errenteria Hiria Kulturguneko leihatilan salduko dituzte. Gazte txartela dutenek edo erretiratuek 11 euro ordaindu beharko dituzte eta gainontzekoek 13 euro. Zisneen dantza ezagutuz Dantza emanaldia zazpi momentutan banatzen da: zisnearen mugimendua; zisnearen espazioa, testua eta mugimendua; biolin jotzailearen koreografia; bideo koreografia eta koreografia eszenikoa. Zazpi momentu horien artean ikusi ahal izango dira esaterako, paperezko zisneak, bideo emanaldia koreografiarekin, musika, musikariaren koreografia eta beste zenbait mugimendu. Hain zuzen, musikak toki garrantzitsua izango du emanaldian, eta Txaikovskiri omenaldia egingo diote bere obrarik garrantzitsuenetakoa den Zisneen lakua interpretatuz. [...]

Oreretako Euskal Herrian Euskarazeko kideak zorioneko daude aurten, 30 urte bete dituztelako. Dagokion bezala ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu dituzte datozen egunetarako. Igande honetan izango da lehenengo ekitaldia. Izan ere, bertso saio berezia e...

Atzo arratsaldean Barakaldon emakume bat hil zuen ustez bere bikotekide ohiak labankadaz. Emakumearen hilketa salatzeko ohi den moduan elkarretaratzea egingo dute Niessen merkataritza zentroko atarian. Berez, bihar egitea tokatuko litzateke, baina jai ...

Txintxarri elkarteak bere bazkideei jakinarazi die San Tomas egunean eta Urte Zaharrean elkarteko barra ireki nahi dutenentzako txandak proposatu ditu: San Tomasen 12:00etatik 15:00etara (hiru lagun), 15:00etatik 18:00etara (hiru lagun), 18:00etatik ...

Ondartxo nola eraiki nahi dugu izenburupean Udalak herritarrentzako parte-hartze prozesu berria jarriko du abian. Hala iragarri zuten lehengo asteazkenean San Pedroko alkateorde Edurne Baztarrikak eta Maider Ziganda alkateak . Esan zutenez, bi parte-ha...

Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak antolatuta, odol erauzketak egingo dituzte gaur, Merkatuzarren, 18:30etik 20:30era. Bazkide diren guztiak eta odol emaile berriak ere parte hartzera gonbidatu dituzte elkartetik. Hala, 18 urtetik gorako herritar guzti...

Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Quark. 11:30ean: Elkarrizketa. 12:10ean: Informatika atala. 13:15ean: Bertso atala. 15:00etan: Albisteak. 17:00etan: Finean nafarrak. 18:00etan: Arguyuan (errepikapena). 20:00etan: Albisteak. ...

Arrantzarekiko zaletasunak badu etorkizunik. Azken asteotan burutu den Euskadiko Arrantza Txapelketan eskualdeko bi gaztek irabazi dute: Asier Gartziak eta Aitziber Pousak. Lehengusuak dira, Errenteria-Oreretako Kaputxinoak auzokoak eta Donibaneko Izko...

Mutilek ez bezala, neskek ez dute atsedenik asteburu honetan eta Aragonesa taldearen kontra jokatuko dute. Igandean izango da partida, Ugaldetxoko Karla Lekuona zelaian, baina ez dute ordua zehaztu oraindik.

Datorren asteazkenean 80 egunean filma emango dute Niessen zinemetan, 09:30ean, eta gonbidapenak jaso nahi dituenak udal euskaltegitik, euskara zerbitzutik eta Errenteria Hiria Kulturgunetik pasatu beharko du.

Izpurako itxialdian parte hartu zuen pasa den astean; iaz Guardia Zibila haren bila joan zen Altzibarrera

Ondarroako Aurrera taldea izango dute aurrean Oiartzun Kirol Elkarteko (OKE) Ohorezko Erregional Mailako mutilek hurrengo jardunaldian. Asteburuan honetan atsedenaldia dute eta datorrenean jokatuko dute aipatutako partida hori.

Hasi dituzte Harresiaren mendebaldeko horma zaharberritu, kontserbatu eta berreskuratzeko lanak. Aste honetan, obra egiteko ezinbestekoa diren andamioak eta garabiak kokatzen ari dira. Erreginaren Baluartean egindako berreskuratze lanaren jarraipena da, gaur egun Baluartea bisitarako nahiz bertan egoteko dago egokitua. Proiektuak 703.000 euroko aurrekontua du, lanak egiteko epea bost hilabetekoa da, eta TEUSA da lanen arduraduna. Manuel Iñiguez eta Alberto Ustarroz dira proiektuaren egileak, Erreginaren Baluartea egin zuten berberak. Gaur goizean aurkeztu zituzten lanak eta Aitor Kerejeta alkateaz gain, bi arkitekto nafarrak egon dira. “Harresia berreskuratzeko lanak duela urte batzuk hasi ziren, Erreginaren Baluarearekin” adierazi du Aitor Kerejetak, Hondarribiko alkateak. “Azken lan nagusia Santa Maria Ateaurrean eta Harresilandan egindakoa izan da, eta zer esanik ez Harresien argiztapenarekin egindako lana, gauero bertatik igarota gozatu dezakeguna”. Mendebaldeko horman lan hau eginda, Harresiaren bi heren bukatuta egongo dira eta berez harresiaren goiko aldean garai batean zeuden kainoi-zuloak berreskuratu nahi dituzte. Helburua, harresiari arkitektura aldetik daukan handitasuna itzultzea da, bere kontserbazioa gaur egungo hiritartasunaren erabilera eta eboluzioarekin uztartuz. Mendebaldeko horma zaharberritzeko proiektu hau Hondarribiko Harresien birgaitze eta indartzearen prozesu oso baten barnean dago. Azken urteotan ondorengo berreskuratze lanak egin dituzte Gune Historikoan: Erreginaren Baluartea, Hegoaldeko Horma, Santa Maria ateaurrea, Harresilanda kalea, Harresiaren argiztapena, Kasino Zaharreko zaindariaren [...]

Asteburuan partida atzeratu eta herenegun jokatu zuten norgehiagoka Easo Berrik eta Saskilagunak-ek. Oiartzuarrek ezin izan zituzten donostiarrak gainditu eta 72-73 galdu zuten. Ondorioz, lider postua galdu dute eta bigarrenak dira. Alde Zaharra jarri ...

Alex Agirretxe bitan igo zen pasa den asteburuan podiumera euskal duatloi zirkuituan. Mungiako proban hirugarren geratu zen, eta Barakaldokoan bigarren. Horri esker, Espainiako Txapelketan parte hartzeko txartela eskuratu du. Mungiako proban 300 pertso...

Gipuzkoako Bigarren Mailan aritzen diren herriko bi taldeek etxean (Elorsoron) jokatuko dute asteburuko jardunaldia. Oiartzunek Gamon Naturista Mari Carmen taldearen kontra jokatuko du, larunbatean 16:30ean. Power Rangers Plaza Berri Sporten aurka arik...

Abaraxka Udal Ludotekako kideek zirkuaz, Inauteriez eta zinemaz gozatzeko aukera izango dute etzi eta datorren astean. Etzi ostirala zirku ikuskizuna izango dute; Inauteri festa, berriz, astelehenean egingo dute, eta datorren ostegunean 3, 2, 1 akzioa!...