Nicolas Guerendiain Irungo elkarte errepublikarrak argazki lehiaketako irabazleen izenak eman ditu. Lehiaketako gaia
Askatasuna izan da. Aitor Torres irundarraren
Kateak apurtuz irudiak jaso du lehen saria. Bigarren Juan Jose Mendez zarauztarra izan da,
Jauzi eta berriro jauzi egin lanarekin. Nicolas Silva irundarraren
Denok gorriarekin argazkiarentzat izan da hirugarren saria.
Bestalde, datorren igandean Urantzu pilotalekuan Bidasoa Bizirikek antolatu duen eguberrietako bigarren eskuko azokan parte hartuko dute Irungo errepublikarrek. Haien ekitaldiak burutzeko dirulaguntza publikorik jasotzen ez dutela gogoratu dute Nicolas Guerendian elkartekoek.