
Oarsoaldea Igeriketa Kirol Elkarteak V. San Esteban Igeriketa Saria antolatu du gaurko. 16:00etan hasiko dira probak, Elorsoro kiroldegian. Hala, kiroldegitik jakinarazi dute 14:30etik aurrea kiroldegiko igerilekua itxita egongo dela ohiko erabiltzaileentzat, igeriketa probarako itxiko baitute.

Gipuzkoako Senior Mailako Saskilagunak taldeak Astigarragaren kontra jokatuko du asteburuko jardunaldia. 16:00etan jokatuko dute partida bihar, Astigarragako kiroldegian (partida pasa den astean izango zela argitaratu genuen, baina jai egunak medio, ez...

Pasa den asteburuko gol festa errepikatzea zaila izango da, ez baita horrelakorik askotan gertatzen, hala ere, etziko partidan irabaztera aterako dira Nazional Mailako Ligan ari diren Oiartzungo neskak. 12:00etan hasiko da Berrio-Otxoa taldearen kontra...

Larunbatero bezala, Kale Ekintza saioa antolatu du Ttak-ek biharko. Arratsaldean, eskulanak egingo dituzte herriko haurrek (6 urtetik 12 urtera artekoek). 16:30ean jarri dute hitzordua, Arraguako Aldegunan.

Done Jakue bideak Euskal Herritik: historia, artea eta literatura. Hala izena du Xose Estevez herrian bizi den idazle galiziarrak idatzi duen azken liburuak. Edorta Kortadirekin eta Jose Luis Orellarekin batera idatzi du lana. Liburuko orrietan barrena...

Donostiako Zatikako Planaren gaineko erakusketa jarri dute martxan Reina aretoan, eta abenduaren 20ra arte izango dute herritarrek aukera Jaurlaritzak eskualdean egin nahi dituen planen berri jasotzeko. Guztira, hogei panel dira, eta bertan Zatitako Pl...

Torturaren aurkako jardunaldiak antolatu dituzte San Pedron hilaren 17tik 19ra bitartean. Tortura Euskal Herrian izenburupean hitzaldia emango dute Iñaki Egañak, Victoria Mendozak eta Martxelo Otamendik, 19:30ean Proisan, eta ondoren, toki berean, to...

Javier Jacinto musikagile trintxerpetarrak bi kontzertu emango ditu urte bukatu bitartean. Horietan bi obra entzun ahal izango dira. Bata, Ola de Bronce izenekoa, bihar interpretatuko dute Badajozeko Filarmonika Elkartearen Musika Garaikidearen Zikloar...

Haurtzaro Ikastolak antolatuta, etzi txotxongilo emanaldia izango da udaletxeko areto nagusian. Arratsaldean, 18:00etan hasiko da emanaldia eta Donostiako Behi Bi’s taldeak eskainiko du. 1992. urtean sortutako konpainia da Behi Bi’s. Zenbait aro de...

Udalak eta Ostalaritza Elkarteak Hondarribiko hainbat jatetxerekin antolatutako Israelgo sukaldaritza ezagutarazteko jardunaldiak sortutako kontrako iritzien ondorioz, Ostalaritza Elkarteak jardunaldiak bertan behera uztea erabaki du. Hainbat elk...

Txirrita plazak duen egoera “tamalgarria” salatu du Ezker Batuak: “Aisialdi gunea izan behar zuena erabat utzita daukate Udal ordezkariek”. Euria egiten duen egunetan lehengo Onbide zinemen orubea lokatzez betetzen dela jakinara...

Emakumezkoen Saskibaloi Liga inoiz baina berdindutagoa dago aurten, izan ere, Hondarribia-Irun, duela bi aste jaitsiera postuetatik ateratzeko borrokatzen zebilen, eta orain aldiz, Europako postuetara begira dago. Azkeneko bi partiduak irabazi dituzte bidasoatarrek, eta liga bukatzeko sei jardunaldi falta diren une honetan, jaitsiera postuetatik lau garaipenetara daude eta Europatik bira. Europan jokatzeko aukera eskuratzea poztasun handia izango litzateke etxeko taldearentzat. Larunbatean Cajacanariasen aurka jokatuko dute Hondartzan, eta puntu berdinekin daude bi taldeak sailkapen orokorrean. Arratsaldeko 19:00etatik aurrera bi taldeetako bat Europako txapelketan sartzeko borrokatik kanpo geratuko da, eta besteak helburua lortzeko lehiatzen jarraitzeko aukera izango du. Urtea hasi denetik, Hondartzan jokatu dituzten hiru partiduak irabazi dituzte, eta lehenengo lauetako hiru talderi aurre egin diete iada. Vigon ere, 69-77 irabaztea lortu zuten. Ez zen partidu erraza izan, Vigoko Zelta larri ibili baita azken denboraldian, eta irabaztera atera ziren. Pepelu Mujikak, Hondarribia-Iruneko entrenatzaileak gogoratu duenez, «kontzentratuta eta saskiratzeak asmatzen atera ziren kantxara, ondo defendatu genuen baina Zeltari dena sartzen zitzaion». Atxedenaldira lau puntuko desabantailarekin iritsi ziren, eta partiduak irekita jarraitzen zuen. Hirugarren laurdenean fin aritu ostean, 60-59ko markagailuarekin hasi zuten azkeneko laurdena, eta presioan lan eginda, 69-77 garaitzea lortu zuten. Orain mailan jarraitzeko puntuak eskuratuta, helburu berria dauka Hondarribia-Irunek esku artean: Europa. Datorren [...]

Oiartzungo Girizia elkarteak, Euskal Herriko VIII. Pala txapelketa irekia antolatu du urtero bezala. Gizonetan, 60 bikote ari jokatzen eta orain emakumeen txanda da. Izena ematen dutenen arabera, gazteen eta helduen artean banatuta antolatuko dute le...

Zarautzen du partida etzi Donibane Eskubaloiko lehen taldeak. Donibane Majestik-ek Amenabar taldearen kontra neurtuko ditu indarrak, sailkapeneko liderraren kontra, hain zuzen, eta partida lehiakorra izango dela espero da. Denboraldi osoan bitan baino...

Oarsoaldeko Zurigorriek Getafera (Madril, Espainia) joateko autobusa antolatu dute. Partida hilaren 14ean da, 21:00ean. Athletickeko eskualdeko lagunartea sortuz geroztik antolatzen duten hirugarren irteera da. Interesatuek Trintxerpeko Arrandegi kalea...

Zarautzen du partida igandean Donibane Eskubaloiko lehen taldeak. Donibane Majestik-ek Amenabar taldearen kontra neurtuko ditu indarrak, sailkapeneko liderraren kontra, hain zuzen, eta partida lehiakorra izango dela espero da. Denboraldi osoan bitan ba...

Inauteri giroa laguntzeko Romeral Berri tabernak kontzertua antolatu du biharko. Estornudo Nuclear taldekoek joko dute 22:00etatik aurrera. Ordurako zirku giroa nagusi izango da barrutian, Gazte Asanbladaren ekimenari esker.