Albisteak

Udalaren “jarrera baztertzailea” salatu du ezker abertzaleak

Oreretako ezker abertzaleko kideak Oiartzungo bidesaria kentzearen alde daude, baina gai horren gainean, Errenteriako Udalak “jarrera baztertzailea” erakutsi duela salatu dute. Ezker abertzaleak azaroaren 12an mozioa aurkeztu zuen udaletxea...

admin

«Burua ez daukat lehiatzeko; mendiko eskiarekin gozatzeko asmoa dut» (Ekaitz Agirre/Berria)

Belauneko lesioak tarteko, hemezortzi hilabete egin ditu eskiak jantzi gabe Izaskun Zubizarreta mendiko eskiatzaileak (Oiartzun, 1970). Denbora luzez egon da geldirik, eta halakorik ez du berriz nahi. Azken asteetan elurretan ibiltzeko modua izan du, baina tentu handiz aritu da, jaitsieretan batez ere. Iazko etenaren ondoren, Euskal Mendizale Federazioak (EMF) prestatu duen selekzioan parte hartuko du, Joseba Tobar eta Iban Letamendirekin. Duela bi urte mendiko eskiko munduko txapelketetan parte hartzen aurreneko euskal eskiatzailea izan zen Zubizarreta, eta orain hori baztertu ez arren, nahiago du urratsez urrats joan. Mendi eskiko denboraldia ate-joka dator. Zer moduz zaude? Ongi nago, motibatuta, baina beldur handiarekin. Iaz hirugarren ebakuntza egin zidaten belaunean eta, entrenatzen gogotsu banabil ere, ez dut berriro lesionatu nahi —Donostiako maratoia korritzen ari zela hartu zuen min azkenekoz, 2009ko azaroan—. Burua ez daukat lehiaketetarako, eta pixkanaka joatea dut onena, eta mendiko eskiaz gozatzea. Lehiatzeko baino, beraz, gozatzeko modua izango duzu aurten. Hala uste dut. Lesioagatik geldirik egotea ez dut ongi eraman, eta ez dut berriz halakorik gertatzea nahi. Entrenatzen banabil, korrika eta bizikletan, baina lehiaketa beste gauza bat da. Pixkanaka joango naiz eta Espainiako kronoigoera txapelketara ongi iritsi nahi nuke —urtarrilean jokatuko da—. Kronoigoeretan maldan gora eskiatzen da, eta horri ez diot beldurrik; [...]

admin

Oiartzun Irratia: abenduak 15

Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Oiartzungo Udalaren tartea. 11:30ean: EHNE sindikatuaren tartea. Metaziyan bila, Oier Narbaizarekin. 12:10ean: Elkarrizketa. 13:15ean: Kirolez blai! 15:00etan: Albisteak. 17:00etan: Eguzkia e...

admin

Zaborra, kalean ere, bereizita

Udalak iragarri zuen eta pixkanaka ari dira agertzen herriko txokotan: zaborra bereizita jasotzeko edukiontzi txikiak jartzen ari dira. Etxean bezala, kalean daudenean ere, zaborra bereizita bota ahal izango dute aurrerantzean herritarrek.

admin

Mihiluze saioa, gurasoekin eta seme-alabekin Abaraxka Udal Ludotekan

Telebistako saioaren antzeko jokoetan ariko dira etzi 17:30ean; ondoren San Tomas feria egingo dute

admin

Gidari bat atxilotu dute edanda gidatzeagatik

Asteburuan gidari bat atxilotu zuten herrian ustez edanda gidatzeagatik. Larunbatean atxiki zuen Ertzaintzak. Igandean, bestalde, Errenteria-Oreretan atxilotu zuten beste gidari bat arrazoi berdinagatik. Asteburuan, guztira, hamasei gidari atxilotu dit...

admin

Boogie Van, The Leaders eta Rollover, Mogambon

Hiru taldek joko dute ostiralean Trintxerpeko Mogambo Aretoan, 21:00etatik aurrera. Boogie Van, The Leaders eta Rollover. Azken hauek beren azken diskoa aurkeztuko dute. Inauteriak izanik, kontzertura mozorroturik joateko eskatu dute antolatzaileek.

admin

Hitzarmena, sinatuta

Juan Carlos Merino eta Iñaki Galdos, kirol diputatuak Beraun-Kaputxinoetako igerileku berrien gaineko hitzarmena sinatu dute. Horren baitan, Foru Aldundiak 600.000 euroko  diru laguntza emango du igerilekuen lehenengo fasea egiteko. Lanak hasiak dira...

admin

Partida onena, Telletxea eta Antxordoki IIarena

Euskal Herriko Pala Txapelketako beste jardunaldi bat jokatu zuten asteburuan Madalensoron.  Denetara, hamaika partida jokatu zituzten, lau Hirugarren Mailakoak, beste lau Bigarren Mailakoak eta hiru Lehen Mailakoak. Partida onena, Lehen Mailan Antxordoki II eta Telletxeak eta Otermin eta Aierdi bikoteek jokatutakoa izan zen. Emaitzak 1go Maila: Peluaga-Huegun/Haramboure-Sorhuet: 25-13. Antxordoki II-Telletxea/Aierdi-Otermin: 25-16. Otegi-Santamaria/Antxordoki I-Azpeitia: 11-25. 2. Maila: Kerejeta-Gurrutxaga/Lekuona-Garrutxo: 25-17. Alonso-Arruabarrena/Otxoa I-Muñiz: 25-12. Katalintxo-Izostegi/ Urresti-Garai: 25-15. Huizi-Olaizola/Sarasua-Txapartegi: 25-22. 3. Maila: Urigoitia-Alberro/Satostegi-Txistu: 25-14. Eizagirre-Aranburu/Bidegain-Aristizabal: 8-25. Pagoaga-Pagoaga/Berasategi-Lamarque: 25-19. Regera- Salaberria/Arruti-Murua: 25-13. Hurrengo partidak Larunbata, 09:00etan. Lizeaga-Olaetxea/Zabalza-Cortes (3. Maila). Muneta-Arnedo/ Saizar-Patxi (3. Maila). Telletxea-Martinez/Vicente-Izagirre (2. Maila). Bereau- Juanikorena/Almandoz-Rodriguez (1go Maila). Larunbata, 15:00etan. Larrea-Gomez/Getaria-Olasagasti (3. Maila). Katalintxo-Izostegi/Leunda-Leunda (2. Maila). Unda-Tejada/Haramboure–Sorhuet (1go Maila). Zapirain-Urdanpilleta/Otxoa II-Telletxea (2. Maila). Igandea, 09:00etan. Santesteban-Eizmendi/Otegi-Santamaria (1go Maila). Garmendia-Etxarri/Ballina-Alvarez (2. Maila). Lazkano-Arluzeaga/Ormazabal-Goiburu (2. Maila). Egialde-Agirre/Iradi-Zubimendi (2. Maila).

admin

Martxoaren 20ean grabatuko dute lip dub-a

Irunen grabatuko duten lip dub-a datorren martxoaren 20ean egingo dute goizeko 10:00etatik 13:00etara Oiasso Museo inguruan. Estrategi Bulegoak bultzatutako ekimena, Betti Gotti eta MugiHadi elkarteek koordinatuko dute eta Esne Beltza musika taldearen ...

admin

OB: “Tamalgarria da ezker abertzalearen ezezkotasuna”

“Udal Gobernu honen ezezkotasuna tamalgarria da” OiartzunBai taldearen ustez, martxan zeuden proiektuak bertan behera utzi ondoren, ez baita gai izan bizilagunek eskatzen zizkioten gai garrantzitsuenak kudeatzeko. Arau Ordezkatzaileak suspenditu izana kritikatu du berriro OBk. Fronte soziala eta judiziala OBren ustez, Arau Ordezkatzaileak suspenditzearekin bi fronte ireki zituen Gobernuak: fronte soziala eta fronte judiziala. Fronte sozialean, Arauetan jasotzen ziren babestutako etxebizitzen proiektuak galdu izana eta auzoen biziberritzea sartzen ditu OBk: “Gaur badakigu, okerreko erabaki hori hartu ez balute, Arraguan, 332 etxebizitza babestu esleituta edo emanda egongo zirela; eta auzoak, beste hainbat zerbitzuren artean, helduentzako txokoa, gazteentzako lokalak, kirol instalazio berriak, N-1erako irteera berria eta aparkaleku kopuru ederra izango zukeela”. Fronte judizialean, Arauak bertan behera uzteak Udala epaitegietara eraman zuela gogorarazi du OBk eta Udalak kargak jaitsi dizkiela promotoreei, demandak kentzearen truke: “Demanda kopuruari konponbide bat emateko, Ugaldetxoko eta Arraguako promotoreekin akordio batetara iritsi zen Udala, urbanizazio kargak izugarri murriztearen trukean demandak erretiratzeko”. OBk azaldu duenez, lehen Arragua biziberritzeko 23 milioi euroko inbertsioak aurreikusten ziren eta Gobernu honen proiektuan hamalau: “Lehen sustatzaileak ordaindu behar zituenak orain diru-kutxa publikotik ordainduko dira”. Gainera, OBk zalantzak ditu Arraguako proiektua aurrera aterako den. Ugaldetxon urrutirago iritsi da Gobernua, OBren ustez. “Biziberritzea ia desagertzera eraman du, errepidea [...]

admin

Ugaldek eta Imazek ezin izan dute Malerrekako finala irabazi

Asteburuan, Andoni Ugalde oiartzuarrak eta Xanet Imaz segutararrak ezin izan zuten Malerrekako Txapelketako finala irabazi Donezteben (Nafarroan). 15-18 galdu zuten Larunbe-Sarasa  bikotearen kontra. Hala ere, txapelketa polita jokatu du Oiarpeko bikoteak. Bestalde, Gipuzkoako Trinkete Txapelketan finalerako txartela lortu dute Antton Aranburuk eta Aitor Odriozolak Helduen Mailan, Oiarpeko beste bikoteari, Ioritz Manterolari eta Ibon Tabernari, 14-40 irabazi ondoren. Maila berean, Mikel Martinezek eta Jon Martinezek ez dute finalera pasatzea, Orioren kontra 29-40 galdu zutelako. Gazteetan, Ander Imazek eta Jokin Hernandezek ere finala jokatzeko aukera izango dute, 40-17 irabazi ondoren. Eta kadeteetan, Andoni Floresek eta Xabier Azpirozek, 40-34 irabazita. Gipuzkoako Trinkete Txapelketako finalak larunbatean jokatuko dituzte, arratsaldean, Irurako trinketean. Antiguako Txapelketan ere ari dira Oiarpeko pilotariak. Asteburuan, Oier Sarastik 21-22 galdu zuen Minaren kontra. Xanistebanetako txapelketa Bestalde, Oiarpetik jakinarazi dute Xanistebanetako Txapelketan parte hartzeko izena emateko epea irekita dagoela. Parte hartu nahi duten oiartzuarrek Madalensoro pilotalekutik pasatu behar dute izena ematera.

admin

Madrilera eta Bartzelonara hegaldi gehiago izango dira

Hilaren 28tik aurrera Hondarribiko aireportutik Bartzelonara eta Madrilera hegaldi gehiago izango dira. Egun horretan Iberiaren tokia hartuko du Air Nostrum-ek (Iberiaren barneko enpresa da) Madrilerako hegaldietan, eta prestatu duten eskaintza Iberiarena baino zabalagoa da: eguneko, Madrilera bi hegaldi gehiago izango dira, eta Bartzelonara (aurretik ere Air Nostrum-ek betetzen zuen zerbitzua) bat gehiago. Ondoko koadroan daude hilaren 28tik aurrera izango diren ordutegiak. Alta, Air Nostrum-ek erabiliko dituen hegazkinak Iberiarenak baino txikiagoak izango dira, eta beraz, plazekin arazoak izan daitezke, goizeko lehen hegalditan batez ere. Izan ere, hegaldi horiek dira bezeroek gehien erabiltzen dituztenak. Bruselara Hilaren 27an, bestalde, Bruselara joateko hegaldiak martxan hasiko dira berriz ere. Bi zerbitzu prestatu dituzte asteko, bai joateko zein etortzeko. Ordutegiak Hondarribia-Madril. 07:30; 07:55; 10:00; 12:00; 13:45; 15:00; 17:30; 19:00 eta 20:35. Madril-Hondarribia. 08:30; 10:30; 11:35; 13:30; 15:35; 17:05; 18:45; 19:25 eta 20:00. Hondarribia-Bartzelona. 07:40; 11:15; 14:40 eta 18:15. Bartzelona-Hondarribia. 09:30; 12:55; 16:30 eta 19:55. Hondarribia-Brusela. 10:00 (igandetan) eta 12:00 (asteazkenetan). Brusela-Hondarribia. 12:30 (igandetan) eta 14:30 (asteazkenetan).

admin

HAPOaren behin behineko onarpena eta gero herritarren partehartzea bermatzea eskatu dio ezker abertzaleak Paezi

Joan zen ostiralean ezker abertzaleko zinegotziak Miguel Angel Paez Hirigintza ordezkariarekin bildu ziren, Hirigintzako zinegotziak hilaren 22ko udalbatzari begira udal taldeen ikuspuntua ezagutzeko egiten ari den bilera errondaren barruan. Udal gobernuaren asmoa da Herri Antolakuntzaren Plan Orokorrra (HAPO) hilaren 22ko udalbatzan behin behinekoz onartzea. Ordezkari independentistek “herritarren partehartzea” bermatzea eskatu zioten Paezi. Atzo Peio Gaskonek eta Tomas Karrerak udaletxean emandako prentsaurrekoan gogoratu zuten udal gobernuaren hasierako proposamenetik “egitasmo ugari” aldatu zirela, eta hori “elkarte eta pertsona anitzen ekarpenak medio” izan zela. Peio Gaskonentzat “partehartze horrek ahalbidetu zuen Irungo udalbatzaren ahobateko onarpena”. Horregatik, behin behinekoa onarpenaren ondoren helegiteak aurkezteko epea lau hilabetekoa izatea ezinbestekoa ikusten dute, eta ez hilabete eta erdi edo bi hilabetekoa. “Orain arte herritarren ekarpenak garrantzitsuak izan dira, eta aurrera begira ere izango direla uste dugu”, adierazi zuen Gaskonek. Hori horrela, ezker abertzaleko zinegotziek hainbat eskakizun egin zizkioten Hirigintzako ordezkariari. Batetik, prozesuaren kronologia bat prestazea galdegiten dute, “planaren irizpide eta helburuetatik hasi eta hasierako edukien aldaketak jasoko dituen bidai kronologikoa”. Hori hainbat informazio euskarrietan jaso eta hiritarrei helaraztea proposatzen dute. Bestetik, Planaren talde erredaktoreak hiriko bilera tekniko bat antolatzea nahi dute, egitasmoaren ardatzak azaldu eta zalantzak argitzeko. Ondoren, auzoz auzoko beste hitzordu batzuk deituko lirateke, eremu bakoitzeko “elementu [...]

admin

‘Veleia afera’ liburuaren aurkezpena

Veleia afera liburuaren aurkezpena bihar, ostegunarekin, Oiasso erromatar museoan, Alberto Barandiaran idazlearen eskutik, eta Zohartze Galan eta Mertxe Urteaga arkeologoen parte hartzearekin.

admin

Vizcainok berehala aurkez dezake Konkurtso Legea

Ramon Vizcaino enpresako zuzendaritzak, Konkurtso Legea aste honetan aurkeztuko duela aurreikusi du. Sorpresarik ez badago, Konkurtso Legean sartu ondoren, enpresa likidatu eta betiko itxiko dute.

admin
Gehiago