Albisteak

Sabecoko langileek protestak egingo dituzte bihar, Olentzerorekin

Supermerkatua abuztutik itxita egon arren, Sabecoko langileek ez dute euren egoera ahazterik nahi. Hala, Gabonetan ere protestak egingo dituzte gogorarazteko lau hilabete daramatzatela enplegua eteteko espedientearen baitan. Bihar, festa eta aldarrikapena batuko dituen ekimena egingo dute langileek. Goizeko hamaiketan bilduko dira Herriko Enparantzan. Handik kalejiran irtengo dira Niessen merkataritza zentro aldera trikitiaren doinuarekin. Merkataritza zentroan daudenean Sabecoko langileek jaiotza osatuko dute, eta modu horretara, Olentzerori jasaten ari diren egoeraren berri emango diote. Pasa den abuztutik daude lana erregulatzeko espedientearen baitan Sabecoko langile guztiak. Sabeco bera eta Murias Center 4 enpresaren baitako ika-mika judizialaren eraginez, lokala alokatzeko kontratua hautsi zuten bi aldeek eta azkenean ateak ixtea erabaki zuen enpresak. Orduz geroztik, Sabecok bete zuen lokala hutsik dago, eta ELAk salatu du ez duela ulertzen erreferente izan den lokal batek, erdialdean dagoenak, eta saltokiz, jatetxez, ileapandegiz, zinemez inguratuta dagoenak nolatan jarraitzen duten hutsik. “Gipuzkoa osoan ez dago kasu bakar bat ere tamaina ertaineko supermerkatu batek porrot egin duenik”. Hala, Errenteriako Udala bera Murias Center 4ko Administrazio Kontseiluko bazkide dela gogorarazi du ELAk. Lokalaren hutsunea gainontzeko saltokietara ere barreiatzen dela salatu dute ELAtik, “motor komertziala falta zaienez, eurak ere supermerkatuaren falta pairatzen ari dira”. “Eginkizun aktiboagoa” Zentzu horretan, Errenteriako Udalak eginkizun aktiboagoa izan [...]

admin

Bilduma 23 aurkeztu dute

Bilduma aldizkariaren 23. alea aurkeztu dute gaur. Ale berrian herriarekin lotutako lau lan aurkituko dituzte irakurleek: Josean Ruiz de Azuaren Regoyos y Errenteria, Ainhoa Rodriguez Lopezen La técnica pictórica en relieve del brocado aplicado en e...

admin

Olentzero eta gabon kanten jaialdia Urdanibia plazan izango da

Urdanibia plazak jasoko du aurrenekoz Olentzero eta gabon kanten jaialdia, Irungo udalak abenduaren 24ean antolatzen duena. Guztira hamaika taldek hartuko dute parte, bost 16 urtetik beherakoen mailan, eta beste sei helduen kategorian. Olentzero eta ga...

admin

Pin, pan, pun… jolastu!

Pin, Pan, Pun izenaz bataiatu dute aurten Ficoba erakustazokan hilaren 27tik urtarrilaren 4ra bitarte irekiko duten gabonetako haur parkea. 5000 metro koadroko azalera hartuko ditu. Erakustazokako hiru pabilioeietan banaturik, jolaserako, hezkuntzazko ...

admin

Aldundiak 2 milioi euro inbertituko ditu Gordailurako higigarrietan

Gipuzkoako Foru Aldundiak argi berdea eman dio Gipuzkoako Ondare Higigarrien Gordailu zentroa higigarriz hornitzeko espedienteari. Horrenbestez, 2 milioi euro inbertituko ditu Kultura eta Euskara departamentuak Auzolan kalean egiten ari diren eraikineko altzarietan. Gordailuren helburua lurraldeko ondare higigarriaren kudeaketa integrala da, titularitate desberdinetako bildumak in situ gordez. 2011an ekipatu eta prestatu Gauzak ondo, hurrengo udaberrian amaituko dute eraikina, eta 2011 urtean zehar ekipatu, prestatu, eta bildumak dauden tokitik bertaratuko dituzte. Zentroak bilduma garrantzitsu bat izango du Foru Aldundiaren jabetzako eta zaintzako piezekin (funtsa eta bilduma historikoak, Arte Ederretakoak eta etnografikoak), Donostiako Udalaren piezekin (San Telmo museoko funtsak), beste batzuen bildumekin (baldin eta titularrekin lankidetza hitzarmena sinatzen bada; Kutxarekin, adibidez) eta Gipuzkoako biltegi arkeologiko eta paleontologikoarekin.  Guztira, 55.000 pieza baino gehiago bilduko dira, mota eta formatu guztietakoak, material arkeologikoa zenbatu gabe.

admin

Oiartzun Irratia: abenduak 22

Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Oiartzungo Udalaren tartea. 11:30ean: EHNE sindikatuaren tartea. Metaziyan bila, Oier Narbaizarekin. 12:10ean: Informatika atala, Plazagune enpresako Julenen eskutik. Gaia: Google sistema op...

admin

Gernikako Akordioa zabaltzeko webgunea

Bidasoaldean Gernikako Akordioa gizarteratzeko webgune berria ireki dute. Besteak beste, Gernikako Akordioa lau hizkuntzetan irakurri daiteke bertan, euskaraz, gazteleraz, frantsesez eta ingelesez.

admin

Kutxarekin hitzarmena sinatu du Oiartzungo Udalak

Oiartzungo Udalak hitzarmena sinatu du Gipuzkoako Kutxarekin, UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen barruan dauden beste 39 herrik bezala (batzuk Gipuzkoako Kutxarekin sinatu dute hitzarmena eta besteek Euskadiko Kutxarekin). Hitzarmenaren bidez,...

admin

Gipuzkoako Txapelketan bigarren postua lortu du Oiarpeko bikoteak

Gipuzkoako Txapelketako finalean, seniorretako Bigarren Mailan, bigarren postua eskuratu dute Mikel Martinez eta Jon Irastorza Oiarpeko pilotariek. Saiatu arren, ezin izan dute Zumaia gainditu. Partida gogorra eta polita izan zen, baina 14-22 bukatu zen, Oiarpekoen kontra. Hala ere, Oiarpeko bikoteak datorren urtean Gipuzkoako Lehen Mailan jokatzeko txartela eskuratu du. Finalerdiak, alebinetan eta haurretan Gipuzkoako Txapelketan, baina alebinetan eta haurretan, zorte ona izan dute Oiarpeko pilotariek finalerdietan. Alebinetan, banaka, Oiarpeko Imanol Ugaldek 1-2 galdu zuen Oiarpeko Ekain Etxeberriaren kontra. Garaipena etxean geratu zen, beraz. Etxeberriak lortu du txapelketako finalera sailkatzea. Bestalde, haurretan, Iker Mujikak (Oiarpe) 2-1 irabazi dio Txapagaini eta finalerako txartela lortu du. Alebinetan zein haurretan, Oiarpeko bi pilotariek asteburu honetan jokatuko dituzte finalak. Trinketeari dagokionez, Gipuzkoako helduen lehian, bi partida irabazi eta bi galdu dituzte Oiarpeko pilotariek. Aingeru Loperena (Oiarpe)-Usurbil: 11-40. Ioritz Manterola (Oiarpe)-Antigua 2: 40-9. Iñigo Ugalde (Oiarpe)-Orio: 18-40. Eta, azkenik, Antton Aranburu (Oiarpe)-Loiolatarra 4: 40-21.

admin

Hondarribia-Irun, Ibizan, Europara begira

Atzo (ostirala) jaon ziren Hondarribia-Irun emakumeen saskibaloi taldeko jokalariak Ibizara, gaur, bertako taldearen kontra Emakumeen Saskibaloi Ligako 22. jardunaldiko partida dutelako. 19:00etan hasiko da norgehiagoka Santa Eulalia pabilioian. Sailkapen nagusian bidasoarren gainetik doan taldea da Ibizakoa, garaipen batera. Hala, Hondarribia-Irunek gaurko lehia bi puntu baino gahiagogatik irabaziko balu (joaneko partidan 62-64 irabazi zuten baleartarrek Hondartzan), Europan jokatzeko postuetan sartuko lirateke Pepelu Mugikaren neskak. Talde indartsua da Ibiza. WNBAn (emakumeen NBA) jokatu duten bi jokalari dauzka, Thorburn eta Rasmussen; Espainiako selekzioarekin jokatu duten bi jokalari dituzte (Silvia Morales eta Paula Seguí), eta Ingalaterrako selekzioarek in jokatzen duen Butler ere kontuan hartzeko jokalaria da.

admin

Irun 1902-Touring eta Beti Ona-Dunboa Eguzki, gaur

Irundarren aurkako partidak jokatuko dituzte gaur Erregional Preferente mailako herriko bi taldeek. Touringek arratsaldeko lauetan ekingo dio lehiari Irun 1902-ren kontra, Gal stadiumean. Sailkapenari begiratuta (Touring laugarren da eta Irun 1902 azke...

admin

Plan orokorraren aurrerapena aurkeztuko dute astelehenean

Hondarribiko Udalak jakinarazi du datorren astelehenean (hilak 14), 19:00etan eta Arma plazan Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren Aurrerapena aurkeztuko dietela herritarrei. Bertan, datozen urteetako Hondarribia nolakoa izan daitekeen azalduko du Aitor Kerejeta alkateak.

admin

Trintxerpeko Inauterietako desfilearengatik, trafikoan aldaketak

Gaur 16:30etik aurrera Trintxerpeko Inauterietako desfile handia egingo dute. 22 konpartsa izango dira San Pedrotik Trintxerperaino ikuskizuna egiten. Hala, Pasaiako Udaltzaingoak ohartarazi du trafikoan aldaketak izango direla desfilearengatik. Desfil...

admin

Klakeko ‘masterclass’-a egingo dute hurrengo ostiralean eta larunbatean

Klakea dantzatzeko gogoa duenak asteburu honetan aukera du Lezon. Izan ere, Tip Tap Clap dantza taldeak masterclass-a antolatu du hurrengo ostiralerako eta larunbaterako (hilaren 18a eta 19a). Horrez gain, klakea sekula egin  ez dutenentzako eskola ere eskainiko dute. Eskola horien gidari Laia Molins dantzari kataluniarra izango da. Ostiraleko eskolei dagokienez, 17:30etik 19:30era izango da klakean esperientzia dutenentzat prestatu dutena (maila aurreratua). Hori bukatuta, 21:00ak arte, sekula dantzarik egin ez dutenen txanda izango da. Larunbatean, berriz, hiru eskola emango ditu Molinsek: 10:30etik 12:00etara maila ertainekoek; 12:00etatik 13:30era hastapenekoen txanda izango da eta 15:30etik 17:00etara, berriro, maila ertainekoena. Maila bat ikasi nahi duenak (ordu eta erdiko bi eskola) 35 euro ordaindu beharko ditu eta bi orduko klase batean parte hartu nahi duenak, berriz, 20 euro. Caixan ordaindu behar da, honako kontu korrontean: 2100 5396 95 0100092449. Izena, abizena eta hautatutako eskolaren maila jakinarazi behar ditu izena ematen duenak. Ordaindu ondoren, posta elektronikoz (tiptapclaps@hotmail.com) edo telefono bidez (630 70 55 94) jakinarazi behar da horren berri. Tip Tap Clapeko presidente Celine Urzaizek adierazi duenez, Molins “Espainiako Estatuko klake dantzari nabarmenetako bat da”. Formazio osagarria Ameriketako Estatu Batuetan jaso zuen. Hainbat dantza taldetan aritu da, honakoetan besteak beste: Granollerseko (Bartzelona, Herrialde Katalanak) Big Band-ekin [...]

admin

Plaza Berri-Oiartzun, Azpeitiko-Power Rangers

Gipuzkoako Bigarren Mailako areto futbol ligan lehiatzen ari diren herriko bi taldeek, bihar 15:00etan jokatuko dute asteburuko jardunaldia. Plaza Berri Sporten kontra jokatuko du Oiartzunek, Azkoitiko Zubiaurre kiroldegian. Azpeitikoren kontra lehiatu...

admin

Araso industrialdea inauguratu dute, urte eta erdian bigarrengoz

Araso industrialdea inauguratzeko ekitaldi jendetsua egin dute gaur goizean. Gonbidatu asko zeuden, haietako batzuk duela urte eta erdiko ekitaldian egon zirenak. 2009ko urriaren 26an inauguratu zuten Irungo industrialde handiena izango dena. Ekit...

admin

Zorionak, Ugaitz!

Urte askuan bete ditzazuela zuketa amona Anak. MxXLak 2ei.

admin

Liga Nazionalean, Abanto kontrario

OKE Oiartzun Kirol Elkarteko neskek, Liga Nazionalean lehiatzen direnek, Abanto taldearen kontra jokatuko dute asteburuko jardunaldia, liderraren kontra, alegia. Etzi jokatuko dute partida, 17:00etan, Abantoko El Mortuero zelaian (Bizkaian). Oiartzuarr...

admin
Gehiago