Kutxarekin hitzarmena sinatu du Oiartzungo Udalak
Oiartzungo Udalak hitzarmena sinatu du Gipuzkoako Kutxarekin, UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen barruan dauden beste 39 herrik bezala (batzuk Gipuzkoako Kutxarekin sinatu dute hitzarmena eta besteek Euskadiko Kutxarekin). Hitzarmenaren bidez,...
Oiartzungo Udalak hitzarmena sinatu du Gipuzkoako Kutxarekin, UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen barruan dauden beste 39 herrik bezala (batzuk Gipuzkoako Kutxarekin sinatu dute hitzarmena eta besteek Euskadiko Kutxarekin). Hitzarmenaren bidez, bi finantza erakundeek konpromisoa hartu dute UEMAko udalerrietan eskaintzen dituzten komunikazio guztiak euskaraz egiteko. Bost urteren buruan hitzarmena osorik betetzea aurreikusi dute.