Albisteak

Oiartzun Irratia: urtarrilak 2

Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Udalaren tartea. 11:30ean: Metaziyan bila. 12:10ean: Aitor Etxeberria Oiartzungo alkatea. 13:15ean: Kirolez Blai! Gonbidatuak: Intza Lekuona (OKEko nesken taldeko jokalaria); Oskitz Saizar (OK...

admin

Laguntasuna elkartean, zuzendaritza berria

Urtarrilaren 24ko batzarrean zuzendaritza berria aukeratu zuten Laguntasuna erretiratuen elkartean. Presidentea Manuel German izango da, presidenteordea Eugenio Garcia, diruzaina Pepi Asenjo, idazkaria Manoli Garcia eta batzordekideak Esther Amiano, Ma...

admin

Langaitz ikastolan ate irekiak izango dira etzidamu

Otsailaren 11 bitartean 2009an jaiotako haurrak Langaitz ikastolan matrikulatzeko aukera izango da. Euskaran eta euskal kulturan oinarritutako proiektua da 2 eta 16 urte arteko ikasleei zuzendutakoa. Etzidamu ate irekiak izango dira ikastetxean, 17:00e...

admin

Oiarpek partida guztiak irabazi ditu Gipuzkoan

Gipuzkoako Txapelketan, alebinetan, jokatutako hiru partidak irabazi ditu Oiarpek. Ugalde-Etxeberria/Esposito-Urruzola (Añorga), 16-4; Isasa-Apaolaza/Sarobe-Nogueira (Intza), 16-3; Telletxea-Lopez/Gil-Miguez (Euskal Giroa), 16-10, eta Etxabe-Leonet/Ho...

admin

Euskalgintzako hainbat kide, presoekin

Herriko euskalgintzako hainbat kidek euskal presoei babesa eman zieten pasa den ostiralean Egin dezagun bidea dinamikaren baitan. Hileko azken ostiralak indartu nahi dituzte horrela, eragileen babesarekin. Horrez gain, Juantxo Lasa Txikierdi-k kartzela...

admin

Donibane-Pari Berrik 6-4 irabazi dio Zarautzi

Donibane-Pari Berri areto futboleko taldeak hamazazpigarren jardunaldian irabaztea lortu zuen. Zarautzen kontra jokatu eta 6-4 irabazi zion Donibaneko kiroldegian. Hurrengo partida Hondarribin jokatuko du Bar Ignacio Hondarribia taldearen kontra. Hamah...

admin

Atxilotua, ia bi kilo haxix autoan zituela

Gizon bat atxilotu du Ertzaintzak autoan ia bi kilo haxix zeramatzala. AP-8 autobidean gelditu zuten gizona, identifikatu egin zuten eta haxixa atzeman zioten autoan.

admin

Eskualdeko batelak jaun eta jabe Gipuzkoako Batel Ligan

Gipuzkoako Batel Ligaren bigarren estropadan erakustaldi bikaina egin zuten eskualdeko arraunlariek Zumaian. Maila guztietan, batean izan ezik, lehen postua eskuratu dute, eta lortu ez duten mailan bigarren postua eskuratu dute. Haur Mailan, nesketan, ...

admin

Sonya Chasey-ren koadro erakusketa Zuloagan

Datorren otsailaren 13 arte, erakusketa berria ireki dute Zuloaga Etxean. Sonya Chasey artistaren koadroak daude ikusgai eta erakusketa liburutegiko ordutegian irekiko dute, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00tatik 20:00tara, lar...

admin

Gazte Informazio Bulegoa itxita

Gazte Informazio Bulegoa itxita egongo da aste honetan, zenbait egokitzapen lan egiten ari baitira. Datorren astelehenetik aurrera berriz ere ateak irekiko dituzte.

admin

Azken egunak udaleku irekietan izena emateko

Udaleku irekietan izena emateko epea larunbatean bukatuko da. Haurrek eta monitoreek Gazte Informazio Bulegoan apuntatu behar dute.

admin

Lopezen bisita hutsala izan dela dio oposizioak

Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakaria Errenteria-Orereta bisitatzen izan da gaur. Juan Carlos Merino alkatea lagun zuela herriko zenbait txoko ikusten ibili da goizean, tartean Torrekua edo Merkatuzar. Eguerdian, berriz, San Marko gotorlekura joatekoak ziren. Bisitaren ostean, agerraldia egin du pleno aretoan Eusko Jaurlaritzak eta Errenteriako Udalak elkarlanean aurrera eraman dituzten proiektuak gogorarazteko, eta etorkizunean egingo dituztenen berri emateko. Horien artean, topoko obrak gogorarazi ditu, eta jakinarazi du Eusko Jaurlaritza aztertzen ari dela Galtzaraborda eta Errenteria geltokiak lur azpira eramatea. Horrez gain, Babes Ofizialeko Etxebizitzak eta gazteek alokatzeko etxebizitzak egiteko asmoa dutela jakinarazi du. Hala, Udalarekin elkarlanean aritzeko konpromisoa azaldu du Lopezek, “beti ere aurrekontuak uzten duen heinean”. Iritzia emateko “aukerarik ez” Oposizioak, bien bitartean, bisita “edukirik gabekoa” izan zela kritikatu du. Karlos Muruak (ezker abertzalea), Maite Peñak (EAJ), Jose Manuel Ferradasek (EB) eta Joxe Mari Burgosek (Hamaikabat) sinatutako idazkiaren arabera, bisita erabat hutsala izan da, eta PSE-EEren kanpainako ekitalditzat jo dute: “Bisita instituzionala instrumentalizatu dute Juan Carlos Merinoren irudia indartzeko”. Horrez gain, Lopez etorriko zela ostiralean jakin zutela eta Udaletik kanpoko pertsonek astebete lehenagotik zekitela salatu dute. Horrez gain, pleno aretoko agerralditik kanpo egindako ekitaldietan parte hartzera ez dituztela “formalki gonbidatu” jakinarazi dute oposizioko kideek: “Errenteriako udal taldeek ez dugu [...]

admin

30-33 irabazi die Donibane Majestik-ek irundarrei

Kopako sailkapenaren buruan daude arrosak asteburuan Irungo Gazteak taldeari 30-33 irabazita. Lehen erdian gaizki jokatu zuten arrosek, baina bigarren zatian gogor erasotu eta hiru golen aldea lortu zuten

admin

Kanpo kaiaren harira, epaitegietara jotzea aztertzen ari da Greenpeace

Ingurumen txostena eduki gabe Pasaiako kanpo kaia egingo dela ziurtatu izana kritikatu du Greenpeacek. Lehengo astean Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Pasaiako Portuko Agintaritzak eta Espainiako gobernuak Madrilen sinatutako protokoloare...

admin

San Juanek garaipen bikoitza lortu du Gipuzkoako batel txapelketan

San Juanek denboraldiko lehen garaipena erdietsi du asteburuan. Gipuzkoako Batel txapelketa irabazi du, nesketan zein mutiletan. Asteburuan jokatu da txapelketa, San Pedron. Moreek, baina, bigarren postuarekin konformatu behar izan zuten mutilen estropadan. Azken txanpara arte parez pare ibili ziren San Pedro eta San Juan, gainontzeko kontrario guztiei alde handia irabazita. Azken unean, baina, arrosak azkarragoak izan ziren, eta txapelketa irabazi zuten, bi segundoko aldearekin. Hondarribia hirugarren izan zen, mutiletan. Nesketan, Hibaika hirugarren izan zen,San Juanetik zazpi segundora. Hondarribiko batela azkena iritsi zen. Haur-Kadateetan, Hibaikak irabazi zuen estropada. San Pedroko batelari lau segundo atera zizkion Hibaikak.

admin

Bi piraguista irundar Munduko Jeitsiera Kopan

Uxue Santiago eta Esteban Arakama Santiagotarrak arraun elkarteko palistek parte hartuko dute hilaren 14tik 16ra Sorten (Lleida, Herrialde Katalanak) ospatuko den ur bizietako Munduko Jeitsiera Kopan. Espainiako hautatzaile Victor Craviottok zortzi kirolarietako zerrenda osatu du, eta zortzi horien artean Santiago eta Arakama daude, biak helduen mailako K1ean arituko direnak.

admin

18 urte bete dituztenei harrera egin zaie Herriko Etxean

Ehun inguru dira aurten 18 urte bete dituzten hendaiarrak, eta horietako batzuei harrera egin zitzaien ostiralean Herriko Etxean. Ekitaldian, gazteek hautesle-txartel berria eta Herritarren Liburuxka jaso zituzten. Beste hautetsiez lagunduta, Jean-Baptiste Etxeberri auzapezak bozka-eskubidearen zentzua eta garrantzia argitu zien. Herriko Etxeak dei egin die ostiralean agertu izan ez zuten gazteei udaletxetik pasatu, eta hautesle-txartela eta Herritarren liburuxka jasotzeko.

admin

Hutsean berdindu du Oiartzunek

Asteburuko partida golik gabe bukatu du Ohorezko Mailako Oiartzunek. 0-0 berdindu du Aloña Mendirekin.

admin

Izquierda-Ezkerra koalizioa mintzagai

Nafarroako Izquierda-Ezkerra koalizioaren gaineko hitzaldia izango da bihar, 19:30ean, Xenpelar Etxean. Nafarroako Izquierda Unidak, Batzarrek, PSNko militante ohiek eta independenteek osatzen dute. Koalizioko kide diren Jose Miguel Nuinek eta Txema Ma...

admin

Argoiakek elektrizitate brikolajeari buruzko solasaldia antolatu du asteazkenerako

Patxi Zayas elektrikariak gidatuta, elektrizitate brikolajeari eta arloko berritasunei buruzko solasaldia antolatu du Argoiak emakume taldeak apirilaren 13an, asteazkenarekin.

admin
Gehiago