Albisteak

Asteburuan Trintxerpeko Hockey zazpiko Txapelketa bukatuko da

Asteburuan amaiera emango diote Trintxerpeko Hockey zazpiko Txapelketari. Zortzi partida jokatuko dituzte Andonaegiko kantxan eta honako taldeek hartuko dute parte: Trina, Reala, Lizeoa, Trintxer, Autoeskola Intensivo, Lagunak eta Atletico de San Sebas...

admin

Joko garbia XIX. mendean, eta XXI.ean

Gipuzkoan desagertu egin zen 1936ko gerraren ondoren. Iparraldean ez, baina azken urteetan bereziki indartzen ari da joko garbiaren modalitatea.

admin

Bihar, Donibane Majestik Bergararen kontra ariko da

Donibane Majestik taldeak bihar 18:00etan Elgoibarko Alcorta Forging Groupen kontra jokatuko du Olaizaga kiroldegian. Partida gogorra izango da, izan ere, Elgoibarko taldea ligako indartsuenetako bat da. Bestetik, Lurraldeko bigarren mailan dagoen Doni...

admin

Bihar Pasajes Bergararen kontra ariko da

Erregional Ohorezko Mailako Pasajes taldea Bergarara joango da bihar, 16:30ean partida jokatzera. Bergara taldea izango du aurkari eta Agorrosin zelaian jokatuko du. Pasajesek bigarren postuan jarraitzen du sailkapenean 47 punturekin eta liderrarengand...

admin

Azken Portu itxita bihar arratsaldean waterpolo partidagatik

Bihar, larunbatarekin, waterpolo partida jokatuko dute Azken Portu kiroldegian arratsaldez eta, horregatik, igerlekuak ezingo dira erabili 19:30etik, 22:00etara. Ordu horietan igerian aritu nahi duten bazkideek, Artalekuko kiroldegiko igerilekuak erabi...

admin

Fermin Muguruza buruko gaixotasunen gaineko mitoak deusezteko bideo bateko protagonista

Fermin Muguruza musikaria eta Agifeseko erabiltzaile Lucas Parma Calvo dira protagonistak Askatu zeure burua. Buruko gaixotasunen inguruko mitoak apurtu kanpainaren bigarren bideoaren protagonistak. Bideoak bi protagonisten arteko hizketaldia laburbilt...

admin

77 euri litro

Joxe Kruz Sarasolak Pikoketan duen publiometroak metro koadroko 77 euri litro jaso zituen urtarrilean. 2010eko hilabete berean 311 litro jaso zituen, beraz, 2011ko urtarrila 2009koa baino lehorragoa izan da (234 euri litro gutxiago egin zituen).

admin

Tomas Garbizuko ikasleak Andoainen ariko dira asteburuan

Tomas Garbizu Musika Eskolako 11 piano ikaslek Andoaingo Piano Txapelketaren VI. ekitaldian hartuko dute asteburuan. Bastero Kultur Etxean izango da txapelketa. Honako ikasleek hartuko dute parte, gaur zortzi audizioa egin zutenek:  Danel Serranok; Jo...

admin

Zintzilik Irratiak laguntza bonuak atera ditu

Diru iturri eskasak ditu Zintzilik Irratiak, eta urtea egiteko bitartekoak lortzeko laguntza bonuak jarri ditu herritarrek beren ekarpena egin dezaten. Arkaitza eta Txiki tabernetan lor daitezke edota Zintzilikera deituta. Parte-hartzaile guztien artea...

admin

Oiartzun Irratia: maiatzak 2

Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Kirol informazioa. 11:30ean: OARSO BIDASOKO HITZAren eskutik, informazioa. 12:10ean: LAB sindikatuko Zorion Ortigosarekin, Langileen Nazioarteko Egunaz ariko dira. 13:15ean: Kirol emaitzak. 15...

admin

Txiribueltak udaleku irekiak antolatuko ditu

Oarso Bidasoa eskualdean lan egiten duen Txiribuelta aisialdi elkarteak udaleku irekiak antolatu ditu Irunen eta Hondarribian, uztailaren 4tik abuztuaren 26ra, euskaraz eta gazteleraz. Ekimena 1998tik 2004ra bitarte jaiotako haurrentzat zuzenduta dago

admin

Eskulangintza Azoka, jendetsua

Bihar itxiko ditu ateak Errenteriako Eskulangintza Azokaren XXXIII. ekitaldiak. Bien bitartean, atzo eta gaur jende asko eta asko pasatu da Merkatuzarreko Jose Luis Caso aretotik Ereintzaren artisauen topaguneaz gozatzera: denera, 50 artisau postu...

admin

Bilgune Feministak argazki lehiaketa antolatu du hirugarrenez

Irungo Bilgune Feministak, Irungo Argazkilaritza Elkartearen laguntzarekin, III. Argazki Lehiaketa antolatu du. Aurtengo gaia, honakoa: Historia edo istorioak dituzten emakumeak. Parte hartu nahi duen orok aurkez ditzake argazkiak, maiatzaren 20ra arte, Gazte Informazio Bulegoan (Foruen kalea, 2), edo argazkiak gonekin@gmail.com helbidera bidalita. Argazkiak koloretakoak edo txuri-beltzekoak izan daitezke, eta edozein teknika onartua izango da. Parte hartzaile bakoitzak gehienez hiru argazki aurkez ditzake, eta epaimahaiak baloratuko ditu: profesionalek eta herritarrek botoa emateko aukera izango dute. Hala, herritarrek, argazkiak bozkatzeko aukera jarriko duten erakusketan izango dute. Maiatzaren 28tik ekainaren 4ra arte jarriko dute erakusketa Mendibil merkataritza guneko azokan, eta ekainaren 5ean Zabaltza plazan (17:00etatik 19:30era). Jarraian doaz Bilgune Feministak eta Irungo Argazkilaritza Elkarteak ezarri dituzten oinarriak. Oinarriak ANTOLATZAILEA: IRUNGO BILGUNE FEMINISTA KOLABORATZAILEA: IRUNGO ARGAZKILARITZA ELKARTEA. PARTE HARTZAILEAK: Edozein pertsona. GAIA: HISTORIA EDO ISTORIOAK DITUZTEN EMAKUMEAK MODALITATEA: Txuri-beltzean edo koloretan egindako argazkiak, edozein teknika ontzat emanez. LANAK ETA AURKEZPENA: Parte hartzaile bakoitzak HIRU argazki gehienez aurkeztu ahal izango du. Argazkiaren neurria parte hartzailearen aukerakoa izango da. Argazki bakoitzak 40×50 zentimetroko kartulina batean itsatsita joan behar du. IDENTIFIKAZIOA: Argazkiaren atzealdean parte hartzailearen datu pertsonalak eta posta elektronikoa idatziko dira. JASOTZEKO EPEA: Argazkiak apirilaren 20tik maiatzaren 20 bitarte jasoko dira. UZTEKO TOKIAK: Gazte Informazio bulegoan. [...]

admin

Txiribueltak udaleku irekiak antolatu ditu

Oarso Bidasoa eskualdean lan egiten duen Txiribuelta aisialdi elkarteak udaleku irekiak antolatu ditu Irunen eta Hondarribian, uztailaren 4tik abuztuaren 26ra, euskaraz eta gazteleraz. Ekimena 1998tik 2004ra bitarte jaiotako haurrentzat zuzenduta dago

admin

Pieza lapurtuekin furgoneta konpontzeagatik, atxilotua

Asteazkenean Ertzaintzak 25 urteko gizon bat atxilotu zuen Oiartzunen pieza lapurtuekin konpondutako furgoneta baten jabe izateagatik. Portugalgoa da gizona. Herrizaingo Sailaren arabera, gidatzen zuen furgonetak erabateko ezbeharra izan zuen, eta hala...

admin

Sistiaga Enea etxe okupatua hustuarazi dute

Lezoko Kale Nagusiko 32. zenbakian dagoen Sistiaga Enea etxe okupatua hustuarazi zuten joan den ostegunean. Etxe okupatuan hainbat pertsona bizi ziren. Bertan bizi zirenek hainbat lezoarren babesarekin elkarretaratzea egin zuten ostegun eguerdian Gurut...

admin

Pilates ikastaroa antolatu dute Donibaneko kiroldegian

Donibaneko Udal Kiroldegiak Pilates ikastaroa eskainiko du aurrerantzean. Horrekin denboraldi honetako hiruhileko jardueren eskaintza osatu eta zabalduko da. Hiru hilabeteko ikastaroarengatik 58 euro ordaindu behar dira, eta bazkideek,  beherapena iz...

admin

Maiatzaren 1ean, Errenteriatik Donostiara

Maiatzaren lehenari begira, hainbat talde ezkertiarrek Errenteriatik Donostiarako martxa antolatu dute. 10:00etan aterako da martxa Zumarditik, eta Donostiako Bretxako merkatuan amaituko da. Zehazki, honako sindikatuek eta talde politikoek  antolatu ...

admin

Catelsako langileek greba mugagabea hasiko dute astelehenean

Catelsako LABeko kide diren langileek mobilizazio berriak iragarri dituzte, enpresak “prekarietatearekin amaitu eta aldi baterakoak diren hamasei kontratuak mugagabe bihurtu ditzan”. Batetik, astelehenetik aurrera, greba mugagabeari egiteko deia egin diete 85 langileei. Jakinarazi dutenez, gehiengoa agertu da grebaren alde. Bestetik, beste lankide bat hasi da gose greban. Hilaren 13an hasi zituzten mobilizazioak Catelsako LABeko kideek, “ezin genuelako besoak gurutzatuta gelditu”. Hala, kontratua bukatzen zitzaien langileek itxialdia buru dute dute asteko zazpi egunetan, 24 orduz. Gainontzeko langileek elkarretaratzeak egin dituzte egunero, atsedenaldian, eta itxialdiko kideak babestu dituzte. Horrez gain, elkartasuna adierazteko, Francisco Javier Morcillo LABeko kide den Enpresa Batzordeko buruak astebeteko gose greba egin du. Morcillok, ordea, osasun arazoengatik eta sendagileen aginduz gose greba utzi behar izan zuen. Kepa Olaiz delegatuak hartu dio lekukoa eta lau egun daramatza gose greban. Mobilizazioak hasi zituztenetik, hainbat bilera egin dituzte enpresarekin eta LABek prekarietatearekin bukatzeko eta behin betiko kontratuak egiteko eskaera luzatu dio zuzendaritzari. Enpresaren jarrera, ordea, ez dela aldatu salatu dute: “Hartutako neurriek ez dute enpresaren jarrera aldatu, eta gure osasuna arriskuan jarrita ere, prekarietatearekin jarri nahi dute. Beraz, maiatzaren 2tik, astelehenetik aurrera, greba mugagabea egingo dugu”. Eguerdian, 13:00etan, berriro enpresarekin biltzekoak ziren.

admin
Gehiago