Albisteak

Abaraxka: otsailak 24

Inauterrietako dantzak ikasi eta praktikatuko dituzte gaur Abaraxkan, 16:30etik 19:30era.

admin

Jaizkibeldik Elordira ura eramango duten lanak hasi dituzte

Txingudiko Zerbitzuak eta Gipuzkoako Foru Adundiak gaur goizean hasi dituzte Jaizkibel-Elordi ur hornidura lanak. Lan hauei esker, gaur egun Endarako urtegiak eskaintzen duen hornikuntzari osagarri bezala arituko da Jaizkibelgo ura. Jaizkibelgo sei putzu berrietatik ateratako ura Elordiraino kanalizatuko da eta guztira 14,4 kilometro eroanbide izango dira. Lanak 16 hilabete eta erdian egingo dituzte eta guztira 8.110.000 euro kostatuko dute. Kopuru horren finantziazioa erdibana egingo dute Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Txingudiko Zerbitzuek, sinatutako hitzarmenaren bidez. Ekitaldian Jose Antonio Santano eta Aitor Kerejeta, Mankomunitateko lehendakari eta lehendakariorde bezala eta Carlos Ormazabal, Gipuzkoako Foru Aldundiko Garapen Iraunkorreko diputatua izan dira. Bestetik, Miguel Angel Muñagorri, Txingudiko Zerbitzuen gerentea eta Felipe Alvarez, Garapen Iraunkorreko sailaren Plangintza, Proiektu eta Mantenimenduko zerbitzuburua izan dira. Aitor Kerejetak, azaldu duenez, “duela hamarkada batzuk arazoak izan ziren eskualdean eta lan hauekin, ur hornidura lehorte garaietan ere ziurtau nahi dugu”. Jose Antonio Santanok bestetik, instituzioen arteko kolaborazioa azpimarratu nahi izan du, “beste behin Irun eta Hondarribiak elkarrekin lan egingo dugu, eta etorkizunari begira prebisio lanetan murgildu gara”. Eta bukatzeko, Carlos Ormazabalek “lehorteen kontrako azpiegitura handia izango da, eta bailararako mesedegarri izango da”, gehitu du. Osagarri beharra Endararen edukiera eskualdea hornitzeko nahikoa bada ere, arazoak izan daitezke hilabete batzuen segidan euririk egiten ez badu. [...]

admin

Euskara Eskolatik Kaleraren barruan, Miauless antzezlana

Euskara Eskolatik Kalera programaren barruan, hilero antzezlanak ikusteko aukera dago. Oraingo honetan Vaiven Produccionesen Miauless antzezlanaren emanaldia izango da. 17:30etik aurrera, abestien, poesiaren eta umorearen munduan murgilduko dira Errent...

admin

Urrezko zortzi domina EATeko atletentzat, Euskadiko txapelketan

Errenteriako Atletismo Taldeko (EAT) atletak fin ibili ziren asteburuan egindako Euskadiko Pista Estaliko Txapelketan. Guztira, zortzi domina eskuratu zituzten, guztiak urrezkoak. Ines Perezen lana nabarmentzekoa da Espainiako marka haustea lortu baitzuen 200 eta 800 metroko probetan. Etzi beste pista estaliko proba bat izango dute Gasteizen, 1.500 eta 3.000 metroko probetan. Jarraian azaltzen da atleten zerrenda osoa. Ines Perez Artatxo. Bi urrezko domina 200 eta 800 metroko probetan. Bietan Espainiako marka hautsi zuen. Esther Estefania. Urrezko domina 55 urtetik gorakoetan, 800 metroko proban. Angel Medicis. Beteranoetan urrezko domina 800 metroko proban. Rafa Ferrer. Urrezko domina 200 eta 400 metroko probetan. Koldo Ganzarain. 55 urtetik gorakoetan urrezko domina 800 metroko proban. Txema Arenzana. 60 urtetik gorakoetan urrezko domina. Jose Maria Lopez. Urrezko domina, pisu proban. Bestalde, eskolarteko hogei atleta Hondarribiko pistan izan ziren pasa den igandean. Honakoak izan ziren emaitzak EATeko atletentzat: Benjamin maila Izaro Irastorza:  luzera saltoan, lehenengo, 3,33 metroko markarekin. Martxel Parrondo: 500 metroko proban, bigarren 2 minutu eta 15 segundoko denborarekin. Oier Castillo: luzera saltoan, laugarren, 3,20 metroko markarekin. Alebin maila Ianire Legaz:  pilota proban, hirugarren, 23,33 metroko markarekin. Maialen Alzugarai: 60 metro hesian, bosgarren, 12,6 segundoko denborarekin. Gazte maila Nora Bosch:  150 metroko proban, lehenengo, 23,4 segundoko denborarekin. [...]

admin

Vianesen kontra jokatuko dute asteburuan neskek

Vianesen kontra jokatuko dute asteburuan OKEko Liga Nazionaleko neskek. Igandean jokatuko dute, 17:00etan, Vianan (Nafarroa).

admin

Udala: “Informazio okerra eman du Etorlur enpresak industrialdeetan”

Lezoko Udalak Etorlur enpresaren jokabidea salatu du, Itturrin eta 103 poligonoko enpresetako langileei “informazio okerra” eman dielako. Herenegun goizean Udalak hainbat dei jaso zituela azaldu du Haritz Salaberria alkateak. Guztiek kezka berbera zuten: Gipuzkoako Foru Aldundiarentzat lanean ari diren Etorlur enpresako kide batzuk lantokietatik pasatu ziren goizean, “bost urtetan enpresa desjabetuko zutela esanez”. Enpresen datuak biltzen ari zirela esanez aurkeztu ziren lantokian, balorazioa egiteko. Datu horiekin, plataforma logistikoa egiteko desjabetzeak egiten hasiko zirela adierazi zieten, bost urteko epean. Lezoko Udalak informazio hori zuzena ez dela esan du eta Etorlurren jarrera eta horrek sortu duen “alarmismoa” salatu dituzte. “LZPan agertzen da bakarrik” Lezoko alkateak adierazi duenez, plataforma logistikoaren proiektua Lurraldeko Zatikako Planean (LZPn) bakarrik agertzen da. LZPa oraindik ez dute onartu. “Dakigunez, ez dute onartuko ez aurten ezta datorren urtean ere”, gaineratu du Salaberriak. Horregatik bertan lan egiten dutenei lasai egoteko eskatu die Udalak. Azaldu duenez, LZPak plataforma logistiko horren kokalekua zehazten du bakarrik, “ez ezaugarriak ezta nolakoa izango den”. Horren harira, Aldundia bideragarritasuna aztertzen ari dela esan du Salaberriak. Hala ere, foru erakundeak hartu duen bidea “arriskutsua” dela iritzi du Lezoko alkateak: “Kanpo kaira joango liratekeen tunelekin egin zutena errepikatzen ari dira. Lotsagarria da dirua oraindik onartuta ez dauden proiektuetan [...]

admin

Iparragirre Saria irabazi du Zumarragan, Aitor Albistur errenteriarrrak

Aitor Albistur errenteriarra zorioneko da pasa den asteburuan Zumarragako Udalak antolatutako Iparragirre Saria irabazi baitu. Zehazki, bertsopaperan, 16 urtetik gorako mailan saritu dute Albistur.  6 urtera arteko saria, berriz, Mikel Iturriotz urret...

admin

Kaldereroak, Cristobal Gamon eta Telleri ikastetxeetan

Ikastetxeetako haurrek ongi prestatuta izango dituzte dagoeneko Kaldereroetako abestiak. Izan ere, datozen egunetan kantatu egin beharko dituzte festa horren baitako abestiak. Lehenengoak Cristobal Gamon ikastetxeko ikasleak izango dira. Etzi, 15:00eta...

admin

OB: “Lau urte etxebizitza politikarik gabe”

OB OiartzunBai oposizioko taldeak salatu duenez, Oiartzunek lau urte daramatza etxebizitza politikarik gabe: «Lau urte izan ditu Udal Gobernuak etxebizitza politika erakusteko eta horixe egin du. Ezer ere ez, ez baitu etxebizitza politikarik. Lau urtean ez da etxebizitza babestu bat ere zozkatu, eta 332 izan zitezkeenean, gutxienez». OBren iritziz, Gobernuak aukeratu duen bidea ukazioa eta suspentsioa izan da. Ukazioa, etxebizitza eskatzaileei: «Gobernuak etxebizitza eskatzaileen erroldako 800 oiartzuarrei egiten diena da, behin eta berriro debekatzen baitie, erabaki bakoitzarekin, Oiartzunen bizitzea». Suspentsioa, Arau Ordezkatzaileei dagokienez: «Epaitu zen suspentsioa, baita kondenatu ere, baina Gobernuak gor-mutuarena egitea aukeratu zuen bere proiektu alderdikoia aurrera ateratzeko asmo bakarrarekin, oiartzuarren interesen gainetik pasatuz». Etxebizitza Bulegoa, «kea saltzeko» OBren ustez, legegintzaldi honetan atzera egin du Oiartzunek etxebizitza politikan, lehen ere bazituelako Arau Ordezkatzaileak: «Onartuta zeuden. Ez baziren Gobernuaren gustukoak aldatu besterik ez zituen egin behar. Hori egin beharrean, Gobernuaren kudeaketa aurrez egindako aurrerapen guztiak hankaz gora botatzean oinarritu da, ehunka oiartzuarri etxebizitza bat lortzeko aukera mugarik gabe atzeratuz, eta Arragua eta Ugaldetxoren biziberritzea bertan behera utziz». OBren arabera, ezker abertzaleko «beste gobernu batek» auzo horiek albo batera utzi ditu. Horrez gain, OBk kritikatu du lau urte hauetan Udalak ez duela inolako proiekturik martxan jarri, Etxebizitza Bulegoa izan ezik, [...]

admin

Iurritagatik ordaintzen den diru kopurua ezin duela bere gain hartu dio Udalak

Iurrita Gune Soziokulturala osatzen duten lagunek Udalak Iurrita «itxi» nahi duela jakinarazi dute eta Udalaren arabera hori ez da horrela. Udalak dioenez, Iurritagatik ordaintzen den diru kopurua ezin du bere gain hartu: «Gaur egun Iurrita gune soziokulturalak erabiltzen duen pabilioi honengatik 24.000 euro ordaintzen du urtean Oiartzungo Udalak, alokairuan eta gastuetan (argindarra, ura…). Diru kopuru hau, krisi garai hauetan, dirutza handia da eta ezin du bere gain hartu Udalak. Lokal hori alokatzen ez jarraitzeko arrazoi bakarra ekonomikoa da». Hala ere, Udalak jakinarazi du bertan garatzen diren proiektuekin aurrera jarraitu ahal izateko hainbat proposamen egin dizkiela bertan ibiltzen diren taldeei eta gazteei. Udal jabetzakoak diren eta libre dauden hainbat lokal erabiltzeko aukera eskaini diela, eta ekonomikoki Udalak bere gain hartzeko moduko eskaintzak ere egin dizkiela azaldu dute Udaletik: «Herriko beste talde eta eragileekin egiten den moduan, Iurritako kultur jarduerak aurrera eramateko diru-laguntzak eskaini dizkie Udalak, diru hori autogestionatu dezaten, beharrezko azpiegiturak lortzeko ere». Udaletik jakinarazi dutenez, abenduaz geroztik, Udal ordezkariak bi aldiz bildu dira Iurrita Gune Soziokulturalean dabiltzan gazteekin. Bilera horietan, Udalak hainbat aukera proposatu dizkie, «euren ekintzak egiten jarraitu ahal izateko». Bestalde, zintzotasunez jokatzeko eskatu die Udalak gazteei:  «Oso ongi azaldu zaie zergatik ezin den Iurritako pabilioiagatik ordaintzen den alokairuarekin [...]

admin

Alarde parekideko sei konpainiek kantinerak aukeratu dituzte

Hasi dira dagoeneko San Martzial jaietako bi alardeetan parte hartuko duten konpainietako kantineren aukeraketak ezagutzen.

admin

Euzko Alderdi Jeltzalearen (EAJ) hautagai zerrenda

Aitor Santxez Urkia. Mikel Idiazabal Gorrotxategi. Idoia Yeregui Telleria. Iñaki Arbelaitz Mitxelena. Jone Oiarbide Iruretagoiena. Josetxo Gaztelumendi Arrillaga. Arantza Aristizabal Portu. Jose Antonio Sistiaga Legorburu. Jenaro Kortajarena Amiano. ...

admin

Buen eta Merino Twitter bidezko galderei erantzuten aritu dira

PSE-EEk Beraun aukeratu du kanpainako bigarren honetan ekitaldia egiteko. Hala, auzoan jarri dituzten bi karpa erraldoietako batean Miguel Buen ahaldun nagusi izateko hautagaia eta Juan Carlos Merino alkategaia aritu dira Twitter bidez jasotako galdera...

admin

Eguzkitzaldeko bidea ireki dute oinezkoentzat

Eguzkitzaldeko bidea oinezkoentzat gaur ireki dute. Ibilgailuek, ordea, ezingo dute oraindik hortik pasa Santa Elenako zubia egiten ari baitira. Segurtasun arrazoiak medio, hainbat tokitan hesiak egongo dira. Dena den, San Jose Obrero futbol zelaiaren ...

admin

Oiartzun Irratia: maiatzak 7

Gaurko programazioa FM107an: 11:00etan. Bertxoko. 17:50ean. Zuzenean Valentziako Mestalla futbol zelaitik, Valentzia-Reala partidaren kontakizuna. Hizlariak: Urtzi Argibay eta Alioxia Rodriguez.

admin

Euskal Herria izango da aurten Bretainiako Mor Bihan topaketan ohorezko gonbidatua

Bi urtero ospatzen da Bretainian ontzi tradizionalen Mor Bihan topaketa eta aurten Euskal Herria izango da han ohorezko gonbidatua. Euskal espedizioa koordinatzen Albaola elkartea arituko da. Gaur aurkeztu dute ekimena, Ondartxoko Itsas Interpretazio Zentroan, lagundu duten erakunde guztietako arduradunak bertan zirela. Eusko Jaurlaritzako turismo saileko Ana Izagirre eta Ernesto Murgiondo, Aldundiko Pilar Azurmendi, Oarsoaldeako eta Pasaiako alkateorde Ander Poza eta Maider Ziganda alkatea izan dira han, eta guztiek eskertu dute Albaolaren lana. Albaolaren izenean Xabier Agotek hitz egin du. Azaldu duenez, beraiekin batera itsas ondarearen eremuan lan egiten duten beste euskal elkarte batzuk joango dira Bretainiara. Zehazki Lapurdiko Branka, Hendaika eta Ur Joko, eta Baizkaitik, Lekeitioko Bateleroak eta Algortako Itsas Egurra Haizea. Guztira, 250 lagun inguru. 23 bat ontzi tradizional eramango dituzte Bretainiara, eta 180 marinel inguru ariko dira nabigatzen, tartean Pasaia Lezo Lizeoko hemezortzi ikasle. Topaketa hilaren 30ean hasi eta ekainaren 5ean bukatuko da.

admin

Gizarte Zerbitzuak nabarmendu ditu EAJk

Gaur goizean EAJko zerrendako kideak eta hirugarren adinarekin lotura duten ordezkariak Kasino Zaharrean bildu dira alderdiaren ildo nagusiak aurkezteko. “Udalaren eguneroko lanean gizarte zerbitzuak guretzat ezinbesteko atalak dira. Azken lau ur...

admin

EMTEren diskoa, urteurrena dela eta

Errenteriako Musika Taldeen Elkartea zorioneko dago, aurten hogei urte bete baititu. Hori dela eta, disko bat atera du elkartea osatzen duten hamalau elkarteekin: EMTEko 20. urtemuga. Aurtengorako ere beste ekitaldi bat antolatu dute, madalenetarako ko...

admin

Proiekton Bosco lehiaketa antolatu du Don Bosco Zentroak

don bosco zentroak Proeikton Bosco lehiaketa antolatu du lehenengoz

admin

Ezohiko batzar nagusia deitu du Itsastarrakek

Elkartearen estatutuak berritu behar ditu Itsastarrak Mendi Taldeak eta hori dela eta ezohiko  batzar nagusi orokorra deitu du maiatzaren 24rako. Batzarra taldeak Trintxer jauregian duen egoitzan egingo dute, 19:00ean lehen deialdian eta 19:30ean biga...

admin
Gehiago