Albisteak

Udarako pintura eta marrazketa ikastaroak

Marrazketa eta Pintura udal Akademiak udarako hiru ikastaro antolatu ditu, bi hamar urtetik gorakoentzako (marrazketa eta pintura), eta beste bat haurrei zuzendutakoa (6 urtetik aurrera). 10 urtetik gorakoentzako ikastaroak uztailaren 4tik 27ra burutuko dira, astelehen eta asteazkenetan: marrazketa tailerra 10:30etik 12:30era, eta pintura ikastaroa 18:30etik 20:30era. Haurren ikasgela goizez izango da, 10:30etik 12:30era, astearte eta ostegunetan.

admin

Bildu Oiartzun aurkeztuko dute gaur

Bildu Oiartzunen aurkezpena gaur izango da, 20:00etan, Doneztebe plazan. Herritarrei agertzeko deia egin diete.

admin

Arantza Gonzalez: “Birgaitzea izango da EBren lan ildo nagusia” (elkarrizketa osoa)

Arantza Gonzalez (Beasain, 1964) da Ezker Batua (EB) alderdiaren hautagaia Gipuzkoako Foru Aldundiko ahaldun nagusia izateko. Gogor kritikatu du administrazio horren azken lau urteetako jarduna, zerga politikari eta Pasaiaren birgaitzeari dagokionez. EBk, dio Gonzalezek, birgaitzearen alde egingo du, kanpo kairik gabe, zerga politika justuagoa bultzatuko du, eta herritarren parte hartzerako bide berriak bilatuko ditu Azkeneko lau urteak. Zein balorazio egiten duzu Gipuzkoako Foru Aldundiaren jardunari buruz? Azkeneko lau urteetan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren lanaren ezaugarri nagusia izan da eliteentzako eta diru gehien dutenentzako zerga politika aplikatzea. Horren adibidea da ondare zerga bertan behera utzi izana. Horren ondorioz, Ogasunak urtero 50 milioi euro gutxiago jasotzen ditu. Bestalde, elkarteen zerga ere jaitsi dute. Oso garrantzitsua da gogoraraztea irabaziak dituzten enpresek bakarrik ordaintzen dutela zerga hori, eta hala ere, jaitsi egin dute. Egun, etekinak dituzten enpresek %15 ordaintzen dute zerga hori. Langileok, ordea, %21 ordaintzen dugu. Laburbilduz, Gipuzkoako Foru Aldundiak azken urteetan martxan jarri duen zerga politikaren ondorioz, Ogasunak 300 milioi euro gutxiago jasotzen ditu urtean. Zerga politika guztiz erregresiboa (atzeragarria) izan da, guztiz eskuinekoa eta bakarrik gutxi batzuen onurarako pentsatua, eta, noski, langileen kalterako. Pasaiari dagokionez, zer balorazio egiten duzu? Galdutako lau urte izan dira, Gipuzkoako Foru Aldunditik begiratuta, behintzat. Kanpo kaia izan [...]

admin

Espainiako 17 urtez azpiko judo Txapelketa irabazi du Xabier Cazorlak

Xabier Cazorla Usurbil Judo Taldeko lezoarrak 17 urtez azpiko Espainiako Txapelketa irabazi zuen pasa den asteburuan Formenteran (Kanariar Uharteak). Hirugarren urrezko domina du txapelketa horretan. Lehenengo borrokaldian ippon bidez gailendu zen Cazo...

admin

Iñigo Legorburu txapeldun Altzako bertsopaperean

Iñigo Legorburu oreretarrak lehen saria irabazi du Altzako bertsopaper lehiaketan. Gainera, hirugarren aldia da segidan, sari hori eskuratzen duela. Legorburu Lau haizetara eskultura naiz bertso sortarengatik izan da txapelduna. Epaile gisa Unai Eliza...

admin

Portua eta Soroeta berritzea du helburu EAJ-k

EAJ alderdiak datozen lau urteetarako hirigintza proiektuak aurkeztu ditu eta Portuko eta Soroetako berritzea dira proiektu nagusienak. Bi auzoetako saneamenduak eta ur horniketak egokitzea da helburua eta hori egingo dela aprobetxatuz, oinezkoari gar...

admin

Diru laguntzak eskatzeko epea zabaldu dute

Euskararekin zerikusia duten  diru laguntzak eskatzeko epea zabaldu du Udal Euskara Departamenduak. Urtero egiten diren jardueretarako ekainaren 7an amaituko da eskaera egiteko epea, eta jarduera puntualen kasuan, jarduera egin baino hilabete lehenago...

admin

LAB sindikatuak euskal presoen aldeko mobilizazioak egingo ditu Oarso Bidasoko lantegietan

LAb sindikatuak euskal prtesoak etxeratzeko aldarrikapena eramango du lantegietara

admin

Irristatze kirolak probatzeko aukera emango dute Bikingo Egunean

Irristatze kirolak maite dituztenentzako Bikingo Egunaren lehenengo edizioa antolatu du larunbaterako HS2 Hondarribia Sup Eskolak. Honela, bertan egiten dituzten ekintzak ezagutaraziko dituzte. Iñaki Navascuesek, HS2 Eskolako ordezkariak, atzo goizean azaldu zuenaren arabera, «Bikingo Eguna kirol irristakorrak ezagutarazteko egin nahi dugu, eta ondo pasatzea da helburu bakarra. Jendeari nor garen eta zer egiten dugun erakutsi nahi diogu». Aitor Kerejetak, Hondarribiko alkateak bestetik, «ez gaude ohituta horrelako kirolak ikustera, eta larunbatean disfrutatzeko aukera izango dugu. Jendea parte hartzera animatu nahi dugu, ekintza ezberdina izango da», gehitu zuen. Longboard jaitsiera Jai eguna arratsaldeko 15:00etan hasiko dute, orduan emango diote hasiera Longboard Guadalupeko jaitsierari. Lasterketa ikusgarria Artzuko sarreran hasiko dute eta Errandonea jatetxean bukatuko dute eta kilometro bateko eta 200 metroko luzera dauka. «Arrisku kirola den arren, ibilbidea ahalik eta seguruen izaten saiatu gara», esan zuen Navascuesek. 40 parte hartzaileentzako lekua dago, eta 32 kirolarik izena eman dute jada. Longboard jaitsiera egiteko eskolan apuntatu behar da, oinarrizko maila eskatzen dute, eta federatua izan behar da. Proba hasi baina ordu bete lehenago mendira igotzeko errepidea itxiko dute. Festak Kai Zaharrean jarraituko du, bertan, arratsaldeko 18:00etatik aurrera ondorengo ekintzak egingo dituzte: Stand Up Paddle Surf, Slack Line, Slalom Longboard Skate eta grafitiak. Jarraian San Miguelek lagundutako [...]

admin

XVII. mendetik hasi eta gaur egunera arteko musika, Musikasten

Jose de Vaquedanotik hasi eta Josu Elberdin arte. Musika erlijiosotik hasi eta musika elektronikora arte. XVII. mendeko musikatik hasi eta gaur egunera arte. Kolore askotariko musika entzun ahal izango da etzi hasi eta datorren larunbatera arte Musikasten. Hiru protagonista nagusi ere izango ditu: Jose de Vaquedano bera, Juan Andres de Lombide eta Yon Oñatibia oiartzuarra. Izan ere hirurak omenduko dituzte euskal musikaren astean. Hain zuzen, Oñatibiaren jaiotzaren mendeurrenari begira, bi ekitaldi nagusi antolatu dituzte: hasierakoa eta bukaerakoa. Musikaste estreinatzeko, etzi, musikagile oiartzuarrari buruzko hitzaldia emango dute Jose Ignacio Ansorena Udal Txistulari Bandako zuzendariak eta Jose Luis Ansorena Musikasteren fundatzaileak. Datorren larunbatean, berriz, Musikasteren azken ekitaldia oiartzuar sortzailea omentzeko izango da. Bertan, Oiartzungo eta Errenteria-Oreretako txistulari eta abesbatzek parte hartuko dute: Lartaun, Oinarri eta Andra Mari abesbatzek, eta Lartaun, Ereintza eta Errenteriako Udal txistulari taldeek. Horiekin batera,  Ereintza Dantza Taldeak ere parte hartuko du. Gaur aurkeztu dute XXXIX. Musikaste, eta bertan izan dira antolatzaile eta laguntzaileak: Jon Bagues Eresbileko zuzendaria, Mari Carmen Garmendia Andra Mari Abesbatzako presidentea, Juan Carlos Merino Errenteriako alkatea, Maria Jesus Aranburu aldundiko Kultura diputatua eta Iñaki Rekalde Kutxako ordezkaria. Garmendiak nabarmendu du Musikaste “sendotuta” dagoela, eta krisiak krisi Eresbilek ahalegin handia egin duela maila mantentzeko. Gainontzeko ordezkariek [...]

admin

Bovedarekin kanpaldian dauden gazteak erreskatatu behar izan dituzte

Onik aurkeztu dituzte Trintxerpeko Boveda Aisialdi Taldearekin kanpaldian zeuden gazteak. Mendian zebiltzan Montemediano de Camero (Errioxa, Espainia) herriaren inguruan (bertan egiten dute kanpaldia) baina ilundu egin zuen herrira itzuli baino lehen e...

admin

Gazte Antzerki Jaialdia egonkortu dela dio Labordak

Joan den asteko Irungo Gazte Antzerki Jaialdiko antolatzaileek aurtengo ekitaldiaren balorazio ona egin dute, eta urtetik urtera ikusle kopuruak gora egiten jarraitzen duela gaineratu dute. Eguraldi txarra izan zela eta, programatutako 27 ikuskizunetatik hiru bertan behera utzi behar izan zituzten, baina iaz baino jende gehiago hurbildu da aurten jaialdira. Bigarren aldia da Gazte Antzerki Jaialdia udan antolatzen dutela, eta udaleko Gazteria ordezkari Cristina Labordak ideia ona izan zela uste du. «Aurten ekitaldi gehienak kalera atera ditugu eta horrek ikusleen erantzun ona ekarri du», esan du Labordak. Nolanahi ere, ikusle kopurua iazkoaren antzekoa izan da, zertxobait goitik —3.213 lagun iaz eta 3.267 aurten—. Hori bai, egitarauko hiru ikuskizun ez zituzten egin, euriagatik. Labordak auzoetan egindako saioak oso positiboki baloratu ditu. 500 lagunetik gora hurbildu ziren saioetara. Euskara gero eta presenteago Euskararen presentzia geroz eta handiagoa dela ere nabarmendu du Gazteria ordezkariak: «Programatu ditugun obretatik lau izan dira euskaraz, eta bakarrizketa lehiaketara aurkeztutakoen artean bik euskaraz egin zuten; horietako batek, gainera, finalerako sailkatzea lortu zuen». Bestela, «kalitate handiko» hiru obra aipatu ditu Cristina Labordak: batetik, Macadames Parisko konpainiaren lana; bestetik En la Lona antzerki taldearen Exodo kaleko obra, gauez egin zutena, eta, azkenik, jaialdia itxi zuen obra, Teatro de Malta taldearen Absurdo [...]

admin

Real Union, Osasuna eta Betis, Sport Mundiren alde

Osasuna eta Betis futbol taldeak ariko dira, etxeko Real Unionekin batera, astelehenean Stadium Galen jokatuko den triangularrean. 45 minutuko partidak jokatuko dituzte, denek denen kontra. 19:30ean hasiko dira lehiak. Bazkide izan ala ez, sarrera baka...

admin

Mentxu Galen 45 lan erakusgai Tolosan

Mentxu Gal artista irundarrari buruz inoiz egin den atzera begirako erakusketarik zabalena ireki zuten herenegun Tolosako (Gipuzkoa) Aranburu Jauregian, Santa Mariaren plazan. Galen 45 lan bildu dituzte Tolosan, Menchu Gal, kolorearen poza goiburuko bi...

admin

Udal Kirol Instalazioak itxita egongo dira bihar

Madalenak direla eta Udal Kirol Instalazioak itxita egongo dira.

admin

Motorren IAT pasatzeko orduak eska daitezke

Motorren IAT Ibilgailuen Azterketa Teknikoa egiteko aukera izango da irailaren 6an eta 8an Oiartzunen, Irungo IAT zentroaren bidez. Bi egun horietan 08:30etik 13:30era izango da IAT pasatzeko aukera, Kontzejupean. Aldez aurretik ordua eskatu behar da U...

admin

‘Kaiola’ Txapelketako atarikoa jokatuko dute etzidamu Fanderiako pilotalekuan

Kaiola txapelketako atariko jokatuko dute Fanderiako pilotalekuan.

admin

Zaragozako jolas-parkera irteera antolatu dute

Zaragozako jolas parkean eguna pasatzeko  txangoa antolatu du Ascuregi elkarteak iganderako.  Interesdunek 685 77 93 98 telefono zenbakira dei dezakete izena emateko.

admin

Alkateak ekimen erlijiosoetan parte hartzea erabaki izana salatu du Lumagorrik

Lumagorrik salatu du alkateak erlijio ekimenetan parte hartzeko erabaki hartu izana

admin
Gehiago