Albisteak

‘Letrak elurretan’ liburua aurkeztu du Antton Kazabonek

Antton Kazabonek haurrentzako beste liburu bat kaleratu du: Letrak elurretan. Gaur aurkeztu du Donostian. Zortzi urtetik gorako haurrentzako da, Jokin Larreak egin ditu marrazkiak, eta Elkarrek argitaratu du. Hona liburuaren laburpena: “Denis ait...

admin

Haurrentzako igeriketa ikastaro trinkoa antolatu dute kiroldegian

Haurrentzako igeriketa ikastaro trinkoa antolatu du Gezak SL-k Elorsoro kiroldegian ekainaren 13tik 30era. Ikastaroa, lau urtetik gorako haurrentzako da (edo ikastaroa martxan dagoen bitartean lau urte beteko dituztenentzat). Astelehenetik ostegunera, ...

admin

Gurekin elkartea: “Gure auzoan lasai bizi nahi dugu”

Lau urteko ume bat sexualki erasotzeagatik gizonezko bat atxilotu zuten joan den astean Iztieta auzoan. Gertaerak kezka eta haserrea sortu du bizilagunengan eta laguntza eskatu dute “gu eta gure haurrek, auzoan lasai eta seguru bizi ahal izateko”. Miguel Harina, Gurekin auzo elkarteko presidenteordea da, eta azaldu duenez, “sexu erasoarena gertakari larriena da zalantzarik gabe, baina ez da bakarra izan hainbat saltokietan eta bizilagun bati ere lapurretak egin dizkiote azken asteetan”. Harina, areago joan da “neurriak ez badira hartzen berriro ere gertatuko dira halakoak”, esan du. Udalaren utzikeria Auzotarren eskaera segurtasuna  eta adin txikikoen eskubideak bermatzea da. Izan ere “auzoaren eguneroko bizitza normala da, jendea kalera irteten da, erosketak bertan egiten ditu, umeak eta gurasoak parkean egoten dira… baina azken hilabetetan oso argi nabaritu da auzoan talde gatazkatsuak agertzen ari direla berriro. Ez dira auzoan bizi eta ez dira etortzen ikasi, lan egin edota erosketak egitera, droga saltzen aritzen dira eta beraien artean liskarretan aritzen dira askotan”, zehaztu du Harinak. Berriro hitzak, esanahi berezia hartzen du, gainera, Iztieta auzoaren kasuan; izan ere, azken gertaerek auzotarren gogora ekarri dituzte 2009. urtean bizi izan zituzten antzeko gertakariak. Horien guztien atzean, “Udalak auzoarekiko duen utzikeria” dago Gurekin elkarteko kidearen iritziz: “Eskatzen dugun bakarra halako [...]

admin

Emakume taldeen lanak daude Merkatuzarren

Emakumea: topaketa eta parte hartze soziala izenburupean herriko emakume taldeek egindako lanekin erakusketa bat osatu dute, eta etzi arte ikusteko aukera dago Merkatuzarren (Jose Luis Caso aretoan). Ordutegia 17:00etatik 20:00etara da. Honako emakume ...

admin

Migrazio arloko parte hartze prozesuaren ondorioak, topaketan

Leku askotako jendea elkarrekin bizitzeak berekin dakartzan ondorioen gainean hausnartzeko, parte-hartze prozesua burutu da Pasaian azken urte eta erdian. Jatorri anitz, herri bat lelopean, Udalak bultzatu du prozesua, eta  Anitzak kolektiboak dinamizatu du. Batez beste, 50 lagunek parte hartu dute prozesuan, zenbait eragile ordezkatzen hainbatek, norbanakoak beste zenbaitek. Aipatu parte hartze prozesuaren lehen zatia amaituta dagoela, eta hura abian jartzean ezarritako helburua lortuta dagoela jakinarazteko agerraldia egin zuten atzo goizean Migrazio eta Aniztasun Arloko arduradun Obdu Lorenzok eta Pasaiako alkate Maider Zigandak. Kontent dago Udala prozesutik eratorri diren emaitzekin, eta “jauzi kuantitatibo eta kualitatibo garrantzitsua” suposatu duela esan dute. Ondorioak eskuan, topaketa antolatu dute ekainaren 2rako, prozesuan parte hartu duten guztiekin, “emaitzak zein detektatu diren bestelako premiak, erronkak eta konpromiso zehatzak gainontzeko herritarrekin partekatzeko”. Ekainaren 2an izango da topaketa, osteguna, 18:30ean, Trintxerpeko alkateordetzan. Migraziorako euskal politikaren beharra “Euskal Herrian gaur egun migraziorako euskal politika egiterik ez dagoela” berretsi du Gobernu Taldeak, eskuduntza estatuek dutelako. Lanerako “muga” izanagatik ere, orain dela lau urte Migrazioa eta Aniztasunaren Arloa sortzea erabaki zutela gogorarazi dute, esan dutenez beren “aletxoa” ekarri nahi izan dutelako “migrazio politika erreal baten bidean”. Zentzu horretan egin dituzten hainbat urrats gogorarazi dituzte. Erroldarekin Udalak “irakurketa propio” egin duela nabarmendu dute, [...]

admin

Flauta Taldea Europan barrena ibili da Aste Santuan

Badira dagoeneko zazpi urte Oiartzungo Flauta Taldea Europako ibilbidea egiten hasi zela. EuroDisneyn (Frantzia) hasi zen, 2005 urtean, sailkapen proba zorrotz batzuk gainditu ondoren. Austria, Alemania, Italia, Holanda eta Hungarian zehar ibili ondoren, aurten lehenengo Frantziara iritsi ziren, Colmar izeneko hiriraino. Harresiz inguratutako hiri horretako plaza esanguratsuenean irrikaz beteriko entzuleak izan zituzten. Udalaren izenean Kultura kontseilaria izan zen emanaldian. Iñaki Gurrutxaga Oiartzungo Flauta Taldeko zuzendariak Oiartzungo Udalak emandako liburua oparitu zion, haiek ere Oiartzun ezagutzeko. Bidaia Alemaniarantz bideratu zuten gero, Friburgoraino. Han, turismoko buruaren bisita gidatuaz gozatu ondoren alemaniar garagardotegi ospetsuenetariko batean afaldu zuten. Hurrengo egunean Luxemburgo ezagutzera joan ziren, bertan zergarik gabeko erosketak egin eta bazkalostean EuroDisneyra joan ziren. EuroDisneyn kontzertua eman zuten, aurretik beharrezkoak ziren proba guztiak gainditu ondoren. Kontzertua jendez beteriko auditorio ikusgarri batean izan zen, Videopolisen. Oiartzungo Flauta Taldea gaztelaniaz, frantsesez, ingelesez eta alemanez aurkeztua izan zen. Antolatzaileak pozik geratu ziren emanaldiarekin eta berriz ere itzultzeko gonbidapena luzatu zuten. Bidaia Oiartzungo Flauta Taldeko kide eta senideek egin zuten, 54 izan ziren guztira. Dagoeneko bada proiektu berria martxan, irailerako. Mediterraneoko Musika Jaialdian parte hartuko dute, Calpe hirian (Alacant, Herrialde Katalanak); eta datorren urteko Aste Santuan Portugalera joango dira.

admin

Intermodalak eragingo dien bizilagunekin bilduko da Aldundia

Gaintxurizketan egin nahi duten intermodalaren gaineko hitzaldia egingo dute etzi arratsaldean, Gezala Auditoriumean. Aldundiko ordezkariak hurbilduko dira bertara. Pasa den hilean industriaguneko langileekin bildu ziren Aldundiko ordezkariak. Udalak g...

admin

Orientazio ibilaldia antolatu du Jaizkibelek

Euskal Mendizale Federazioren XXXII. Orientazio Ibilaldia Antxoko Jaizkibel Mendi Taldeak antolatuko du aurten. Ekainaren 5ean izango da, Jaizkibelgo Lord John gotorlekutik abiatuta. Mendi bizikletako modalitatean garatuko da proba, eta zehaztu behar d...

admin

Kultur besarkada, Sardinian

Udararo egin ohi duten antzera, aurten ere, euskal dantzak munduan zehar ezagutzera ematen aritu dira Alkartasuna Dantza Taldeko kideak. Sardinian izan dira aurten, eta bertako, nahiz Costa Ricako eta Bosniako talde banarekin aritu dira dantza emanaldiak aurkezten. Beste hainbat herrietako dantzak ere ezagutu dituzte. Besteak beste, Portugal,Kroazia, Errumania, Lituania… 150 lagunentzako bazkaria ere eskaini zuten, euskal jaki tradizionalekin

admin

Alkateorde berriek herritarrak hartzeari ekingo diote

«Zuzeneko eta hurbileko harremanak» bultzatu asmoz, herritarrak bertaratzera animatu ditu Agirregabiria alkateak. Alkateorde berriek herritarrak hartzeari ekingo diote. Aipatu hitzorduetan herritarren kezkak eta ekarpenak jasoko dituzte eta, bide bat...

admin

Sophie Loudeteren hilketa salatu dute

Hamarnaka herritarrek  elkarretaratzea egin zuten atzo arratsaldean Sophie Loudetteren hilketa salatzeko. Loudette Baionako bizilaguna zen eta Santespiritu auzoko haren etxean aurkitu zuten hilik joan den ostiralean. Bikotekidea ere hilik aurkitu zuten leku berean. Lehen ikerketen arabera, gizonak emaztea hil ondoren bere buruaz beste egin zuela uste du poliziak. Hildako Baionako emakumearekin, gutxienez bost dira jada aurten indarkeria matxistak hildako emakumeak.

admin

Hilaren 16an amaituko Errenteria Hiria Ipuin Lehiaketan lanak aurkezteko epea

Martxan da Ereintza elkarteak antolatutako Errenteria Hiria Ipuin Lehiaketa. Eta lanen bat entregatzeko asmoa dutenek hilaren 16a izango dute azken eguna horretarako. Lehiaketara euskarazko zein gaztelaniazko lanak aurkez daitezke, eta parte hartzaile bakoitzak ipuin bat baino gehiago entregatzeko aukera izango du. Epaimahaiak abenduaren 17an emango du erabakiaren berri, eta orduan jakingo da nortzuk diren irabazleak. Idazle gaituek osatuko dute. Euskaraz idatzitako ipuinei dagokionez, lehenengo saria 1.200 eurokoa izango da. Beste sari bat ere izango da 25 urtetik beherako ipuin onenaren egilearentzat: 420 euro. Herriko ipuin onenari, berriz, Joxan Arbelaiz Saria emango diote, 210 eurokoa. Gaztelaniazko atalean, berriz, bi sari izango dira: lehenengo saria 1.200 eurokoa, eta herriko ipuin onenaren Joxan Arbelaiz Saria, 210 eurokoa. Oinarriak Idazlanak ezingo ditu hiru folio baino gutxiago izan, ezta zortzi baino gehiago ere, eta espazio bikoitzean idatzita egon beharko du. Ipuinak aurretik argitaratu gabeak izan beharko dute, eta beste lehiaketaren batean saritu gabeak. Lanak bidaltzeko bi modu izango dituzte partaideek. Posta arruntez behar bezala jositako hiru ale bidali beharko dira honako helbidera: Ereintza Kirol eta Kultur Elkartea 301 posta kutxatila, 20100 Errenteria-Orereta. Ipuinak ezizena erabiliz bidali beharko ditu egileak gutunazal itxi batean. Barruan, ezizena duen beste gutunazal batean sartuta izen-abizenak, helbidea, posta elektronikoa eta telefonoa [...]

admin

Elizaldeko plaza berriari Maria Garaiar zergatik jarriko dioten azaldu du udalak

Maria Garaiar sindikalista izan zenaren omenez, Elizalde auzoan sortuko den plaza berriak bere izena eramango du. Udal Ikastola Partzuergoaren egoitza berria eraikitzeko lanen ondorioz sortuko den eremuan egongo da plaza. Maria Josefa Garaiar Ugaldetxo...

admin

Hitza, oporretan

Irailaren 1a bitartean, Hitza oporretan izango da. Denbora tarte horretan ez da egunkaririk argitaratuko eta interneteko zerbitzua ere eten egingo da. Irailaren 1an hasiko da egunkaria berriro argitaratzen.

admin

Hitza, oporretan

Irailaren 1a bitartean, Hitza oporretan izango da. Denbora tarte horretan ez da egunkaririk argitaratuko eta interneteko zerbitzua ere eten egingo da. Irailaren 1an hasiko da egunkaria berriro argitaratzen.

admin

Hitza, oporretan

Irailaren 1a bitartean, Hitza oporretan izango da. Denbora tarte horretan ez da egunkaririk argitaratuko eta interneteko zerbitzua ere eten egingo da. Irailaren 1an hasiko da egunkaria berriro argitaratzen.

admin
Gehiago