'Zuena da HITZA' podkasteko hirugarren atalean Irati Erauskin 'La Panto' hondarribiarra izan da protagonista. Sakon hitz egin du hedabidearekin.


Bekoerrota kiroldegian eta Altzate igerilekuetan kirola egin eta ikasteko aukera izango dute haurrek (16 urtera arte) zein helduek. Urko Munduate kirol instalazioetako arduradunak adierazi duenez, ikastaroak udaran eskainiko dituzte “eguraldiagat...

Oiartzun Kirol Elkarteko (OKE) neskek bigarren postua eskuratu dute Euskadiko Federazio Kopan. Lehenengo partida 0-1 galdu zuten Athleticen kontra. Bigarrena, 5-0 irabazi zuten Gasteiz Cupen kontra. Eta hirugarrenean 1-2 gainditu zuten San Ignacio. Ond...

Ateak zabalik kirolari eguna antolatu dute Donibaneko kiroldegian ekainaren 5erako. Herritarrak kiroldegira erakartzeko asmoz, aerobox saioa antolatu dute Karmele Camara irakaslearen gidaritzapean. Sarrera doan da, eta probatu nahi duenak izena eman ...

Azkenaurreko jardunaldia jokatu zuten Ohorezko Erregional Mailako mutilek asteburuan. Zumaiako taldea izan zuten aurrean etxean, eta 4-0 irabazi zuten etxekoek. Sailkapenari dagokionez, oiartzuarrek seigarren postuan jarraitzen dute, 52 punturekin.

Sagardo Eguneko antolatzaileek jakinarazi dutenez, etziko ekimen horren balorazioa egiteko bilera antolatu dute. 20:00etan hasiko dira ondorioak ateratzen, Niessen elkartean. Sagardo Egunean parte hartu zuten elkarte guztiei zuzendu diete deialdia, har...

Portuaren eta osasunaren arteko harremanaz ariko da ekainaren 1ean Jose Manuel Cortizo, Salud Medio Ambiental: Asignatura pendiente del puerto leloa duen hitzaldian. Cortizo Pasaiako Portuko langilea da, eta lan arriskuen prebentziorako ordezkaria. Hit...

Urtero bezala, Aserraderos de Lezoko eta txapa fabrikako langile ohiek bazkaria egingo dute. Datorren igandean, hilaren 29an, izango da bazkaria. Aserraderoseko eta txapa fabrikako langile ohiek Lintzirin hoteleko jatetxean egingo dute otordua. Bazkari...

Agus Cano ezker abertzaleko zinegotzia. Ilusio handia egin zidan, bai. Orereta-Errenteriako Udalak, Errepublikaren 80. urteurrena zela-eta, EB-B udal-taldeak proposatuta eta Udalbatzaren gehiengoak hala erabakita, apirilaren 14an Errepublika berari eta ditxosozko altxamenduaren ondorioz geldiarazi zen Udalbatzari omenaldia egiteko asmoa zuen. Ilusio itzela. ‘Bazen garaia’ ere pentsatu nuen. Zinegotzi moduan ekimen hori egiterakoan nolabaiteko eragile izatea ere oso polita iruditzen zitzaidan. Orduko zinegotziek duten kale mailako aldarrikapenari, behingoz, aldarrikapen instituzionala gehituko zitzaion. Beno, ba, ez. Alkate honek, berrizere, bozeramaileen erabakia bete ez eta planteamendua bertan behera geratu da. Beraz, maiatzaren 22tik aurrera sortuko den Udalbatza berriari gaiari berriro heltzeko esatea besterik ez daukat. Nik herritar moduan, eta ez da gutxi…, parte hartu ahal izango nuke. Noski, oraingo legealdian zinegotzi izateagatik, ezin izan bainaiz hurrengo udalbatzarrean parte hartzeko zerrenda batean aurkeztu ere egin. Ezta nire udal-taldekideak ere. Kutsakorrak omen. Gure egoera paradoxikotzat jo daiteke. Herritarrek bozka eman ziguten EAE-ANV-ren zerrendan aurkeztuta. 80 urte bete berri dituen alderdi hau, Lehenengo Aberria eta gero Alderdia leloa lagun, Errepublika garaian eta ondorengo altxamenduaren aurkako borrokan lan handia egindakoa da. Horregatik legez kanporatu zuten, lehenengo aldiz, indar faxistek. Eta bigarrenez legealdi honetan bertan, 2008 urtean, PSOEren eskutik. Lau urte hauetan zehar, aitzakia moduan, behin baino gehiagotan entzun [...]

Hendaiako Herriko Etxeak antolatuta, euskarazko jardueren besta antolatu dute larunbaterako Hiri-Barneko 1. mailako eskolan. 14:00etatik 18:00etara hainbat ekintzetan parte hartzeko aukera izanen dute Hendaiako haurrek.

28-26 galdu du Donibane Majestik-ek Zarauzko Amenabarren kontra, Kopako azken partidan. Donibaneko taldea nagusi izan zen ia partida osoan, baina azken bost minututan joko txarra egin eta galdu egin zuten. Jose Gonzalez izan zen arrosen goleatzaile nag...

Ez dira gutxi izaten Uliako itsasertzeko bidea hautatzen dutenek mendi buelta egiteko. Bidea, baina, nahiko utzita dagoela uste duenik bada, eta hori dela eta Donostiako EAJk ahalik eta azkarren konpon dezaten eskatu du. Uliako bidea Gipuzkoa osoari bi...

Xenpelar Arte Plastikoetako Udal Tailerrak 2011-2012 denboraldiko ikastaroen eskaintzaren berri eman du, eta datorren hilaren 19tik (astelehena) 29ra (osteguna) izena eman ahal izango da, ikastaroak emango dituzten toki berean, Merkatuzarren. Iaz bezal...

Jaizkibel mendiaren balio naturalak arriskuan jartzen dituztela argudiatuta, Ekologistak Martxan eta Eguzki talde ekologistek ibilgailuei pistetara sartzea debekatzeko eskatu dio Pasaiako udalari. Eskaera bera egin zioten lehendik Hondarribiko udalari ...

Herriko AEK-n, Intxixu AEK-n, ireki dute matrikulatzeko epea. Irailean zehar, euskalduntzeko maila guztietako eskoletan, edota titulu homologatuak eskuratzeko eskoletan izena eman ahal izango dute herritarrek. Euskaltegiko ikasleek HABEko tituluak lort...

Galtzarabordako igerilekua itxita egon da gaur goizean uraren hodi nagusi bat apurtu delako. Goizetik konpontzen saiatzen aritu dira, eta datozen orduetan irekitzekoak dira berriro igerilekuak.

Jaizkibel konpainiak protesta ekintza egin du gaur Alardeko ibilbidean, Jaurlaritzak azken urteotako ibilbidea egitea galerazi diola salatzeko. Besteak beste, entseguetan San Pedro kaletik igarotzea eta gaurko egunez Gernikako Arbola ondotik pasatzea debekatua izan du aurten Jazikibelek. Kantineraz gain beste zereginetan emakumeen parte hartzea onartzen duen konpainia bakarra da Jaizkibel, eta Alardearen aurretik egiten du ibilbidea, Herrizaingo sailaren agindua betez. Aurten, zehaztuta zegoena baino minutu batzuk lehenago abiatu da Zumardia ingurutik —gero jakin izan dugu aurrerapen txiki hori protesta ordutegi barruan egin ahal izateko izan dela—. Hala, Jaizkibelek ez du Alardeko beste konpainien jarduna oztopatu. Arazorik gabe igo du Jaizkibelek Kale Nagusia, aldekoen txaloen eta kontrakoen oihuen artean; azken hauek plastiko beltzak erabili dituzte aurten konpainia parekideak Kale Nagusian egiten duen ibilbidean zehar. Protesta Kale Nagusia jeitsi ondoren egin dute, Santa Maria ateaurrean. Konpainiako azken kideak atetik igaro direla ikustean lurrean esertzeko agindua eman du Anabel Salinas Jaizkibel konpainiako kapitainak. “Nahikoa dela esateko eseri gara”, esan du. Salinasek gogor kritikatu du joan zen astean Herrizaingo sailak azken urteotako ibilbidea aldatu izana eta “emakumeen eskubideen aldeko borrokan atzerapausua” dela adierazi du.

Elizalde eskolako jantokia handitzeko lanak badoaz aurrera. Uztailean hasi zituzten. Lehendabiziko, orain arte jantokia izan den eskola barruko eremua egokitzeko lanak egin dituzte. Horrela, ikasleek ikasturtea hasi berritan erabili ahal izango dute ja...

Beraungo jaiak asteburuan lau eginez

Talaia poligonoan garbigune berria eraikitzeko lanak hasi dira. San Markoko Mankomunitatea ari da lanak egiten, udalak eskatuta. Lanak bukatzean, “zerbitzu hobea eskainiko da eta txukunagoa izango da”. Izan ere, iazko maiatzaren 23tik ireki...

Antxoko kantu jiran biltzen direnek datorren asteartean dute ikasturteko bigarren entsegua, 19:30ean, Kultur Etxean.