Albisteak

Irun gazteen kolorez bete zenekoa

Gazteek demokrazia sortu berriarekin jaso zuten desengainua, 1980ko hamarkadako krisi ekonomikoa, heroina xiringak kaleetako bazterretan, Kortaturen ska doinuak, Irungo Moskun bor-bor zegoen gazte mugimendua… Testuinguru horretan sortu zuten, 1986. urtean, Irungo Gazte Asanblada (IGA). Ordutik gaur arte gora-behera handiak izan ditu Irungo gizarteak, eta ondorioz, gazteen mugimenduak. Horiek guztiak bildu ditu Lakaxita gaztetxeak Irungo okupazio mugimendua liburuan. Mariano Zialdoka-ren testuak eta argazki artxiboa baliatuz egin dute liburua. «Marianok ez luke bere izen osoa inon agertzerik nahiko. Protagonismoetatik alde egiten du», dio Iune Trecetek, Lakaxitako asanbladako kideak eta liburuaren editoreak. Zialdokaren testuak ere euskaratu ditu Trecetek: «Irunen elebitan izan behar dute horrelakoek…». IGAn hasieratik izan da Zialdoka. Berak ezagutzen du inork baino hobeto hiriko gazteriaren bilakaera zein izan den. Kalea berreskuratu IGAren historia nonbait agertzeko nahia izan zuten Lakaxitako kideek. Horregatik argitaratu dute liburua eta maiatzaren 21ean aurkeztu zuten. 1980ko hamarkadan kalea berreskuratzeko ahalegina egin zuten Irungo gazteek, eta Irungo Udalak gazteentzako zerbait egitea ere nahi zuten, «kaleak kolorez bete nahi zituzten, Gure historia beti itzalean egon da, baina ezagutarazteko ordua da», dio Trecetek. Gazte koadrila batek sortu zuen IGA, eta pixkanaka handituz joan zen, eta ekimenak biderkatu ziren. Bi IGA izateraino iritsi ziren. Ez zuten lokalik, ordea. Gaztetxea behar zuten. [...]

admin

“Jai herrikoien aldeko” toka txapelketa

Sagardo Jaiaren barruan, toka txapelketa antolatu du larunbaterako Antxon Gazte Asanbladak. 17:30ean zabalduko dute izen-ematea, eta ondoren jokatuko dute, han bertan. Irabazleek txapela eta afaria eskuratuko dituzte, Leunda tabernan.

admin

Teknoskopia lehiaketan lau sari lortu ditu Anunciatak

Leire  eta Olatz Iparraguirre Gil ahizpen “Pasaiako Badia: nolakoa da arnasten dugun airea?”eta Ivan Matellanes Pastoriza eta Víctor Selegante Loyarteren  “Aldaketa klimatiko erruleta” lanak saritu dituzte Donostiako Teknoskopia lehiaketan. Ikerketa proiektoak dira, aizko ikasturtean landutakoak, eta irakasle arduradun jaun Carlos Lizarazuk azaldu duenez “egungo ingurumen arazoak Pasaiako badiaren testuinguruan” aztertzea izan da.

admin

Naia Leonet bigarren izan da Euskadiko Txapelketan

Haur Mailako Eskolarteko Txirrindularitza Txapelketa jokatu zuten pasa den asteburuan Gasteizen. Allerru txirrindulari taldeko ordezkaririk ez zen falta izan bertan, eta emaitza ona lortu zuten. Naia Leonetek azpitxapeldun izatea lortu zuen. Txirrindul...

admin

Miren Urbietaren kontzertua igandean Donibanen

Itsas Mendik antolatutako musika jardunaldien barruan, igandean Miren Urbieta sopranoak kontzertua emango du. Rodrigo de Vera Diez lagunduko dio, pianoarekin. 11:45ean hasiko da kontzertua, Donibaneko elizan. Itsas Mendik Mikel Laboaren omenez antolatu...

admin

Kirola bereizketarik gabe

Gurpildun aulkian egotea, itsua izatea… ez dira oztopo kirola egiteko, eta horren erakusgarri izango da igandean egingo duten kirol egokitua ezagutzera emateko jardunaldia. Egun osoan zehar kirol egokitua gertutik ezagutzeko aukera izango da, eta praktikatu ere egin ahal izango da, batik bat, goizean. Errenteria-Oreretako Niessen elkarteak beste hamar elkarterekin batera —San Huberto, Gure Toki, Bukagaitz, Euskaldarrak, Landare Elkartea, Beraun Bera, Alkartasuna, Gau Txori, Ostarte eta Txintxarri— eta Gipuzkoako Kirol Egokituaren Federazioarekin elkarlanean antolatu kirol egokituaren egun hori. Goizean goiz hasiko dira ekintzekin. Bertan batik bat txikienek hartuko dute parte, 8-16 urte arteko haurrek. Kirol eskaintza zabala aurkituko dute Koldo Mitxelena plazan: goalballa, saskibaloia gurpil autoan, slaloma, txirrindularitza egokitua, mahai tenisa, xakea eta badmintona. Ekimen horrek helburu bikoitza izango duela jakinarazi dute Niessen elkarteko kideek: “Asmoa da erakustea elbarritua den lagun bat edukitzea ez dela txarra, eta eurek ere jolas egin dezaketela. Ikusiko dute ere euren kasuan ez dela horren erraza kirola egitea”. Bigarren helburua, berriz, gurasoak kontzientziatzea izango dela azaldu dute, eta bide batez, elbarrituen gurasoei bakarrik ez daudela sentiaraztea. Goizean nahiko kirola egin ostean, bazkaltzeko tartea hartuko dute eguerdian. Parte hartuko duten elkarteen artean gastronomia lehiaketa egingo dute, eta garaikurrak ere izango dira platerrik goxoena prestatzen dutentzat. Horiekin bazkaria [...]

admin

Ikastola eguna ospatuko du Oreretak igandean

Ikastola eguna ospatuko du etzidamu Orereta Ikastolak Añabitarten, eta hori dela eta, hainbat ekimen antolatu dituzte. Besteak beste, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasleek emanaldia egingo dute goizez, eta helduek arratsaldez. Ikastola eguna a...

admin

Koldo Mitxelena eguna bihar eta etzi

Koldo Mitxelena eguna ospatuko dute gaur eta bihar, eta horretarako, hainbat ekimen antolatu dituzte. Bihar 17:00etan antzerkia, dantza eta kantu emanaldiak egingo dituzte. Etzi, berriz, ikasleen emanaldiak, gimnasia erritmikoa  eta judo erakusketak, ...

admin

Beñat Sagarzazu: “Hawaiirako plaza lortzea da nire helburu nagusia”

Hirugarren urtez jarraian parte hartu du Beñat Sagarzazuk Lanzaroteko Ironman lasterketan; iazko marka ondu du eta 92. postuan sailkatu da, Hawaiirako txartela lortzetik bi plazara. Beñat Sagarzazu (Donostia, 1981) sanpedrotarra Lanzaroteko  Ironman lasterketan izan zen asteburuan. Izenak iradokitzen duen gisan, kirol proba latza da Kanariar irletakoa. 3.800 metro igeri, 180 kilometro bizikletaz eta 42 kilometroko korrikaldia osatu behar dute parte-hartzaileek. Nekeak neke, kontent itzuli da handik Sagarzazu, urtetik urtera marka hobetzea lortzen ari delako. Lanzarotik itzuli berri zara, baita pozik itzuli ere, ezta? Bai, hirugarren urtea da parte hartzen dudala, eta urtetik urtera hobeto ari naiz. 10 ordu eta 22 minutu egin nituen, iazko marka lau minututan hobetuz. Gainera, haize ikaragarria zegoen, eta hori kontuan hartuta, 100 lehenbiziko lagunen artean sailkatu izana pozteko moduko da. Aurtengo edizioaz zer nabarmenduko zenuke? Egia esan, inpresiorik handiena parte hartu nuen lehengo urtean hartu nuen. Orain badakit han zer topatuko dudan, horregatik zerbait nabarmentzekotan, haizea nabarmenduko nuke. Esaten zutenez, azken hamabost urtetan ez da halako haizerik ibili. Inguruko probarik entzutetsuena da Lanzaroteko Ironman lasterketa. Zure ustez, nolako da han lehiatzearen esperientzia? Oso esperientzi gogorra da, baina giro handia izaten da. Han eskuratzen dira Hawaiiko probarako plaza gehien. Eta, zu, triatloian aritzen zareten gehienen antzera, [...]

admin

Juan Carlos Alduntzinek Gaindegiaren mahai inguruan parte hartuko du

Gaindegiak Euskal Herriko administrazioen arteko lankidetza ekonomia eta gizartearen garapenean  izenburupean astelehenerako antolatu duen mahai inguruan parte hartuko du Juan Carlos Alduntzinek.  Pasaiako alkate ohia, ingurumen diputatua da gaur egu...

admin

2012ko apirilean jarriko dute abian Betharram zentroa

Zentro berriarekin behar gehien duen Bidasoako eskualdeko itxaron zerrenda leundu nahi dute, izan ere, baimendutako 150 plaza eskainiko ditu eta horietatik 112 hitzartuta daude: 58 plaza adineko mendekoentzako, 30 psikogeriatrikoentzako eta 24 buruko g...

admin

Musika emanaldia Zokoburuko Kasinoan

Etzi, dantzaldia izango da Duo Elegancek animaturik Zokoburuko Kasinoan, 15:30etik 18:30era. Sarreraren prezioa 8 eurokoa da, edari bat eta goxoki bat barne.

admin

100 euroko gidabaimen faltsuarekin, atxilotua

26 urteko gazte bat atxilotu zuen Ertzaintzak astelehenean, gidabaimen faltsua izatea leporatuta. Gazteak faltsua zela onartu zuen, eta 100 eurogatik erosi zuela legez kanpoko merkatuan.

admin

Tolosaren kontra jokatuko du Oiartzunek bihar

Tolosaren kontra jokatuko du Ohorezko Erregional Mailako Oiartzunek, denboraldiko hirugarren partida. Hitzordua bihar dute bi taldeek, 16:15ean, Karla Lekuona zelaian. Indartsu hasi du Tolosak denboraldia, jokatutako bi partidetatik biak irabazi ditu, ...

admin

Irabazi egin behar dute Txosteko kideek finalerdietan sartzeko

Partida garrantzitsua dute Txosteko pilotariek igandean, erreboteko Enrike Abril Lehiaketaren barnean. 11:00etan izango da, Beheko plazan, Zubietaren kontra. Finalerdietan sartzeko dituzten aukerei eutsi nahi badiete, derrigorrez irabazi beharrean daud...

admin

Beteranoen III. Dantza Sueltoko Topaketan, Patxi Larrea omenduko dute

Beti prest dantza taldeak III. Beteranoen Dantza topaketa egingo du etzi

admin

Literatura solasaldiak liburutegian

Erabiltzaileen arten irakurtzea sustatu eta jarrera kritikoak eta arrazoitutakoak hartzen laguntzeko literatura solasaldiak antolatu dituzte datozen hiru hilabeteetarako udal liburutegian. Urrian irakurri beharreko liburua Gregor von Rezzoriren Flores ...

admin

Kultur Sasoia hasiko da gaur Xarnege taldearen kontzertuarekin

Euskal Herriko eta Gaskoniako musikariak biltzen dituen Xarnege folk taldeak abiatuko du 2011/2012 ikasturteko Hendaiako Kultur Sasoia. Varietes aretoan izanen da, gaur, 20:30etik aurrera. Xarnegek bi herrietako sustrai komunak deskubritzeko proposamena egiten du, tinbre zaharretan aberatsa den tradiziozko musikaren bitartez. Elkarrekin gutxietan entzun ohi diren musika tresnak entzuteko aukera izanen da: albokak, zarrabetea, bouzoukia, bohak… egungo tresna elektronikoekin lagundurik. Pirinioen bi aldeetako doinu tradizionalak lantzen ditu Xarnegek; izenak bi herrietako mugan bizi diren herriei egiten die erreferentzia, gaskoieraz eta euskaraz mintzatzen diren herriei. Hiru musikari gaskoik (Joan Baudoin, Lucia Longue, eta Simon Guillaumin), eta bi euskal musikarik (Juan Ezeiza eta Josean Martin Zarko) osatzen dute taldea, eta instrumentalizazioari garrantzia handia ematen diote. Joan Baudoin arduratzen da horretaz; taldean ahotsak jarri eta hainbat musika tresna jotzen ditu (xirulak, bohak —Landetako kornamusak— eta ttun-ttuna). Baudoin Gaskoniako folklorearen ikertzailea da, baita luthierra ere. Hamahiru ekitaldi urtean Kultur Sasoiak Herriko Etxeko Kultura zerbitzuak antolatutako hamahiru ekitaldi biltzen ditu. Urtean zehar herrian programatzen dituzten ekitaldi nabarmenenak izaten dira, jai jakin batzuk alde batera utzita (Bidasoa Folk, Antzerkiaren Maiatza, Bixintxoak…). Mendi Zolan kulturguneko lanak amaitu bitartean Varietes aretoan antolatzen zituzten Kultur Sasoiko ekitaldi gehienak; iaztik, musika eta zinemari lotutakoak Varietesen taularatzen dituzte, dantza, ballet eta antzerki [...]

admin
Gehiago