Juan Carlos Alduntzinek Gaindegiaren mahai inguruan parte hartuko du

Gaindegiak Euskal Herriko administrazioen arteko lankidetza ekonomia eta gizartearen garapenean  izenburupean astelehenerako antolatu duen mahai inguruan parte hartuko du Juan Carlos Alduntzinek.  Pasaiako alkate ohia, ingurumen diputatua da gaur egu...

Gaindegiak Euskal Herriko administrazioen arteko lankidetza ekonomia eta gizartearen garapenean  izenburupean astelehenerako antolatu duen mahai inguruan parte hartuko du Juan Carlos Alduntzinek.  Pasaiako alkate ohia, ingurumen diputatua da gaur egun Bilduren gobernuan. Berarekin batera,  Markel Olano (EAJ/PNV), Patxi Zabaleta (Aralar), eta Ipar Euskal Herriko hautetsi bat izango dira hizlari. Hitzaldia 19:00etan izango da, Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean.

Ekonomia eta gizarte garapenarako behategia

Gaindegia, Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategia da. Jatorri eta izaera desberdinetako eragileak biltzen ditu: hainbat arloetako profesionalak, enpresariak, unibertsitarioak, sindikalgintzakoak, hedabideetakoak eta herrigintzako beste sektore batzuetakoak elkartu dira behategian. Euskal Herriko sozio ekonomia biziberritzea du helburua behategiak, “eraketarako zein garapenerako ildo nagusiak aztertuz eta aurrera urratsak egitea ahalbidetuz”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.