Albisteak

Baserritarrei entzun diete LZPk kaltetutako asanbladakoek, Gaintxurizketako ibilaldian

Mendi martxa egin zuten pasa den larunbatean Gaintxurizketan barrena, Lurraldeko Zatitkako Planak Kaltetutako Asanbladak antolatuta. Guztira, 60 bat lagun bildu ziren Gurutze Santuaren plazan eta Gaintxurizketarako bidea hartu zuten. Mendi martxan Gaintxurizketako eremuan eraiki nahi duten 180 hektareako plataforma loistikoa salatu zuten. Hori eraikitzeak bertako baserri lurretan eragingo lituzkeen kalteak ere arbuiatu dituzte, eta baserri lurren aldeko aldarria egin zuten. Gainera, Gaintxurizketan bizi diren baserritarrekin hitz egiteko geldialdiak egin zituzten, bertako bizilagunei entzuteko eta proiektuaren nondik norakoak jakiteko asmoz. Lehenengo geldialdia Urrullo baserrian egin zuten. Jaizkibelgo kanpo kaia egingo balitz, bertara joateko tunelek eta sarbideek baserria kaltetuko lukete. Herrikoetxen ere gelditu ziren ibilaldian parte hartu zutenek (plataforma logistikoaren barnean geratuko litzakete baserria). Berdin egin zuten Bakarraztegin (N-1 errepidea A-8 autopistarekin lotzeko errepide berriarengatik eraitsiko lukete) eta Granada, Abdendaño eta Itsuek baserrietan. Azken horien kasuan, geltoki intermodala eraikitzen badute, bota egingo lituzkete bi etxe horiek. Hamaiketakoa eta hitzaldia Itsue baserrian egin zuten hamaiketakoa, bertako bizilagunek prestatutakoa. Gainera, etxe horretakoek hitza hartu zutenean, nekazaritza lurren balioaz eta bertako produktuak ekoizteko zein garrantzitsuak ziren azaldu zieten mendi martxan parte hartu zutenek. Horregatik, Gaintxurizketa bere osotasunean mantentzearen aldeko apustua egin zuten Itsueko bizilagunek. Aitor Esnaola Legorretako bizilaguna (egun espetxean dago) ere gogoratu zuten mendi [...]

admin

Saharako haurren ongi etorri festa, larunbatean

Egunotan iritsiko dira haur sahararrak herrira, eta oporrak ondo hasteko El Watan elkarteak ongietorri festa egingo die larunbatean, Doneztebe plazan, 17:00etan: “Gure ustez ongietorria merezi dutelako, gonbidatuak zaudete Oiartzungo haur, guraso...

admin

Musikoterapia tailerra izango da 25ean Kiribilan

Musikoterapia tailerra antolatu dute Kiribila Sanergia Zentroan (Kontzejupe plazako behealdean, anbulatorioaren atzean) larunbaterako, 10:00etatik 14:00etara. Tailerrak 60 euro balio du, eta aurretik izena eman behar da, honako zenbakian: 686 81 19 14....

admin

Iker Torresek eta Maialen Fernandezek botako duten txupinarekin hasiko da festa

Barrutiko lehen jaiak sanjoanek hasiko dituzte, Donibanen. Etzi arratsaldeko zazpi eta erdietan hasiko dira ofizialki, Iker Torresek eta Maialen Fernandezek botako duten txupinarekin. Aurretik, giroa prestatzen hasteko, buruhandiak ibiliko dira, Meipitik Santiago plazaraino. Dena den, sanjoanetako egitaraua Itsas Mendiko XV. Pala Txapelketak estreinatu zuen. Joan den larunbatean jokatu zuen finala, eta Endika Gametxo eta Jesus Manzisidorrek lortu zuten txapela. Txapeldunordeak Doni Azkarate eta Joseba Manzisidor izan ziren. Antolatzaileek adierazi dutenez, aurten lesio larriak izan dira txapelketa bitartean, eta horrek lehiaren martxa oztopatu du. Uztailaren 2an, futbito txapelketa Astebete atseden hartu ondoren, uztailaren 2an emango diote bukaera jaiei. Egun horretan, futbito txapelketa jokatuko dute hamasei orduz jarraian. Egitaraua Hilak 23, osteguna 18:30ean. Buruhandiak aterako dira, Meipitik Santiago plazaraino. 19:30ean. Txupina bota eta ikurriña igoko dute Iker Torresek eta Maialen Fernandezek. Gaztetxoek aurreskua dantzatuko dute eta jarraian erraldoien dantza ikusteko aukera egongo da. 20:00etan. Bertsolariak herrian zehar bertsoz-bertso. 20:00etatik 21:30era. Dantzaldia. 21:15ean. San Joan martxa joaz Konstantzia Bandak plazatik elizarainoko bidea egingo du. Salbea amaitzean, plazara itzuliko da eta sua piztu bitartean, musika eskainiko du zuhaitzaren aurrean. 22:30ean. San Joan sua eta aurreskua Santiago plazan. 23:30etik 01:30era. Dantzaldia. Hilak 24, ostirala 10:00etan. Diana. 12:00etan. Haurren eta gazteen danborrada izango da Meipitik Santiago [...]

admin

Jaietako kartel lehiaketako epea ireki dute uztailaren 22a arte

Hondarribiko Udaleko Kultura sailak 2011ko Jai Nagusietako Kartel Lehiaketa antolatu du. Parte hartzaileek erabili behar duten teknika librea da, hau da, argazkia, margoa, marrazkia, collage… Lanek derrigorrez jatorrizkoak izan beharko dute. Kar...

admin

Emakumentzako saskibaloi eskolak antolatu dituzte

Txingudi Saskibaloi Elkarteak emakumentzako saskibaloi eskolak antolatu ditu. Astelehenetan Azken Portun 17:30ean, asteartetan Hondartzan 18:00etan eta ostegunetan Hondartzan 18:15ean. Azken Portun hasiera irailaren 12an izango da eta Hondartzan iraila...

admin

Errenteria Musikaleko orkestrak etzi bukatuko du ikasturtea

Andoain eta Getarian hainbat kontzertu eman ondoren Errenteria Musikaleko orkestrak etzi bukatuko du ikasturtea, hain zuzen, Errenteria Musikalek berak antolatu duen kurtso amaierako kontzertuekin batera. Orkestrak bi obra joko ditu: Haydnen 101 sinfoniako Andantea eta Mozarten 26.en piano eta orkestrarako kontzertua. Bakarlari moduan, Nhora Indakoetxea Errenteria Musikaleko ikasle ohia ariko da. Egun Musikeneko ikaslea da, Sergio Zapirainen zuzendaritzapean. Emanaldia 19:30ean izango da etzi, Errenteria Hiria Kulturgunean. Egitaraua G. B Pesceten Presto. Alazne Quintanilla ariko da pianoan. Goffin & Masserren Nothing´s gonna change my love for you. Josune Errazkin ariko da pianoan. P. I. Txaikovskiren 3. Kontzertua Op. 35 biolin eta orkestrarako. Bittor Hernandek joko du biolina, eta Javier Hernandezek pianoa. F. Mendelssohnen biolinerako kontzertua. Allegro. Biolinean Alazne Quintanilla ariko da, eta pianoan Begoña Lasarte. W. Mozarten piano eta orkestrarako 26. zenbakia. K. 537. I. Allegro. Pianoan Nhora Indakoetxea ariko da. J. Haydnen Sinfonia 101. The clock.

admin

Tintxerpen prest dute san joan bezperarako egitaraua

Trintxerpeko lau elkarte batu dituzte indarrak San Joan sua antolatzeko eta honezkero prest dute egitaraua. Ekaitza eta Fama aisialdi taldeak, Jai Batzordeak eta Pasaia Musikalek antolatuta hau da iragarri duten egitaraua: 20.00: Dantza, Serafin Esnaol...

admin

Gazte 1+ez plataformak webgunea du

Oarsoaldeako Gazte 1+ez plataformak webgunea atera du, eta bertan ekimen guztiei buruzko informazioa eta xehetasunak emango dituzte. Hala, argazki galeriak eta bideoak topatu ahal izango dira. Bideoen kasuan, uztailaren 18ra arteko bideoetan albistegie...

admin

Herri Musika Eskolan datorren ikasturterako izena eman daiteke

Datorren urteko ikasturterako izena emateko epea ireki du Oiartzungo Herri Musika Eskolak. Hilaren 30a (datorren osteguna) izango da izena emateko azkeneko eguna. Hainbat ikastaro eskaintzen dituzte: txalaparta, herri perkusioa haurrentzat eta helduent...

admin

Auzolan Eguna antolatu du Albaolak lehenbizikoz larunbaterako

Aurten Europako boluntariotza urtea dela baliatuz eta euskal itsas kultura gizarteratzeko asmoz, Pasaiako Albaola elkarteak Auzolan Eguna antolatu du larunbaterako (hilak 115).  Bide batez, Albaola elkartea eta Ondartxo Itsas Kulturaren Zentroa ezagutzera emango dute, eta agertuko diren boluntario guztiei Ondartxon hainbat lan egiteko aukera emango diete. Albaolak Auzolan Eguna antolatzen duen lehen aldia da, baina elkarteko arduradunek  jarduera bera urtero egiteko asmoa dutela iragarri dute. Auzolan Egunean parte hartu nahi dutenek  Ondartxo Itsas Kulturaren Zentrora deitu behar dute ( 943 39 24 26). Egitaraua: 10:00. Ezagutzen ez dutenentzat bisita gidatua Ondartxon. 11:00. Jendea taldeka antolatu hainbat lan egiteko. 13:00. Sardina jana eta sagardoa. Oharra: Haurrak zaintzeko zerbitzua egongo da  

admin

Landarbaso abesbatza, Soriara

Urriko irteerekin jarraituz, Euskal Herritik aterako dira oraingoan Landarbaso abesbatzako kideak, eta oraingoan Soria bisitatuko dute. Hain zuzen, hiri horretako II. Abesbatzen Jaialdian kantatuko dute. Horrenbestez, igandean, 20:30ean, Palacio de la ...

admin

Mikel Markez: “Momentu honetan 20 urterekin bezala nago”

40 urte betetzearekin batera, disko berriarekin dator Mikel Markez (Errenteria-Orereta, 1971): Hiri hartan izan zen. Jada ez da musikan hasi zen mutil gaztetxo hura, baina hala sentitzen da, abantaila batekin: 40 urteko pertsona baten esperientzia duela. Azaroaren 20an egingo du aurkezpeneko lehen kontzertu handia Donostiako Viktoria Eugenia antzokian. Hala ere, badu etxean, Errenterian-Oreretan, aurkezteko asmoa ere. 40 urte bete berriak dituzu, eta bederatzigarren diskoa duzu hau. Heldutasunera iritsi zarela uste duzu? Nik badut zorte bat: hogei urtetik behin hamar gaztetzen naiz. Momentu honetan hogeirekin bezala nago [barrez]. 40 ditut, egia da, eta nire burua ikusten dut ispilu aurrean, eta ileak txurituta… baina hogei urteko energia dut. Noski, horrek abantaila bat dauka: esperientzia daukadala, 40 urtekoa, energia hogeikoa edukita. Egia da gauzak oso ezberdin ikusten ditudala orain. Lehen diskoa, binilozkoa, 19-20 urterekin atera nuen. Orduan banuen beste urgentzia bat: toki guztietara joan nahi duzu, leku guztietan kantatu… gosez zaude. Orain ez daukat lehengo urgentzia: nahiago dut autoan 140ra joan baino 100era  joan. 40 urteen harira, adin horrekin izaten den krisi hori izan al duzu zuk? Modu existentzial batean hitz eginda, eduki nituen pare bat urte, 37-38 urterekin, pixka bat pattalagoak, barrutik: ‘Nondik jo?, Zer egin? Zertarako?’. Esaten da pasatzen dela, eta [...]

admin

Irlandako taldea ez da izango HMTko kontzertuan

Herri Musikaren Txokoak antolatutako larunbateko Udazkeneko Kontzertuan, aldaketa bat izango da. Irlandako The Blackleg Minor taldeak bertan behera utzi du hurrengo astean egin behar zuen bira, tartean HMTan eman beharreko kontzertua. Haien ordez kontz...

admin

Beti Bizkor elkartearen gabonetako loteria salgai

Beti Bizkor elkarteak Gabonetako loteria salgai jarri du. 26.552 zenbakiaren 5 euroko loteria txartelak saltzen ari dira, eta interesdunek elkartetik bertatik pasatu beharko dute erostera.

admin

Errebote lehiako finala eta Pilota Zuzenean! astea atzeratu egin dute astebete

Enrike Abril Errebote Txapelketan Zubietan igandean jokatu behar zituzten partidak bertan behera gelditu ziren euriarengatik. Horren ondorioz, Oiartzunen jokatu beharreko finala eta Pilota Zuzenean! astea, astebetez atzeratu dute. Hilaren 24tik 30era b...

admin

1949an jaiotako lezoarrek bazkaria egingo dute larunbatean, Oriotarran

Udazkenean, ohi bezala, kintoek zita jarrri ohi dute. Larunbatean ere belaunaldi bereko lezoarrak elkartuko dira mahai baten inguruan, bazkaltzeko. 1949an jaiotako lezoarren txanda izango da. Oriotarra jatetxean bilduko dira bazkaltzeko. Joan nahi duen...

admin

Hondarribia ezagutzeko audio-gida, lehenengoa izango da Euskal Herrian

Audioguias Noa eta Rio Bidasoa Hotelak, Hondarribiko gida interneten doan deskargatzeko aukera jarri dute. Horrela, www.hotelriobidasoa.com webgunean klik egin eta ordenagailu, tablet edo telefonora Hondarribiko sekretuak eskainiko dituen gida deskarga...

admin

1.233 pertsona igo dira tren berdera apiriletik ekainera

Apirilean hasi eta iraila bukaera arte martxan ibili den tren berdea bigarren urtez jarri dute martxan eta 1.233 izan dira zerbitzua erabili duten pertsonak. Gregorio Berrotaranek, Landa Garapeneko zinegotziak balorazio positiboa egin du, “ekimen arrakastatsua izan da. Behemendi elkarteari esker hasi genuen ekimena iaz, bagenekien harrera ona izan zezakeela, baina ez genuen uste hain ona izango zenik lehen urtean. Bigarren urtean aurretik hasi ginen, apirilaren 16an hain zuzen. Hasierako asteburutan kosta izan zen jendea etortzea baina udan gehiago animatu da jendea larunbatetan. Pena izan da uztaila oso txarra egin duela eta uztaileko bost larunbatetan euria egin zuen, eta horrek kalte egin digu”. Zerbitzua handituz Trenak garraiobide berria izan nahi du Hondarribia beste era batean bisitatzeko. San Juan de Diosetik ateratzen da larunbatetan. Portutik igaro ondoren La Muelan geldialdi bat egiten du, handik gora Higereko itsasargira. Guadalupera iritsi ondoren, beherunzko bidea hartzen du. Berriro Portutik pasa beharrean, Baserritar Etorbidetik joaten da, Madalen Karrikako eskaileren gainekaldean geldialdi bat egin, eta handik berriz San Juan de Diosera bueltatzen da. Berrotaranek azaldu duenaren arabera, asmoa zerbitzua eskaintzen den epea handitzea da, eta horretarako lanean dabiltza egunotan. Horrela, apirilean hasi beharrean lehenago hastea, edo irailarean bukatu beharrean, beranduago bukatzea.Gainera, Behemendiren laguntzarekin, tren berdea, Irunen eta [...]

admin

Zergak eta tasak igo, baina laguntzak izango dira egoera okerrenean daudenentzat

Egoera ekonomikoak baldintzatutako zerga ordenantzak proposatu ditu gobernu taldeak. Udal zerbitzuaren kalitateari euste aldera, salbuespenak salbuespen, KPIaren araberako (%3) igoera proposatu dute zerga eta tasetan, baina era berean, diru laguntzak izango dira diru sarrera mugatuak dituztenentzat. OHZ Ondasun Higiezin gaineko Zergetara, zaborretara eta urera egongo dira zuzenduta, eta horien batez bestekoaren %70 udalak ordainduko du, eta %30a ordaindu beharko dute. Zehazki, diru sarrerak bermatzeko eta laneko diru sarrerak osatzeko errentak jasotzen dituztenei zuzenduta egongo da. Gaur aurkeztu diete proposamena Ogasun batzordean gainontzeko udal taldeei, eta hilaren 18an ezohiko batzarra egingo dute proposamena urriko udalbatzarrera eramateko. Ildo horretatik, gainontzeko udal taldeei “oposizio demagogikorik ez egiteko” eta “arduraz” jokatzeko eskatu diete. Udalbatzarrera eraman aurretik, herritarren iritziak ere bilduko dituzte, eta guztiak gonbidatu dituzte hilaren 17an, 19:00etan, Reina aretoan egingo duten bilerara. Gogorarazi dute krisiak bete-betean eragin dietela proposamena egiterako garaian, eta horrez gain, aurten esperotako diru gutxiago biltzeagatik 2011ko aurrekontuan aurreikusitako diru sarreren zati bat itzuli beharko dutela jakinarazi dute. 2012ko aurreikuspenak ere antzekoak direla iragarri dute. %3ko zerga igoera ezarriko ez zaien zergak eta tasak: Zergak: Ondasun Higiezinaren gaineko Zerga (OHZ): %2 igoko da. Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga (JEZ): Ez da aldatuko karga tasa. Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga: %3 igoko [...]

admin
Gehiago