Auzolan Eguna antolatu du Albaolak lehenbizikoz larunbaterako

Aurten Europako boluntariotza urtea dela baliatuz eta euskal itsas kultura gizarteratzeko asmoz, Pasaiako Albaola elkarteak Auzolan Eguna antolatu du larunbaterako (hilak 115).  Bide batez, Albaola elkartea eta Ondartxo Itsas Kulturaren Zentroa ezagutzera emango dute, eta agertuko diren boluntario guztiei Ondartxon hainbat lan egiteko aukera emango diete. Albaolak Auzolan Eguna antolatzen duen lehen aldia da, baina elkarteko arduradunek  jarduera bera urtero egiteko asmoa dutela iragarri dute. Auzolan Egunean parte hartu nahi dutenek  Ondartxo Itsas Kulturaren Zentrora deitu behar dute ( 943 39 24 26). Egitaraua: 10:00. Ezagutzen ez dutenentzat bisita gidatua Ondartxon. 11:00. Jendea taldeka antolatu hainbat lan egiteko. 13:00. Sardina jana eta sagardoa. Oharra: Haurrak zaintzeko zerbitzua egongo da  

Aurten Europako boluntariotza urtea dela baliatuz eta euskal itsas kultura gizarteratzeko asmoz, Pasaiako Albaola elkarteak Auzolan Eguna antolatu du larunbaterako (hilak 115).  Bide batez, Albaola elkartea eta Ondartxo Itsas Kulturaren Zentroa ezagutzera emango dute, eta agertuko diren boluntario guztiei Ondartxon hainbat lan egiteko aukera emango diete.

Albaolak Auzolan Eguna antolatzen duen lehen aldia da, baina elkarteko arduradunek  jarduera bera urtero egiteko asmoa dutela iragarri dute.

Auzolan Egunean parte hartu nahi dutenek  Ondartxo Itsas Kulturaren Zentrora deitu behar dute ( 943 39 24 26).

Egitaraua:

10:00. Ezagutzen ez dutenentzat bisita gidatua Ondartxon.

11:00. Jendea taldeka antolatu hainbat lan egiteko.

13:00. Sardina jana eta sagardoa.

Oharra: Haurrak zaintzeko zerbitzua egongo da

 

Albaolako boluntarioak aurtengo Mor Bihan-eko itsas jaialdirako prestaketetan laguntzen

Albaolako boluntarioak aurtengo Mor Bihan-eko itsas jaialdirako prestaketetan laguntzen

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.