2025eko abenduan onartutako mozioaren berririk ez dutela jaso salatu dute; elkartea azaroko udal osoko bilkurara aurkeztuko da.


Hilabetean behin mendi irteera bat egiteko asmoz, Telleri Alde ikastetxeak mendi taldea sortu du. Igande honetarako Artikuntza-Bianditz ibilaldia antolatu dute.

Unai Briñas gizonetan eta Dori Lopez emakumeetan izan ziren atzoko Behobia-Donostia lasterketan Errenteria-Oreretako atleta azkarrenak. Briñasek sailkapen nagusian 119. postuan bukatu zuen (Senior Gizonak kategoriako 82. izan zen), eta Lopez, berriz,...

Ostiral honetan kontzertua egingo dute Txerrimuñon. Oholtza gainera bi talde igoko dira: Errenteria-Oreretako Korumba taldea eta Cerdanyolako (Herrialde Katalanak) Atrako a mano armada. Etxekoek metal doinuak lantzen dituzte, eta kataluniarrek, berriz...

Jon Arozena Muñoz irundarra sailkapen nagusiko bosgarren postuan bukatu zuen atzoko Behobia-Donostia lasterketa, 01:03:43 denborarekin. Bere kategorian (Beteranoak Gizonak 1) lehena izan zen irundarra. Emakumeetan, berriz, Ines Muñoz izan zen helmuga...

Felipe Mitxelena gizonetan eta Elixabet Lizaso emakumeetan izan ziren atzoko Behobia-Donostiako helmugara iritsi ziren lehen oiartzuarrak. Mitxelena sailkapen nagusian 231. iritsi zen (bere kategorian 53. izan zen), eta Lizaso, berriz, sailkapen nagusi...

Larunbatean jokatutako derbian Touring nagusitu zitzaion Beti Onari 0-2. Biak sailkapeneko lehen postuak eskuratzeko garaipenaren bila atera ziren zelaira, baina azkenean Touringen aldekoa izan zen emaitza. Hiru puntuei esker, orain, hirugarren da Tour...

Urtero legez, Magostoa antolatu du Fato Cultural Galego Elkarteak Pasaian. Galiziarren Gaztainerre jaiak sustrai sakonak ditu Trintxerpen eta gaztaina jatea ez ezik, beste hainbat jarduera lagunduta antolatu ohi dute festa laguntzeko. Hona egitaraua: O...

Hauteskunde kanpainak aurrera darrai, eta gaur eguerdian ekitaldi jendetsua egin dute Gamon Zumarditik abiatuta. Amaiurren helburua “zubiak eraikitzea” denez, sinbolikoki lotu dituzte Panier eta eta anbulatorio bitarteko lau zubiak. Giza k...

Oarsoaldea Garapen Agentziako Euskara Sailak antolatutako Oarsoarrak Sariak herrian banatu zituzten abenduaren 2an. Hamaika Telebistak saioa ikusteko aukera eskaintzen du hemen.

Urteko lehenengo batzar orokorra egingo du larunbat goizean herriko egoitzan, 10:00etatik aurrera TKE Traineru Kluben Elkarteko batzar orokorra egingo dute larunbatean, TKEk herrian duen egoitzan, 10:00etan. Urteko lehen batzar orokorra da, eta beste h...

M15 Bidasoa eskualdeko taldeak zineforuma antolatu du igandean Kabigorri Ateneoan. Kontsumo arduratsuaren eta iraunkorraren inguruko bi dokumental emango dituzte bertan: Obsolescencia programada eta La historia de las cosas. Ikusentzunekoen ondotik, ez...

Hondarribia eta Irun gaur Madrilen hasiko duten Fitur turismo azokan izango dira. Bidasoa Bizirik-en bidez, eskualdeko udalek, turismo esparruko bilera eta kontaktu garrantzitsuak lortzeko aukerak izango dituzte igandera arte. Bidasoa Euskadiko postuaren barruan izango da, gastronomia eta touring (Euskal Herritik zirkuituak) erakusmahaietan zehazki. Aurten Fitur produktuen arabera antolatu dute, eta ez lurraldeka. Hala, Hondarribia eta Irun indartu nahi dituzte, erakargarritasun turistikoak bultzatuz. Gidak, hitzaldiak eta planoak Bidasoa hainbat euskarriren bidez aurkezteko aukera izango dute: eskualdeko gastronomia gida eta Hondarribiko eta Irungo ostatu gidak aurkeztuko dituzte, besteak beste. Gainera, bestelako liburuxkak aurkeztuko dituzte, eta planoez gain, inguruko turismo guneak zeintzuk diren jakinaraziko dute liburuxka horien bidez. Hondarribiko hiri harresituari buruzko hitzaldia ere emango dute, eta Irun Dastatuk pasa den astean aurkeztutako gida Madrilen izango da. Gaur hasi eta igandera arte Turismo alorrean egiten ari diren proiektu interesgarrienak ere aurkeztuko dituzte Bidasoko ordezkariek. Irunsens esaterako. Hala, Irungo eta baita Erdi Aroko Hiri eta Hiribilduen sareko bost gune bisita gidatu bidez ezagutzeko aukera ere luzatuko dute, bost zentzumenak erabiliz. Hondarribia Erdi Aroko sare horretako ordezkari teknikoa da. Iaz, 10.434 enpresak parte hartu zuten Fiturren, 166 herri eta eskualde izan ziren guztira ordezkaritza izan zutenak, eta 209.260 bisitari gerturatu ziren azokara. Hala, aurtengo azoka [...]

Hondarribiko Gurutze Gorriak sorospen eta oinarrizko artapen ikastaroak antolatu ditu hil honetarako eta otsailerako. Lehenengo ikastaroa hilaren 30ean hasiko da, otsailaren 17a arte, astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 21:00etara. Parte hartu nahi dutenek, Gurutze Gorrian eman behar dute izena, edo 647 90 33 00 telefono zenbakira deitu.

Zapigarren urtez Hondarribiko liburutegiak literatura tailerrak antolatu ditu. Horrela, hiru tailer antolatu dituzte, literaturzaleek esperientziak trukatzeko. Bihar, osteguna, Liburuarekin hitzordua tailerra egingo dute, 15:30etik aurrera, Zuloaga Etx...

Santiagotarrak Kirol Elkarteko ontzi luzeko arraunlariek Euskadiko txapelketan izango dira larunbatean, Bidasoa ibaian. Halaber, hileko azken asteburuan, urtarrilaren 28an eta 29an zehazki, Madrilen antolatutako Espainiako txapelketan ere lehiatuko direla baieztatu dute. Bidasoaren jaitsieran lehiatuko direnen artean, besteak beste, daude Hondarribia, Orio eta Ur Kirolak Gipuzkoatik, eta Santurtzi, Kaiku eta Getxo Bizkaiatik. Hala, Bidasoako jaitsieran 80 bat ontzi lehiatuko direla aurreikusi dute. Halaber, jaitsierak aulki mugikorreko euskal ligarako puntuak gehitzeko balioko du.

Alzukaitz eremuko berritartze lanei jarraituz, ostegunean edo ostiralean, Juan Wolmer biribilgunearen behin betiko diseinua osatuko dutela jakinarazi du Irungo Udalak, biribilguneari behin betiko borobil diseinua emanez. Hala, lanak garatu ahal izateko, egun horietan ibilgailuek ezingo dute Wolmer biribilgunerantz sartu eta trafikoak Alzukaitz kaletik desbideratuko dira.

Partida, espero bezala ez zen zaila izan. Sailkapeneko azken aurreko taldearen kontra —Atletico Revellin— lehiatu ziren Oiartzungo neskak, eta argi utzi zuten zergatik dauden sailkapeneko bigarren postuan. Bost gol sartu zituzten oiartzuarrek, eta ...