2025eko abenduan onartutako mozioaren berririk ez dutela jaso salatu dute; elkartea azaroko udal osoko bilkurara aurkeztuko da.


Real Union futbol taldea Arandina (Burgos, Espainia) taldearen aurka ariko da igandean, Stadium Galen (12:00). Etxekoek puntuak gehitzea beste aukerarik ez dute, sailkapenean gora egin ahal izateko eta igoera postuetan sartu ahal izateko. Bestalde, aste honetan jakitera eman denez, Mari Lacruz jokalariak ebakuntza egin behar du eta beraz, bizpahiru aste beharko ditu osatzeko. Erdilariak belaunean egin beharko du ebakuntza. Izan ere, orain dela lau urte egindako ebakuntzan hainbat grapa utzi zizkioten eta horietako bat askatu zaiolakoan kirofanora eraman behar dute. Halere, Real Unionek berri onak ere izan ditu aste honetan, Mario Martinez eta Marc Sellares jokalariak sendatu eta berriz ere normaltasunarekin entrenatzen hasi baitira.

Energiari buruzko eskaeren aurrean, ADEME eta PACT-HD erakundeek Espaces Info-Energie izeneko permanentziak abiatu dituzte aste honetan Hendaiako Herriko Etxean. Ekimenak etxean aurrezteko laguntza proposatzen du. 2001ean, ADEMEk lurralde elkargoen lag...

Aitor Kerejeta Hondarribiko alkateak eta Jose Antonio Santano Irungoak, Errepideetako diputatu Larraitz Ugarterekin bildurko dira gaur. Bileran, Hondarribiko alkateak N-1 errepideari soluzio bat ematea eskatuko dio Ugarteri. «Hondarribiarrentzat oso ...

Bidasoaldeko M15 mugimenduak batzarra deitu du biharko, 12:00etan, Zabaltza plazan. Taldeak, autobus zerbitzu berrien gaineko gatazkak edukitako eragina kontuan izanda, horren inguruko eztabaida publikoa bultzatzea du helburu nagusi.

Aurten lehenengo aldiz, Eguzkitza eskolako Ikasleen Guraso Elkarteak Santa Ageda bezperan umeekin abestera ateratzeko asmoa agertu du. Aurreko larunbatean lehen entsegua egin zuten ikasleek. Hala, bihar, arratsaldeko seietan, eskolan bertan elkartuko ...

Euskadiko Arrantza Txapelketaren lehenengo jardunaldia jokatuko dute bihar, 15:30etik aurrera, hondartzan. Kirol Arrantza eta Kasting Euskal Federazioak antolatuta bi egunetan ospatuko dute txapelketa, bihar eta hilaren 25ean. Lehia arratsaldean hasiko...

Miguel Angel Paez Irungo Udaleko Ekonomiaren Garapenerako eta Ogasun delegatua Martin Garitano Gipuzkoako Ahaldun Nagusiak deitutako bileran izango da gaur, Donostian. Aldundiak herrialdeko udal guztiak deitu ditu bilerara, Foru Finantzaketa Funtsa azt...

Bilduko zinegotzi Marilena Castillo eta Juanito Ortizek, eta Udalbiltzako kide Enrike Lekuonak, Hondarribiko 50 baserritarrekin bilera egin zutela azaldu dute prentsa oharrean aste honetan, baina zuzenketa bidali dute Bildutik: hamabost izan ziren batz...

Arrasaten jokatuko du Hondarribiko Erregional Ohorezko Mailako futbol taldeak hogeigarren jardunaldiko partida. Bihar jokatuko du, 16:30ean hasita, Mojategi futbol zelaian. Hogei puntu dituzte berdeek.

Udalbatzarrean ez ziren izan EAJko eta H1eko ordezkariak; Asier Legorburu izango da Udalbiltzan ordezkaria Espainiako Gobernuak sektore publikorako planteatu duen erreformaren kontrako mozioa onartu zuen herenegun Oiartzungo Udalak, ezohiko udalbatzarrean. Bilduk aurkeztu zuen mozioa eta koalizioko zinegotzien aldeko botoarekin atera zen aurrera (zortzi kide ziren). Gainontzeko alderdietako kideak ez ziren udalbatzarrean izan. Mariano Rajoy Espainiako lehendakariak proposatutako erreformak erretiroa hartzen duten sektore publikoko langileen postuak ez betetzea proposatzen du, besteak beste. Mozioak biltzen duenez, «zerbitzuak emateko adina langile ez badaude, zerbitzuen kalitateak behera egingo du eta langileen baldintzak okertuko dira. Sektore publikoa pribatizatzeko pauso bat da erreforma». Udalak hiru adierazpen bere egin ditu: «Enplegu publikoa suntsitzen duen erreformaren kontra azaltzea, ongizate estatuaren defentsa egitea eta sektore publikoaren erreformaren kontrako mobilizazioekin bat egitea». Aiora Perez de San Roman alkateak azaldu zuen mozioaren alde egitearen zergatia: «Erreforma honekin langileen eskubideak zapaldu nahi dira. Krisia sortu dutenek orain murrizketak egin nahi dituzte. Funtzionatzen ez duen sistema ekonomiko honen aurrean, ekonomia errealago bat bultzatu behar dugu, herritarrengandik hurbilagoa eta euren mesedetarakoa izango dena». Mozio hori urtarrileko ohiko udalbatzarrean lantzea proposatu zuen Bilduk, baina EAJk eta H1ek aztertzeko denbora eskatu zuten. Bilduk, haien proposamena onartu eta ezohiko plenoa deitu zuen —herenegungoa— mozioa lantzeko. Ez EAJko [...]

Urtzi Urkizu (Lezo, 1975) idazle eta kazetariak Kezka bat gutxiago 134 orrialdeko poema liburua aurkeztu du gaur goizean. Bere lanak bakarrik jasotzen dituen bigarren liburua du Urkizuk. Maiatz argitaletxearekin atera du liburua. “Plazer bat izan...

Laguntasuna txirrindularitza taldeak Gazte Mailako eta Elite Mailako taldeak aurkeztu ditu. Gazteak errepide eta pistan lehiatuko dira, eta elitekoak, berriz, pistan eta BTTan. Gazte Mailako taldeak bost kide ditu, eta Adrian Muriel, Mikel Perez, Marke...

Irun bisitatzen izan zen atzo Julen Mendoza alkatea, eta bertan, Jose Antonio Santano Irungo alkatearekin bildu zen. Hiri barruko kudeaketa nola egiten duten ezagutu ahal izan zuen lehen eskutik, eta hala nola, HAZ Hiritarrak Atenditzeko Zentroko buleg...

Gaur arratsaldean, 17:30 aldera, etorri da Joseba Agudo oreretarra herrira. Hamarnaka herritarrek egin diote ongi etorria Herriko Plazan, eta horien artean gurasoek: autotik atera bezain laster, amak besarkatu du, eta ondoren, aita eta bikote...

Bihar egingo dute Irunen Haur bat, zuhaitz bat egitasmoaren bederatzigarren ekitaldia. Udalak antolatutako ekimena da, eta aurreko urtean Irunen jaiotako edo erroldatutako haur bakoitzeko zuhaitz bat aldatzea du helburu. Aurten 430 zuhaitz landatuko dituzte, aurreneko aldiz Erlaitz inguruan. Miguel Angel Paez Ingurumen ordezkariak asteazkeneko aurkezpenean azaldu zuenez, jaiotako haurrengatik poza agertzea eta hiriko ingurumenaren alde egitea, bi helburu horiek uztartzen ditu Haur bat, zuhaitz bat ekimenak: “Ekimen hau 2004an abiatu zen, eta xede bikoitzarekin abiatu ere; horrelako baso-berritzearen bitartez, haur jaio-berrien testigantza utzi nahi dugu, eta, gainera, gure ingurunea zaintzeak duen garrantzia gogoratu”. Aurten, 430 eskaera jaso dituzte Ingurumen arloan; egitasmoa abiatu zutenetik zenbaki altuena da. Hori dela eta, ekitaldia txandaka egingo dute, hiru saioetan: 09:15ean, 10:45ean, eta 12:15ean. Txanda bakoitzean autobus zerbitzua jarriko dute, joateko eta bueltarako. Hilerriko aparkalekutik abiatuko dira autobusak, eta hara itzuliko dira. Maraguriko maldan Orain arteko zortzi ekitaldietan 2.776 zuhaitz landatu dituzte, denak San Martzial mendian. Aurten Erlaitz inguruan egingo dute, lehen aldiz, Maraguriko Malda izeneko eremuan, hain zuzen ere. Aurreko lekuaren antzerako ezaugarriak dituela argitu zuen Paezek: “Iristeko bidea, azalera erabilgarria, bertan ibiltzeko erosotasuna eta errepidetik duen hurbiltasunari dagokionez oso antzerakoak dira”. Dagoeneko gurasoekin harremanetan jarri da udala, ekitaldiaren nondik norakoak azaltzeko. Autobusetik jaitsi [...]

KZgunean honako ikastaroak izango dira datorren astean (hilaren 26tik 30era): Software libreari buruzko zalantza sesioa: astelehenean, 16:00etatik 18:00etara. Google maps: asteartean, 16:00etatik 18:00etara. Google itzultzailea: asteazkenean, 16:00eta...

Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketako finalerdian sartu da Orereta Ikastola EPLE 1 taldea. Joan den larunbatean Aiako taldea gailentzea lortu zuen final-laurdenetan, 4-2, eta horrek ahalbideratu dio finalerdietarako txartela lortzea. Berriz ere Antiguako...

Etzi, mutxiko saioa egingo dute Doneztebe plazan, Helduen Tailerretako dantza taldeek antolatuta. Eta Soinuenea Fundazioak (Herri Musikaren Txokoak), hamargarren urteurrena ospatzeko ekitaldien barruan, bat egin du saio horrekin, eta beste hainbat ekim...

Oreretako Gazte Asanbladak trinkete txapelketa prestatu du gaurko. Parte hartu nahi duenak Gaztetxetik pasatu beharko du izena ematera, 17:00etan. Gazte guztiak animatu dituzte esku pilotan aritzera.