Albisteak

Euskal Herriko Mus Txapelketako Pasaiako kanporaketak, asteburu honetan

Bihar, larunbatean, Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketak egingo dituzte, Antxon, San Pedron eta Trintxerpen. San Pedroko kanporaketa Antxeta elkartean egingo dute, Trintxerpekoa Trintxer elkartean eta Antxokoa, Basari elkartean. Basarin herri b...

admin

Udal beilatokiaren aurreproiektua prestatuko dute aurten

Hondarribiko Udaleko Hirigintza sailak 1,3 milioi euroko aurrekontua du aurten. Zati bat, Domingotxonea Udal hilerriko jardin gunean egingo duten Udal beilatokiaren aurreproiektua idazteko izango da. Hala azaldu zuen herenegun Aitor Kerejetak, Hondarri...

admin

Jaitsiera postuetatik atera da Hondarribia-Irun

Hondarribia-Irun emakumeen saskibaloi taldeak oso garaipen garrantzitsua lortu zuen herenegun arratsean Hondartza kiroldegian: Nafarroako Obenasa taldea 73-55 emaitzarekin gainditu zuen Euskal Herriko taldeen arteko derbian. Azken laurdenean lortu zuten errenta bidasoarrek. Horrenbestez, sailkapen nagusian jaitsiera postuetan egotetik, bi koska gora egin dute Pepelu Mujikak entrenatzen dituen jokalariak, eta bost garaipen eta 23 puntu dituzte Emakumeen Ligako sailkapen nagusian. Obenasaz gain, Celta taldea ere atzean utzi dute. Nafarrek eta galiziarrek lau garaipen eta 22 puntu dituzte. Gainera, gainean duen taldearekin —Caja Rural Vinos de Toro— puntuetan berdinduta daude berdeak. Beraz, herenegungo garaipena oso garrantzitsua izan zen jaitsiera saihesteko bidean. Aldea, azken laurdenean Hondarribia-Irunek lortu zuen hemezortzi puntuko aldea, ordea, engainagarria da. Izan ere, partida osoan zehar emaitza orekatua izan zen. Horren erakusle da bi taldeak atsedenaldira 31-31 emaitzarekin joan zirela. Hirugarren laurdenaren hasieran bederatzi puntuko aldea lortzera iritsi ziren berdeak, baina laurden hori bukatzerako, Obenasak neurketa orekatzea lortu zuen, eta azken laurdena bi puntuko aldearekin hasi zuten etxekoek.Laugarren zatiaren bukaeran, ordea, 19-4ko partziala lortu zuten Mujikak entrenatzen duen taldeak, eta horrenbestez, uste baino lasaiago iritsi ziren partidaren bukaerara. Etxekoen artean puntu gehien sartu zituen jokalaria Igerabide izan zen, 16 punturekin. Quinterok, Garciak eta Keshlerrek hamabina puntu sartu zituzten.

admin

Alokairu sozialaz udalak esandakoa gezurtatu du Gasteizek

Herenengungo prentsan agertu zen informazio bat gezurtatu du Eusko Jaurlaritzak, argitaratu eta hurrengo egunean. Horren arabera, Aitor Kerejeta alkateak esan zuen Jaurlaritzak ezingo zituela erosi, espero bezala, Muliaten alokairu sozialera bideratuko dituzten 25 etxebizitzen multzoa. «Informazioa okerra da, eta ez dauka inongo oinarririk», adierazi du Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak. Gaineratu duenez, etxe horiek erosteko sinatua du hitzarmena udalarekin, eta momentu honetan erosketa bideratzen ari dira: «Akordioa normaltasun osoz ari da betetzen». Etxebizitza horiek martxoa eta apirila aldera bukatuko dituztela jakinarazi du, eta saileko zerbitzu teknikoek ikuskatu ostean, esleituak aukeratzeko prozesua martxan jarriko dutela. «Etxebizitza Sailak mantendu egiten du Hondarribian alokairu sozialaren alde egindako apustua, eta ez da inoiz atzera bota etxebizitza horiek erosterakoan», adierazi dute. Lehenak alokairu sozialean Horrez gain, Etxebizitza Sailak gogorarazi du Hondarribian egingo diren lehen alokairu sozialeko etxebizitzak direla, eta Eusko Jaurlaritzak jarri dituela etxebizitzak finantzatzeko eta erosteko baliabideak eta aurrekontua. Muliaten babes ofizialeko etxebizitzekin batera ari dira eraikitzen alokairu sozialekoak.

admin

Abaraxka ordubete lehenago itxiko dute gaur

Gaur, Abaraxka ludoteka 16:30etik 18:30era egongo da irekita. Ohi baino ordubete lehenago itxiko dute, intxixu eta sorginen festa dela eta.

admin

Pasaiak Anaitasuna liderraren bisita izango du bihar Don Boscon

Joan den asteburuan izotzagatik jokatu gabe geratu eta gero, lehiara itzuliko da bihar Erregional Ohorezko Mailako Pasaia futbol taldea. Etxean jokatuko dute, Anaitasuna liderraren kontra. Publikoaren berotasuna baliatu nahi dute antxotarrek partida irabazteko, aurretik dituzten taldeek ihes egin ez dezaten. Ohorezko Mailako taldearen partidari segidan, Lehen Erregional Mailako Pasaiak jokatuko du, Añorgaren kontra. Partida hori ere Don Bosco zelaian izango da, 18:45etik aurrera. Klubeko gainontzeko taldeei dagokionez, aipatzekoa da eskualdeko bi derbi jokatuko dituztela, kadeteek Touring Bren aurka, eta Gazte Mailako A taldeak Allerruren kontra.   Pasaia klubeko taldeen partidak Erregional Ohorezko Maila. Pasaia-Anaitasuna, bihar, 16:30ean, Don Boscon. Lehen Erregional Maila. Pasaia-Añorga, bihar, 18:45ean Don Boscon. Gazteen Lehen Maila. Orioko-Pasaia, bihar, 16:30ean, Menzibeltzen (Orio). Kadeteen Lehen Maila. Pasaia-Touring B, bihar, 10:00etan, Don Boscon. Haurren A Maila. Pasaia-Allerru, bihar, 12:00etan, Don Boscon. Haurren B Maila. Sanse-Pasaia, bihar, 10:30ean, Felix Garin zelaian (Donostia).

admin

Trintxerpek Hondarribian jokatuko du eta Sanpedrotarrak Donostian, biek bihar

Erregional Ohorezko Mailako Trintxerpe futbol taldeak Hondarribiko Ondartza futbol zelaian jokatuko du bihar, 15:45etik aurrera, 21. jardunaldiari dagokion partidan. Bi taldeen artean puntu bakarreko aldea dago; irabazten duenak jaitsiera postuetatik u...

admin

Bularreko minbiziari buruzko hitzaldia, 13an

Bularreko eta ginekologiako minbizia duten emakumeen elkarteak, Katxalinek, hitzaldia antolatu du astelehenerako, 18:00etan, Manuel Lekuona Bibliotekan. Arrate Plazaolak emango du, Donostiako Onkologiko Institutuko doktoreak. Bularreko minbiziaren arra...

admin

Eskola Pilotak hiru frontoi hartuko ditu biha

Eskola Pilota ekimenerako erreserbatuta daude bihar arratsaldean Kontzejupeko, Elizaldeko eta Haurtzaroko pilotalekuak, 16:00etatik 18:00etara. Errotazioa amaituta, benjaminek larunbat arratsaldean topaketa bat egiten dute. Pilotaleku horiek ezin izang...

admin

Kale ekintza Ihoteen barruan egingo dute etzi

Asteburu honetako kale ekintza Ihoteekin lotuta egongo da. Hala, Ihoteen egitarauaren barnean sartu dute. Etzi izango da, 17:00etan, Doneztebe plazan. Haurrentzako jolasak egingo dituzte. Zakuz jantzita joateko deia egin dute.

admin

Euskarazko zortzi film labur emango dituzte bihar Amaian, Laburbira zirkuituaren barruan

Irun Iruten Euskara Elkarteak euskarazko film laburren emanaldia antolatu du biharko, Amaia Kultur Zentroan, 19:30etik hasita. Ordu eta erdi inguruan zortzi ikus-entzunezko proiektatuko dituzte, eta sarrera libre izango da. Laburbiraren zirkuituaren bederatzigarren ekitaldiaren barruan kokatuta dago. Topagunea Euskarazko Elkarteen Federazioaren egitasmoa da, euskarazko film laburren ekoizpena ahalik eta leku gehienetara eramateko asmoa duena. Aurten, esaterako, Euskal Herriko 27 leku bisitatuko ditu Laburbirak —tartean Irun—, eta Parisenen eta Londresen ere izango da. Zirkuituaren emanaldi bakoitzean zortzi ikus-entzunezko ikusteko aukera dago, 2011ean eta 2010ean ekoitzitakoak. Topagunetik esan dutenez, “aurreko edizioetan bezala, honetan ere ibilbide luzeko egileak eta egile berrien lanak ezagutarazteko ahalegina egin dugu: Jon Garaño, Gregorio Muro, Maialen Sarasua, Joseba Uberuaga, Paul Urkijo, David Zabala eta Xoxe Díaz. Bestetik, 60.hamarkadan Franco garaian Gotzon Elortzak 16mm-tan grabatutako Aberria dokumental interesgarria ikusteko aukera izango dugu”. Biharko saioa gustu askotariko ikusleentzat egokia izango da: “Bestela ere, askotariko aukera egiteko arreta berezia jarri da, eta horrela, formatu, estilo eta izaera oso ezberdineko piezek osatzen dute emanaldia: fikziozko lau lan, animaziozko bi, dokumental bat eta bideoklip bat”. Hemen nago (M. Sarasua). 2010, 13´45´´ Zeinek gehiago iraun (G. Muro). 2011, 12´ Urrezko eraztuna (J. Garaio). 2011, 7´ Izena duena (J. Uberuaga). 2011,9´ Ohe azpiko zera (D.Zabala eta [...]

admin

Martxoaren 31 eta apirilaren 1eko kirol emaitzak

Saskibaloia Gipuzkoako txapelketa. Senior emakumeak. A-2. Laugarren taldea. Oiarso-Take Aralar Kirolak 45-41 Gipuzkoako txapelketa. Senior gizonak. Bigarren maila. DKS-Oiarso 84-73 Eskubaloia Senior gizonak. Lehen Nazional Maila. Hegialde Legazpi-Er...

admin

Lau partidetan puntu bakarra lortu dute erregionaleko taldeek

Ohorezko Mailako Irungo bi taldeek euren partidak galdu zituzten: Behobiak Elgoibarren (1-0), eta Real Union Bk Tolosan (2-1). Behobiak aurreko astean lortutako hamabosgarren postua galdu du, Elgoibarrek berak aurre hartu diolako. Azken aurreko tokian den Mondragonek berdinketa lortu zuen eta bost puntura hurbildu zaie irundarrei. Hurrengo jardunaldian Oiartzun izango du Behobiak bisitari. Bosgarren postuan daude oiartzuarrak. Unionek laugarren postuan jarraitzen du, 48 punturekin, baina atzetik Oiartzunek harrapatu du. Bigarren postua hiru puntura dute irundarrek, Pasaiak galdu zuelako. Anaitasunak ihes egin du lidergoan (58 puntu pilatu ditu), eta bigarren Pasaia eta Tolosa daude, 51 punturekin). Datorren asteburuan etzean jokatuko du Real Union Bk, zazpigarren den Aretxabaletarekin. Preferenten porrot bat eta berdinketa bat Preferente Mailan gauzak ez ziren askoz hobe joan irundarrentzat. Dunboa Eguzkik etxean galdu zuen, Astigarragako Mundarroren kontra (0-3); azken aurreko postuan daude Dunboakoak, eta Sanpedrotarra hiru puntura dute. Mariñok aukera ona zuen Lezon garaipena lortu eta hirugarren postura hurbiltzeko, baina berdinketa besterik ez zuen lortu (3-3). Nolanahi ere, Tolosak galdu zuenez, lau puntuko tartea dago orain liga hirugarren tokian amaitu nahi duten bi talde horien artean. Datorren asteburuan Irungo bi taldeen arteko derbia izanen da. Mariñok jokatuko du etxeko talde bezala, eta Dunboa Eguzki izango du bisitari. Bi taldeek garaipena [...]

admin

Herrira: “Luxianok ez du aukerarik izan bizirik zen artean Euskal Herrira itzultzeko”

Luxiano Eizagirre iheslari politiko sanpedrotarra herenegun hil zen Kuban. Herrira ekimenak oharra helarazi die hedabideei heriotza horren harira. Hona, hitzez hitz, Herriraren gogoeta: “Luxiano Eizagirre euskal iheslari politikoa hil da Kuban Ezer baino lehen, Herrira Mugimendutik gure doluminik sentikorrena adierazi nahi diegu Luxianoren senideei, baita Kuban diren euskal iheslari politiko guztiei ere. Euskal Herrian hamarkada luzez bizi dugun gatazka politikoak eraginda ihes egin zuen Luxianok. Azken urteotan Venezuelan, Togon eta Kuban bizi izan da. Eritasun baten ondorioz 56 urterekin hartu du azken arnasa sanpedrotarrak. Ihes egin zuen garaietan bezala, egun, Euskal Herriko gatazka politikoak konpondu gabe jarraitzen du. Eta beraz, gatazkaren ondorio diren ehunaka euskal preso eta iheslari politikoek etxetik urrun jarraitzen dute. Baina gaur, gatazka hau konpontzeko urratsak ezagutzen ari da euskal gizartea, horretarako, borondate handiz, bat egin baitute herritar ugarik, baita alderdi politiko, sindikatu eta erakunde askok ere. Gatazka konpontzeak bere arrazoiak konpontzea eskatzen du, aldi berean baita bere ondorioak gainditzea ere. Honek, euskal iheslari guztien etxeratzea esan nahi du besteak beste. Espetxearen eta ihesaren orrialdea atzean utzi behar ditu Euskal Herriak. Bake egoera justu bat betikotu behar dugu gure herrian, sufrimendu oro atzean utziz. Herritar oro askatasunez bertan bizitzeko egoera erdietsi behar dugu. Egun tristeak izan dira [...]

admin

Gaur emango dituzte Euskaldarrak elkartearen lehiaren sariak

Bi asteko lehiaren ondoren, gaur emango dituzte Euskaldarrak Elkartearen XXVII. Gastronomia Erakusketaren barruko sariak. Horretarako afaria egingo dute lehenik, 21:00etatik aurrera, elkartean, eta ondoren emango dizkiete sariak maila bakoitzeko irabaz...

admin

Aberri Egunera joateko deia egin dute

Independentistak Sareak hilaren 8an Iruñara joateko deia egin du. Horretarako autobusak aterako dira herriko Zumarditik (Panier), 09:30ean (itzulera 19:00etan egingo dute). Aldez aurretik izena eman behar da Harkaitza, Landaren, Sindikato edo Reyna ta...

admin

Bixi-Bixi kultur elkartea: “Lortutako arrakastak lanean jarraitzeko nahi adina gogo eman digu”

Nafarroako Erresuma orain 500 urte konkistatu zuten eta horren haritik hainbat ekimen antolatu zituzten Donibaneko Bixi-Bixi kultur elkarteko kideek. Hiru ekimen izan ziren martxoan aurrera eramandakoak eta jendearen erantzunarekin oso gustura daude: “Kultur elkarteko kideok eskerrak eman nahi dizkiegu ekitaldietan parte hartu duten guztiei. Lortutako arrakastak lanean jarraitzeko nahi adina gogo eman digu”. Hilaren 9an Nafarroa Bizirik ekimeneko kide Sergio Iribarren hurbildu zen herrira,  konkistaren inguruko xehetasunak eman zituen 55 lagunen aurrean. Hilaren 18an, mendi martxa egin zuten 70 lagunek, Hondarribitik Donibanera eta hortik Donostiako Urgulera joan ziren. Hilaren 23an Idoia Arrieta historialariak Gipuzkoaren jatorriari buruz hitz egin zuen, 35 lagun hurbildu ziren Bixi-Bixi elkartera. Hurrengo ekimenak prestatzen Bixi-Bixiko kideak hasi dira dagoeneko hurrengo zikloa prestatzen. Besteak beste, Gernikako bonbardaketaren 75. urteurrenaren gaineko hainbat ekitaldi antolatuko dituzte. Ostiraletan “gero eta jende gehiago” …eta ostiraletan jai! ekimenarekin ere pozik daude kultur elkartekoak; izan ere, euren hitzetan, ekimen horrek gero eta haur gehiago biltzen ditu herrian: “Jendearen harrera izugarria izaten ari da eta hori eskertzekoa da”. (Argazki gehiago Bixi-Bixiko facebook  kontuan ikus daitezke)

admin
Gehiago