2025eko abenduan onartutako mozioaren berririk ez dutela jaso salatu dute; elkartea azaroko udal osoko bilkurara aurkeztuko da.


Martxoaren 16an 19:30ean, Bertsu Afaria Merkatu Zaharrean. Bertsolariak: Andoni Egaña, Sustrai Colina, Jon Maia, Odei Barroso. Gai-emailea: Hendaiako Bertso Eskola. Besta Komiteak antolaturik, Bertsolarien Lagunak elkartearen laguntzarekin. Prezioak: 20€ – 16€ 16 urtetik beherakoentzat. Erreserbak: Turismo Bulegoan, Besta Komitean eta Bertsolarien Lagunak elkartean martxoaren 12a aitzin. Toki kopuru mugatua (200 lagun). Martxoaren 17an 09:30 – 12:00. Hendaiako saltegietan ere, euskaraz. Hendaia Euskaraz-en mahaia merkatuan. Merkatarientzako materialaren banaketa. Musika animazioa. Floridako merkatuan 17:00etan, Jorge Oteizaren poesia, musikarekin eta irudiekin. Herriko Mediatekan. Dohainik. Martxoaren 18an 11:00etan eta 16:00etan Udaberriko Besta, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen emanaldia. Daniel Ugarte pilotalekuan. Akelarre elkarteak antolaturik. Erreserbak: Hendaiako Turismo Bulegoan eta Irungo Oskarbi liburudendan. Prezioa: 7€ (1€ Integrazio Batzordearen alde). 11:30ean, Hendaian Kantuz. Merkatu Zaharrean. Martxoaren 21ean 14:30ean, Baina zer jaten dute hontzek?. Gaueko harraparien egagropilen disekzio tailerra euskaraz. Hitzordua Larretxean. Aholkatua da izena ematea. 05.59.20.37.20 eta e-postaz. CPIE Euskal Itsasbazterrak antolaturik 19:00etan, poesia emanaldia, musikaz eta irudiez lagundurik. Parte hartzaileak: Tere Irastortza, Itziar Gomez, Aitor Furundarena, Iñaki Telleria, Izaskun Etxeberria. Mendi Zolan kulturgunean. Akelarre elkarteak antolaturik. Sartzea: 5 € Martxoaren 22an 19:00etan, mahai-ingurua Hendaiako merkatariak eta euskara. Herriko Kontseiluaren gelan Antxeta Irratiaren, Euskararen Erakunde Publikoaren, Bai Euskarari ziurtagiri elkartearen eta Gazte Informazio Bulegoaren (hizkuntzabikoteak) parte hartzearekin. Martxoaren 24an 9:30etik 12:30era, Udaberriko garbiketa handia Hendaiako itsasbazterrean. Publiko guztientzako naturaren aldeko lan boluntarioa. Hitzordu anitz eskainiko zaizkizue, [...]

Lezoko Udaleko webgunean (www.lezo.net) Ingurumena ataleko orrialdeak berritu dituzte. Horrela, Eskola Agenda 21 sailean egindako lan berriak sartu dituzte. Ikasturte honetako gaia Biodibertsitatea da. Polentzarrene kaleko aire neurgailuan iaz hartutak...

Bekoerrota kiroldegiko saunaren irekiera atzeratu egingo dela jakinarazi du Lezoko Udalak. Azken asteetan gune hori eraberritzen ari dira. Lan horiek egiten ari zirela, baina, arazo bat aurkitu zuten: lurra altxatzerakoan gaur egun indarrean dagoen araudira egokitzen ez den egoera aurkitu dute. Hortaz, ur instalazioetako arautegira moldatuko dute sauna. Udalak esan duenez, hilabete honen bukaerarako espero zuten sauna eremua irekitzea. Hala ere, berandutu egingo da obra horiengatik, eta noiz zabalduko duten aldez aurretik jakinaraziko du. Altzaten erabilgarri Udaleko Kirol Zerbitzuak gogorarazi du Altzateko igerilekuko termagunea erabili daitekeela. Barkamena eskatu diete saunaren erabiltzaile guztiei eragozpenengatik.

Pasaia-Lezo Lizeoak Lezon orain dela ia bi hilabete ireki zuten egoitzako jolastokia herritarrek erabil dezaketela gogorarazi dute, udalarekin sinatutako akordioaren arabera. Horrela, eskola orduak ez direnean erabil daiteke. Astelehenetik ostiralera 1...

Allerru pilota taldeko gazteek ez zituzten emaitza onak eskuratu pasa den asteburuan. Bi bikotek galdu egin zituzten jokatutako partidak. Kadete Mailan, Errenteria-Oreretako EPLE taldekoek erraz menperatu zituzten Hernandez eta Zubeldia lezoarrak. 22-1...

15 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta, ekimen berritzailea abiatuko dute asteartean Hendaian. Izan ere, Irudi kutxa, Hitz kutxa ekimena martxan jarri du gazteek haien iritzia eman dezaten. Hala, “Euskal Herrian daramazun bizitza, zure etorki...

Errenteria Musikaleko ikasleek klake emanaldia antolatu dute hamaikagarrenez. Errenteria Hiria Kulturgunean izango da ekitaldia bihar arratsaldean; 19:30ean hasiko da. Hamar koreografiatako egitaraua prestatu dute. Ondoko koadroan azaltzen da zehatz me...

Irun Iruten euskara elkarteak hainbat tailer eta ekimen antolatu ditu hil honetan zehar. Hala, horien artean lehena hilaren 10ean eta 17an izango da, eta Arraina sukaldatzen izenburupean Aitzol Zugasti sukaldariak arraina prestatzeko hainbat modu landu...

Futbola Erregional Ohorezko Maila Tolosa-Pasaia (larunbata, 16:30ean, Tolosako Berazubi zelaian) Trintxerpe-Oiartzun (larunbata, 16:00, Don Boscon) Erregional Preferente Maila Ostadar-Sanpedrotarra (larunbata, 17:45ean, Lasarte-Oriako Michelin ze...

Atzo egin zuten apirileko udalbatzarra, udaletxeko areto nagusian. Beste hainbat punturen artean, Xorrola zerbitzua emateko enpresa aukeratu zuten. Bost urterako esleitu diote Xorrolaren zerbitzua Cuadrabus enpresari. Lehiaketa publikora bi enpresek a...

XXIV. Sagardo Eguna izango da etzi, eta aurten 59 sagardogileren sagardoa probatzeko aukera izango da Zumardian eta Agirre Lehendakaria plazan egun osoz, eta goizean, Foru plazan. Urtero sagardotegi eta sagardogile bat omentzen dituzte, eta aurten Le...

Bilgunearen nondik norakoak azalduko dizkiete herritarrei eta maiatzaren 19rako deia egingo dute Herrira mugimenduaren Oiartzungo taldeak aurkezpen publikoa egingo du gaur. 19:30ean izango da, Manuel Lekuona Bibliotekan. Herritarrei agertzeko deia egin...

Hirugarren aldiz, Txin’goody Paradise reggae festibala egingo dute, bihar, Hendaian. Merkatu Zaharrean egingo dute jaialdia, 19:00etatik aurrera. Hainbat artistaren musikaz gozatzeko aukera izango dute hurbiltzen direnek: I & I Livity, Soon Come, Ras Miguel & Tafari, Txin’goody Root’s Band, Soundsystems, Equalbrothers, Thunda Clap eta Watts Attack.

Anton Mendizabalek erakusketa jarri du Frantziako hiriburuan. Olivier Messiaen (1908–1992) konpositore frantziarraren heriotzaren 20.en urteurrena ospatzen ari dira han. Konpositore hori XX. gizaldiko garrantzitsuenen artean dago, eta bere eragina oso nabarmena izan zen musika garaikidean. Urteurren hori dela eta, ospakizunak egiten ari dira La Trinite elizan, hau da, Olivier Messiaen 62 urtez organista titularra izan zen elizan. Hitzaldiak eta kontzertuak egiten ari dira, baita Messiaenen lanetan inspiratutako pintura eta eskulturen erakusketa ere. Erakusketa horretan, Toshiko Nishimoto japoniarraren pinturak eta Mendizabalen Soinuak Soin bildumaren eskulturak daude.

Etzi hasiko dira Iztieta-Ondartxoko jaiak, eta lau egunez iraungo dute asteartera arte. Lau egun luze horietarako hainbat ekitaldi prestatu ditu Gurekin eta Batasuna auzo elkarteek, eta horietan janaria, kirola eta musika izango dira protagonista. EGITARAUA Etzi, hilak 28 11:00: Txupinazoa oinezko zubitik, trikitixa eta buruhandiekin poteoa. 12:00: Motor handien erakusketa eta paseoak. 12:30: Tortilla lehiaketa (12:00ak arte entregatu ahal izango dira, David tabernan). 16:30: Puzgarriak eta haurrentzako txokolate jatea, Diputazio plazan. 17:00: Dardo txapelketa, Trebol tabernan. 17:30: Krosa, Iztietako pasealekuan. 20:00-21:30: Modestorekin dantzaldia, Diputazio plazan. 23:30-01:30: Modestorekin dantzaldia, Diputazio plazan. Igandea, hilak 29 10:00: Diana auzotik, udal txistularien bandarekin. 12:00: Batasuna elkartearen danborrada, auzotik. 16:30: Taloak Diputazio plazan. 17:00: Puzgarriak, Diputazio plazan. 18:00: Futbol 3 txapelketa kirol eremuan (Mataderoan). Astelehena, hilak 30 09:00: Diana auzoan zehar. Egunean zehar: Haurraren Eguna. Tailerrak, puzgarriak eta jokoak izango dira, Diputazio plazan. 17:00: Futbolin txapelketa, Trebol tabernan. 17:30: Skate txapelketa Skate parkean (Mataderoan). 18:00: Saskibaloi 3×3 txapelketa kirol eremuan. 23:00: Berbena, Diputazio plazan. Asteartea, Maiatzak 1 09:00: Diana auzoko kaleetatik. 10:00-13:00: Arrantza txapelketa, Iztieta pasealekuan. 12:00: Meza parrokian. 12:00: Toka txapelketa, Hondarribia kalean. 14:00: Herriko bazkaria, Batasuna elkartean. 16:00: Haur joko eta tailerrak, Diputazio plazan. 18:30: Dantza erakustaldia, Diputazio plazan. Atsedenaldian: Sari banaketa. 21:00: [...]

Aritz, Unai, Goiatz, Aitzuri, Ane, Markel, Oier, Josune, Endika eta Nekane : Gazte Foruko kideak. Merkatruke azoka antolatu dute lehen aldiz. Etzi izango da, 16:30etik aurrera, plazan. Gazte Foruak lehendabiziko aldiz Merkatruke azoka antolatu du. Atzo arte, dirurik gabeko truke azoka horretan aldatzeko materiala bildu zuten Gazte Informazio Bulegoan, baina egunean bertan ere eraman daitezke trukatzeko objektuak azokara (etzi). Aritz, Unai, Goiatz, Aitzuri, Ane, Markel, Oier, Josune, Endika eta Nekane Gazte Foruko kideek azaldu dute zertan datzan truke azokak. Zergatik erabaki duzue Merkatruke azoka antolatzea? Nahi genuen jendea konturatzea dirua ez dela mundu honetan balio duen gauza bakarra, dirurik gabe ere lor daitezkeela gauzak. Gabonetan bigarren eskuko azoka egiten dugu, baina dirua erabiltzen dugu hor. Beste azoka mota bat egin nahi genuen. Zer trukatu daiteke? Eta nork? Liburuak, gailu elektronikoak, arropa, jostailuak… edozer gauza, etxean soberan duguna. Edonork har dezake parte merkatruke azokan, objektuak trukatuz. Nola funtzionatuko du Merkatruke azokak? Mahaiak jarriko ditugu eta gu egongo gara hor. Behar ez diren objektuak Gazte Informazio Bulegora eraman zitezkeen lehenengo. Han, bertako informatzaileak koloretako txartel bat eman die eraman dituztenei. Kolorearen arabera, mahai bateko edo besteko objektu bat hartu ahal izango dute. Txartel urdina mahai urdineko objektu batengatik trukatu ahal izango dute. [...]

Olaberriako Bitamine Espazioak Gregoire Lavigneren Partida de pesca en el prado goiburuko erakusketa inauguratuko du bihar, ostiralarekin, 19:00etan. Instalazio bat eta hainbat argazki erakutsiko ditu Lavignek Bitaminen.

Lezo Herri Eskolan Literaturaren Astea ospatzen ari direla eta, Iñaki Zubeldia idazlearen bisita jaso zuten atzo goizean ikasleek. Haur literaturako liburu askoren egilea da Zubeldia (Tximu bat klinikan, Euskaldun bat Marten, Margolin…), eta literaturari buruzko galderei erantzun behar izan zien. Ia haur guztiek zuten galderaren bat egiteko gogoa, eta batek baino gehiagok errepikatu egin zituen. Zubeldiak, hala ere, pazientziaz, modu ordenatuan eta egoki erantzun zizkien galderak Gezala Auditoriumean bildutakoei. Zubeldia ez da aste honetan Herri Eskola bisitatu duen idazle bakarra izan. Herenegun Aitor Aranak hitz egin zuen ikastetxeko ikasleekin. Aste guztian zehar literaturarekin zerikusia duten jarduerak egiten ari dira eskolan.