
Martxoak 8ari lotutako ekimenek jarraipena izan dute asteburuan. Oiartzunen gaur autodefentsa tailerrean bildu dira emakumeak goizean, eta eguerdian Ugaldetxoko Intxixu jatetxean bazkaria izan dute.

Hilaren 17an ospatuko da Donostian Euskaraz Bizi Eguna, Euskal Herrian Euskarazek antolatuta “euskaraz bizitzearen aldeko hautuari behar duen bultzada emateko”. Egitarau oparoa prest dute antolatzaileek, goiz eta arratsaldez jaiaz gozatzeko. Trinitate Enparantzan ekimen ugari egingo dira eta arratsaldean, Euskalduna naiz eta harro nago lemapean nazio manifestazio “koloretsua”. Eguerdian Konstituzio plazan herri bazkaria eta ilunabarrean hainbat talderen kontzertua iragarri dituzte. Oreretako Euskal Herrian Euskaraz-ek, egun horretarako deialdia luzatu du “Euskal Herria euskaldun eta burujabe baten alde” egiteko.

66.964 zenbakia da saritutakoa, gaur goizean egin duten martxoko zozketa berezian. 100.000 euroko saria du zenbakiak. Lezon ez ezik, Gijonen (Asturias) eta Tenerifen (Kanariar uharteak) saldu dute lehen saria.

Herriko Etxeko Euskara Zerbitzuaren ekimenez sortuta, eta herriko kultur nahiz kirol elkarteen eta ikastetxeen laguntzarekin, Euskararen Hilabetea ospatzen jarraitzen dute Hendaian. Hendaian urtean zehar antolatzen duten ekimenen artean garrantzitsuenetakoa da. Hilaren 1ean abiatu zuten Euskararen hilabetea, eta gaur goizean, euskarazko ipuinak kontatu dituzte herriko Mediatekan.

Hirugarren Mailako taldea sailkapeneko azken aurrena da, hamabost punturekin. Azkenak ere puntu berdinak ditu. Derrigorrez irabazi behar dio La Salleri bihar 16:00etan, Astigarragan. Gazteek MCM eta Cafes Aitona taldeen kontra jokatuko dute, hurrenez h...

Eguzkitxa ikastetxerako sarbideko lanak astelehenetik aurrera egingo dituzte. Ikastetxeko autobusentzat aparkalekua egokitu, eta oinezkoentzako sarbidea moldatuko dute. Obra horrekin ikastetxeak eginiko eskaerei erantzun nahi die udalak. Besteak beste, segurtaun arloko zenbait hutsune betetzeko hiri ekipamenduko elementuak ezarriko dituzte. Hala, bidaiarien segurtasuna indartzeko espaloia inguratuko duen baranda metaliko bat jarriko dute errepidearen aldean. Era berean, dagoen zebra-bidea luzatu egingo dute, bazterbidea zeharkatzeraino. Ikastetxeko langileentzako sarrera ere aldatuko du udalak. Guztira, 38.985,77 euroko aurrekontua dute lanek, eta hiru astetan bukatzea espero dute. Udaletik esan dutenez ikastetxearen irekitzerako dena prest eduki nahi dute: “Irungo udalak Eguzkitza ikastetxe berria inguratzen duen azpiegitura osatzeko konpromisoa hartzen du, ikastetxearen irekiera laster izango da eta”

Sei hilabete iraungo dute Trintxerpeko Ulia etorbidea urbanizatzeko lanek, eta epe horretan E08 autobus lineak etengo du Trintxerpeko goialdetik eskaini ohi duen zerbitzua. PSE-EEren arabera, baina, zerbitzuaren etena ez da beharrezkoa, eta gobernu tal...


Neguko atsedenaldiaren ondoren, Irungo Txistulari Bandako kideak igandeetako dianekin hasiko dira berriz. Igande honetan Aduanan eta Erdigunean ariko dira, 09:00etatik aurera.

Joan den igandean Espainiako Kros Txapelketa jokatu zuten Xixonen (Asturias, Espainia). EAT Errenteriako Atletismo Taldeko lau ordezkarik parte hartu zuten bertan. Horietatik onena Juan Carlos Mareque izan zen, bere mailan (35 urtetik gorakoena) bederatzigarren tokian sailkatu baitzen. Gizonen artean ere, Koldo Ganzarain ere ondo ibili zen, 26.en iritsi baitzen. Emakumeetan ere beste bi ordezkari eraman zituen EATk. Helduen Mailan, Lyn Wilson 52.en izan zen, eta Lurdes Oiartzabal, berriz, 58. postuan sailkatu zen. Euskal Selekzioarekin debutatu zuela jakinarazi du atletismo taldeak. EATk atleta guztiak zoriondu ditu egindako lanarengatik: “Emaitza onak dira, Munduko Kros Txapelketari begira onenak joaten diren lasterketa bat dela kontuan hartuta”. Pasa den igandean ere Errenteriako Atletismo Eskolako atleta gazteak lehian aritu ziren Irungo Plaiaundin. Benjaminetan, 50 metroko proban, Hiart Ibarguren (8,8 egin zuen), Karla Pichel (9,2) eta Ainara Legaz (9,2) izan ziren lehen hiruak, hurrenez hurren nesketan. Proba berean, baina mutiletan, Julen Rodriguez izan zen lehenengoa (8,3), eta Unai Erro hirugarrena (8,6). Alebinetan, luzera jauzian, nesken lana nabarmena izan zen, Josune Bermudez (4,06 metro), Maialen Machin (3,82 metro) eta Izaro Irastorza (3,67 metro) lehenengo, bigarren eta hirugarren izan baitziren, hurrenez hurren. Pisuan ere lehen hiru postuak lortu zituzten EATkoek, Machinek (7 metro), Bermudezek eta Irastorzak (6,8 metro). Mutiletan, [...]

Hilaren 18an egingo dute Ficoban, egun osoz, Bizkaiko Golkoko paleolito garaiaren gaineko topaketa Hilaren 18an Atlantiar nazioarteko biltzarra egingo dute Irungo Ficoban, egun osoz. Bertan, naizoarteko hainbat adituk Bizkaiko Golkoaren inguruko lurral...

Pasaiak eta Trintxerpek, bi taldeek irabazi dute asteburuan. Pasaiak 5-1 irabazi dio Elgoibarri eta Trintxerpek 2-3 Beriori. Pasaia sailkapeneko bigarrena da, 58 punturekin. Trintxerpek 43 punturekin sailkapeneko hamargarrena da.

Eneritz Seinek Gasteizeko Martin Fiz Maratoia irabazi du. Korrikalari sanjuandarrak 2 ordu, 59 minutu eta 24 segundo behar izan zituen herenegun helmugara iristeko. Seinek ez du kontrariorik izan eta sei minutu atera dizkio Laura Garciari. Gizonetan,...

Inork gutxik du mende oso bat bizitzeko aukera, eta horregatik pozez ospatu zuten larunbatean Maria Antonia Otaegi Berasarteren familiakoek urtebetetzea. Seme-alabak, ilobak eta bilobak, denek ospatu zuten amonaren festa. Pasaiako Udala ere batu zen ospakizunera, eta goizean bera dagoen egoitzaraino hurbildu ziren gizarte ekintzako zinegotzi Juanra Cano eta Amaia Agirregabiria alkatea, udalaren izenean plaka eta lore sorta emateko.

Ostiralean aurkeztu zuten Oreretako Herrira herri bilgunea. Ehundik gora lagunen aurrean, Niessen aretoan eman zituen lehen urratsak euskal preso eta iheslariak etxeratzeko helburua duen ekimenak, ekitaldi xume bezain hunkigarriarekin. Bideo emanaldiarekin hasi zen, eta ondoren lau dantzarik hartu zuten taula, aulki zuri hutsaren inguruan. Lau piezetako puzzlea eraiki zuten ondoren, publiko artetik altxa eta oholtzara igo ziren hainbat lagunek, eta bertan eskuak, babesa, hitza eta kalea irakur zitezkeen. Oreretako Herrira bilguneko kide batek hartu zuen hitza ondoren. Presoekin, erbesteratuekin eta iheslariekin zer gertatuko den galdetuta, “atzerriak” bidaltzen duen mezua argia dela salatu zuen: “Belauniko nahi ditugu,umiliatuak nahi ditugu, errendituak ala hilak. Hori da mezua. Ez dago erantzunik atzerritik, eskarnio hutsa ez bada. Horren aurrean,ordea, herri honek zerbait erakutsi badu amore ez duela ematen da”. Horrenbestez, “berdinketa” apurtzeko garaia dela eta ezin dela “ezein soluzio ustekaberen” zain egon gaineratu zuen Herrirako kideak: “Preso, erbesteratu eta iheslariak guk ekarriko ditugu, guk ekarri behar ditugu. Bakoitzak duenetik emanaz”. Horren harira, deia egin zien herritarrei, Oreretako Herrira bilgunearekin “bat egin” eta guztien artean euskal preso, erbesteratu eta iheslariak etxeratzeko. Ekitaldiaren unerik hunkigarriena, senideak oholtza gainera igo zirenean bizi zen. Txalo zaparrada artean hartu zituzten bertaratu zirenek, Kalera borrokalari kanta abesten zuten bitartean, eta aulki [...]

Erregional Ohorezko Mailako Hondarribiko futbol taldeak 2-1 galdu zuen larunbatean Anaitasunaren kontra. Liderra menderatzen saiatu ziren Mikel Llorenteren mutilak, baina ezin izan zuten berdinketa lortu. Hogeita hamaikagarren jardunaldiko partida gald...

Gaztelekuren XVII.urtemuga ospatuko dute larunbatean. Agerrealde Kultur Elkarteak egun guztiko egitaraua antolatu du: 10:00etan: txupinazoa. 10:30ean: Toka txapelketa (izen-ematea euro bat). Sariak: txuleta eta ardo botila lehenengoarentzat, eta baser...

Bilduk eta Pasaiako Ezkerrak indarrak batu eta Pasaian hondakinak atez ate biltzeko sistema ezartzeko bidea zabaldu dute. Lehengo ostiralean Trintxerpeko alkateordetzan egin zen plenoan, aipatu bi taldeek adostutako mozioa onartu zuten. Aipatu mozioak «Pasaiak ahalik eta gehien birziklatze aldera, egungoak baina emaitza hobeak lortzen dituen hiri-hondakinen bilketa sistemaren alde egiteko konpromisoa» hartu du udalbatzak. Mozioan aipatzen denez, parte hartze sistema bat jarriko dute abian, «hondakinen kudeaketaren berri emateko eta herritarrekin batera bilketa sistema berria ezartzeko eta abian jartzeko xehetasunak adostearren». Herritarrei beren iritzia emateko baliabideak emango zaizkiela agindu dute, «beti ere hiru premisa kontuan hartuta»: Birziklatzea eta bereiztea herritar guztien betebeharra izango da; hautatzen den sistemarekin gutxienez hondakinen %70 birziklatzea lortu behar da sei hilabeteren buruan eta sistema ezarri ondoren , aldian behin funtzionamendua berrikusteko konpromisoa. bildu_eb_hondakinak EAJ. Atez Ate Maiatzeko plenoa Oharra, PSE-EE

18:00etan, azalpenen eta txalapartaren ondoren, irrintziarekin lehertu zen festa. Edalontziekin eman zuten zenbakiaren zozketan, berriz, honako zenbakia suertatu zen irabazle: 2.418. Hamabost eguneko epea dauka irabazleak, OARSO BIDASOKO HITZAtik opari...

Larunbatean Alarde Tradizionaleko Zalditeriako kantinera aukeratu zuten, tradizioz alarde horretan aukeratzen den lehenengoa. 24 urteko Ane Miren Vaquerok ordezkatuko du aurtengo sanmartzialetan Zalditeria konpainia. Igandean Artilleriakoen txanda izan...