Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Oreretako Herrira: “Etxera bakoitzak duenetik emanaz ekarriko ditugu”

Ostiralean aurkeztu zuten Oreretako Herrira herri bilgunea. Ehundik gora lagunen aurrean, Niessen aretoan eman zituen lehen urratsak euskal preso eta iheslariak etxeratzeko helburua duen ekimenak, ekitaldi xume bezain hunkigarriarekin. Bideo emanaldiarekin hasi zen, eta ondoren lau dantzarik hartu zuten taula, aulki zuri hutsaren inguruan. Lau piezetako puzzlea eraiki zuten ondoren, publiko artetik altxa eta oholtzara igo ziren hainbat lagunek, eta bertan eskuak, babesa, hitza eta kalea irakur zitezkeen. Oreretako Herrira bilguneko kide batek hartu zuen hitza ondoren. Presoekin, erbesteratuekin eta iheslariekin zer gertatuko den galdetuta, “atzerriak” bidaltzen duen mezua argia dela salatu zuen: “Belauniko nahi ditugu,umiliatuak nahi ditugu, errendituak ala hilak. Hori da mezua. Ez dago erantzunik atzerritik, eskarnio hutsa ez bada. Horren aurrean,ordea, herri honek zerbait erakutsi badu amore ez duela ematen da”. Horrenbestez, “berdinketa” apurtzeko garaia dela eta ezin dela “ezein soluzio ustekaberen” zain egon gaineratu zuen Herrirako kideak: “Preso, erbesteratu eta iheslariak guk ekarriko ditugu, guk ekarri behar ditugu. Bakoitzak duenetik emanaz”. Horren harira, deia egin zien herritarrei, Oreretako Herrira bilgunearekin  “bat egin” eta guztien artean euskal preso, erbesteratu eta iheslariak etxeratzeko. Ekitaldiaren unerik hunkigarriena, senideak oholtza gainera igo zirenean bizi zen. Txalo zaparrada artean hartu zituzten bertaratu zirenek, Kalera borrokalari kanta abesten zuten bitartean, eta aulki [...]

admin
Bidasoa
2012/05/08

Ostiralean aurkeztu zuten Oreretako Herrira herri bilgunea. Ehundik gora lagunen aurrean, Niessen aretoan eman zituen lehen urratsak euskal preso eta iheslariak etxeratzeko helburua duen ekimenak, ekitaldi xume bezain hunkigarriarekin. Bideo emanaldiarekin hasi zen, eta ondoren lau dantzarik hartu zuten taula, aulki zuri hutsaren inguruan. Lau piezetako puzzlea eraiki zuten ondoren, publiko artetik altxa eta oholtzara igo ziren hainbat lagunek, eta bertan eskuak, babesa, hitza eta kalea irakur zitezkeen. Oreretako Herrira bilguneko kide batek hartu zuen hitza ondoren.
Presoekin, erbesteratuekin eta iheslariekin zer gertatuko den galdetuta, “atzerriak” bidaltzen duen mezua argia dela salatu zuen: “Belauniko nahi ditugu,umiliatuak nahi ditugu, errendituak ala hilak. Hori da mezua. Ez dago erantzunik atzerritik, eskarnio hutsa ez bada. Horren aurrean,ordea, herri honek zerbait erakutsi badu amore ez duela ematen da”. Horrenbestez, “berdinketa” apurtzeko garaia dela eta ezin dela “ezein soluzio ustekaberen” zain egon gaineratu zuen Herrirako kideak: “Preso, erbesteratu eta iheslariak guk ekarriko ditugu, guk ekarri behar ditugu. Bakoitzak duenetik emanaz”.
Horren harira, deia egin zien herritarrei, Oreretako Herrira bilgunearekin  “bat egin” eta guztien artean euskal preso, erbesteratu eta iheslariak etxeratzeko.

Ekitaldiaren unerik hunkigarriena, senideak oholtza gainera igo zirenean bizi zen. Txalo zaparrada artean hartu zituzten bertaratu zirenek, Kalera borrokalari kanta abesten zuten bitartean, eta aulki hutsak irudikatzen zituenen oroimenak, atzealdeko pantaila hartzen zuen bitartean.

Herritarren parte hartzea ezinbestekoa dela esan du Oreretako Herrira bilguneak

Oreretako Herrirak herritar guztiei egin die bilgunean parte hartzeko deia: “Denok gara inportanteak, guztion artean ekarriko baititugu preso eta iheslariak etxera”. Lau lantaldek osatzen dute bilgunea, komunikazioa, ekimenak, harremanak eta sostengua, eta lanerako prest direnak, “eskuak zabalik” hartuko dituztela gaineratu dute Herrirako kideek. Horretarako komunikazioa@herriraorereta.org, ekimenak@herriraorereta.org, harremanak@herriraorereta.org, edo sostengua@herriraorereta.org helbideetara mezua bidali behar dute interesdunek.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.