
Irungo Mendizaleak menti taldeak antolatuta, eskualdeko haurrentzako ibilbidea prestatu dute etzi egiteko, igandean. Oarsoaldeko eta Bidasoko haurrak izango dira bertan. 08:30ean abiatuko dira Urdanibia plazatik, Ola sagardotegi ingurura. Handik Saroia...

Hondarribiko Bildu ez dago ados alkateak Emakumeen Egunaren harira udalak egin duen adierazpena adosteko moduarekin. Hala, alkateak adierazpenaren idatzia “azken momentuan” helarazi ziela azaldu dute Bilduko kideek, “alderdien artean ...

Pasaiako Bilduk “egun hauetan Pasaian izan den Espainiako indar armatuen presentzia eta haien maniobrak salatu nahi ditu”. Bilduk zabaldu duenez, “maniobrak batez ere Antxo inguruan izan dira, non soldadu armatuen eta kamioien presentzia pairatu behar izan dituzten herritarrek”. Horren aurrean zera adieraz du Bilduk: “Argi adierazi nahi dugu, gure herrian ez dutela tokirik militarren gerra-jolasek, eta haien presentziak ez duela inolako arrazoirik, are gutxiago bizi dugun une politiko honetan, non gatazkaren konponbide justu baterako oinarriak jartzen ari garen”. Pasaiako Bilduk “alde egiteko eskaera egin die militarrei eta, bide batez, Espainiako indar polizial guztiei”. Argi gera dadila, gure herrian ez direla ongi etorriak eta sekula ez direla ongi etorriak izango.

Ereintza eskubaloi taldeak bihar arratsaldean jokatuko du partida Galtzarabordako kiroldegian. Ereintzako gizonen Senior Mailakoak lehenak dira, 34 punturekin. Bihar, Amazsa Urdaneta taldea hartuko dute etxean. Bisitariek 16 puntu dituzte guztira, eta ...

Touringek etxean hartuko du bihar Dunboa-Eguzki taldea, 16:30etik aurrera. Gorritxoak liderrak dira, 53 punturekin, eta biharko arerioa, berriz, hamalaugarrena da. Bestalde, Beti Ona Usurbilgo Harane futbol zelaian ariko da bihar, 15:30etik aurrera. Er...

Oiarsoko gizonen Senior Mailako taldea aurrez aurre ariko da bihar Donibaneko kiroldegian Errotaundi ISB taldearen kontra. Emakumeen Senior Mailako taldeak, berriz, etzi jokatuko du Galtzarabordako kiroldegian, 11:45etik aurrera, Cafes Aitona taldearen...

Bigarren postuan zeuden Ohorezko Erregional Mailako mutilak, eta pasa den asteburuan 2-0 galdu zuten Trintxerperen kontra, momenturik okerrenean. Hala, bosgarrenak dira orain. Asteburu honetan horri buelta ematen ahaleginduko dira, Hondarribiaren kontr...

Irungo Udal Kontserbatorioaren 25. urteurrena ospatzeko antolatutako ekitaldien barruan, oboe eta fagot jotzaileen topaketa prestatu dute biharko, egun osorako. Irungo ikasle eta irakasleekin batera, Zumaia, Errenteria-Orereta, Donostia, Tolosa, Elgoib...

Bihar arratsaldean Allerru pilota taldekoek Bekoerrotan jokatuko dute. Kadeteetan, Tatiegik eta Hernandezek Goiherriren kontra jokatuko dute. Gazte Mailan, berriz, Allerru 1eko Telletxea eta Iñarrak Lazkaoren kontra jokatuko dute, eta Allerru 2ko Tati...

Udalekuetako izena emateko epea zabalduta dago jadanik. Hilaren 18ra arte eman daiteke izena Lezoko Udalak antolatzen duen udalekuetan. Izena emateko bi bide daude. Alde batetik, udaletxeko informazio bulegotik pasatu daiteke (08:30etik 13:30era da ord...

Eneritz Sein Sanjuandarrak ez du aurkaririk izan eta sei minutu atera dizkio Laura Garciari. Eneritz Seinek denboraldirako ezarritako helburu nagusia lortu du: Gasteizeko maratoia irabazi du korrikalari sanjuandarrak. 2 ordu, 59 minutu eta 24 segundo behar izan zituen helmugara iristeko. Gizonetan, Mohamed Affadasek irabazi zuen proba. Atzo jokatu zen Martin Fiz maratoia, Gasteizen. 3.400 korrikalarik parte hartu zuten, probak orai arte zituen parte hartzaileen errekorra hautsiz. 2012-Gasteizko Maratoia. Emakumeen sailkapena

Datorren ostiralean, hilaren 11n, Big Fingers and the Love Seeds taldeak kontzertu akustikoa emango du ostiral honetan Sotxo tabernan, 20:00etatik aurrera. Folka, rocka eta alt-country estiloak jorratzen dituzte. Olatu Talka ekimenaren barruko ekitaldi...

Laurunbatean egin zuten Antxon Marealta Egunaren aurtengo ekitaldia. Beti bezala, parte hartzaileak Molinao errekara jaitsi, eta bertako hondakinak atera zituzten, asko gainera. Hala, errekan bertan egon ziren boluntarioen nahiz bazterrean laguntzen iz...

Ohiko txalapartarekin eta irrintziarekin lehertu da festa. Jendez gainezka dago Gamon Zumardia. Eguraldiak ateri eustea espero dute.

Bizardiak antolatuta, urtero bezala, Oiartzundik ibilaldi neurtua izango da aurten ere. Bihar izango da. Parte hartu nahi dutenek, Doneztebe plazara agertu behar dute bihar goizean. 07:30ean aterako da lehenengo taldea, eta ondoren, minututik minutura ...

Irungo Udalak jakinarazi duenez, udan haurrentzat eta gaztetxoentzat egingo dituzten zeramika ikastaroetarako aurrematrikula epea astelehenean irekiko dute. Hilaren 17 ra arte dago izena emateko aukera. Uztailean, bestalde, pintura ikastaroak izango di...

Irungo Musika Bandak kontzertu berezia emango du bihar, Jesus Guridi konpositorearen omenez. Ondoan izango du Ametsa Txiki abesbatza, gainera. 12:00etan izango da emanaldia, Amaia Kultur Zentroan.

Euskal Herriko Pala Txapelketa Irekiko finalak, 14:30etik aurrera, Madalensoron. Partidak: Neska helduak: Garmendia-Errasti/Mancisidor-Beldarrain. Neska gazteak: Goikoetxea-Huizi/Otaegi-Senper. Mutilen Hirugarren Maila: Rodriguez-Matxain/Arruti-Ibarro...

Bidasoan Euskaraz egiten ari dira Pausun, eta horren harira, bihar pala txapelketako finalak jokatuko dituzte. Bi partida izango dira. Lehena, 10:30ean: Balantzategi-Etxebeste/Villaverde-Cuevas. Bigarrena, 11:0etan: Andueza-Tenant-Lizardi-Urtxuegia. Pa...