Ezker Anitzak Nicolas Gerendiain Irungo Errepublikarrak elkarteak antolatutako argazki erakusketaren aurkako erasoak gaitzetsi ditu.


Maitagarria existitzen ez delako… Cut hair productions konpainiak sortutako obra (dantza, musika, antzerkia, bideoa) eskainiko zaizue apirilaren 6an (ostirala), 19:00etan, Mendi Zolan kulturgunean. Ekologiaren aldeko sorkuntza militantea, begirada dekalatua, irrigarria…baina gure bizi moduaren burugabekerian engaiatua, publikoak, itsasoa mehatxatzen duen plastikoaz gogoetatzeko, bere burua galdezkatzeko eta beste era batez ekiteko. Ikuskizun horrek bere tokia du Garapen Iraunkorraren Astearen eta Hendaia Turismok antolatzen duen Filmar Itsasoari buruzko film jaialdiaren baitan. Toki kopurua mugatua denez, Kultura Zerbitzuan erreserbatzea aholkatzen dizuegu (0559 48 30 49). Ikuskizun hau Hendaiako Kultur Sasoian sartzen da. Prezio osoa: 12€, prezio murriztua: 5€.

Apirilaren 6an (ostirala), 18:00etan, Marie Jose Basurco izanen da Hendaiako Herriko Mediatekaren gomita, solasaldi eta izenpetze saio baten eskaintzeko bere liburuen inguruan: L’Exilée, Retour d’Exil, Sois Forte Lucia, La Valse de l’Oie eta Sou...

Herriko Etxea, Hendaiako kirol elkarteak eta Departamenduko Gizarte Kohesioa Zuzendaritzaren arteko elkarlanari esker, hendaiar gaztetxeoek udaberriko oporretan kirol jarduerak doan praktikatzeko aukera izanen dute. Hilaren 13tik 30era izango da, baina aldez aurretik deitu beharko dute, izena emateko. Apuntatzeko orduan jarduera bakoitzeko xehetasunak eskatu behar dituzte: zein egun eta ordutan emanen duten, non, Kirol Txartela behar den… Jarduerak Tenisa. 7 urtetik gora. Telefonoa: 0559 20 02 73. Surfa. 7 urtetik. Telefonoa: 0559 48 32 80 (Bidasoa Surf Kluba). Arrauna. 9 urtetik gora. Telefonoa: 0559 48 06 07. Judoa. 4 urtetik gora. Telefonoa: 0559 20 08 18. Karatea. 5 urtetik gora. Telefonoa: 0559 20 18 13. Futbola. 9 urtetik gora. Telefonoa: 0559 20 19 78. Eskubaloia. 6 urtetik gora. Telefonoa: 0676 13 42 30. Motokrossa. 6-12 urte. Telefonoa: 0643 35 35 40 (19:00etatik aurrera deitu). Errugbia. 6 urtetik gora. Telefonoa: 0559 20 18 39. Pilota jokoak. Bost urtetik gora. Telefonoa: 0671 27 76 05.

Piraguismoko ur bizietako Espainiako selekzioa Pauen (Okzitania) da egunotan Londresko olinpiar jokoetan slalomean ariko diren kirolariak hautatzeko frogak egiten. Bratislavako Munduko Txapelketa hiru leku lortu zituen Espainiak: gizonen C1-ean eta K1-ean, eta nesken K1-ean. Lehen bietan plaza lortzeko lehian aritzeko Santiagotarrak arraun elkarteko ordezkariak Pauen daude, eta atzo lehiatu ziren. C1-ean Elosegi da faborito nagusia, bera baita estatuko rankinean lehena. Gainera bere aurkari nagusia Jon Erguin donostiarra min hartuta dago eta, Pauera joan bada ere, ez dago egoera onenean. David Perez irundarra ere lehiatu zen atzo, nahiz eta ezin den Londresera joan, gazteegia izanagatik. Goizeko finalerdietan Elosegi nagusitu zen, Perezen aurretik. Hirugarren Jordi Jomenjo katalana izan zen eta laugarren geratu zen Erguin, 8,59 segundura. Eta finalean Elosegik goizeko lehen postua berretsi zuen, hutsik gabe; Domenjo 7,26 segundura geratu zen (hiru akats egin zituen) eta Erguin 8,02ra (akats batekin). Finalean Perez irundarra izan zen azkena; ez zen goizean bezain ondo aritu eta ibilbideko bi ate ez zituen igaro. Elosegik Londreserako puntu asko lortu ditu, baina lehia ez da bukatu. Gaur, asteazkena, berriz jardungo dute. Crespo, bigarren postuan K1-eko proba ere atzo izan zen; bertan Joan Crespok parte hartu zuen. Pauera joan arte, Londresera joateko bidean bigarren zegoen Crespo, Samuel Hernanzen atzetik. [...]

Aste Santuko oporrak direla eta, webgune hau ez da eguneratuko. Hilaren 11tik aurrera egongo da martxan.

Aste Santuko oporrak direla eta, webgune hau ez da eguneratuko. Hilaren 11tik aurrera egongo da martxan.

Aste Santuko oporrak direla eta, webgune hau ez da eguneratuko. Hilaren 11tik aurrera egongo da martxan.

Aste Santuko oporrak direla eta, webgune hau ez da eguneratuko. Hilaren 11tik aurrera egongo da martxan.

Errenteriako Gure Toki elkarteak irabazi du Euskaldarrak elkarteak antolatu duen XXVII. Gastronomia Erakusketa. Jose Mari Martinez eta Juanmi Astizen Txipiroiak boletus, mugurdi eta bere tintarekin beteak izan da, epaimahaiaren iritziz, platerik onena. Aurkeztutako plateren “kalitatea eta maila onak” irabazlea aukeratzeko garaian “lan zaila” jarri diela zehaztu dute epaimahaiko kideek. Bigarren saria ere Errenterian gelditu da. Txintxarri elkarteko Candido Astudillok eta Gemma Mariezkurrenak lortu dute. Patata haragi, perretxiko eta pistatxoekin betea eta arto kurruskari saltsarekin lagunduta prestatu zuten bi sukaldariek. Altzatek, esanguratsuena Boletus risotoa Idiazabal saski kurruskari gainean, izan da hirugarren saritua. Euskaldarrak elkarteko Ibai eta Jose Luis Carrerak prestatu zuten. Laugarren saria, berriz, Pasai Donibaneko Itsas Mendi elkarteko Patxi Lizarazuk eta Juan Maria Trecetek lortu zuten. Entsalada epela bakailu xerra eta piper erreekin txorizeroen saltsa gainean sukaldatu zuten sanjuandarrek. Kalitate eta prezioaren araberako plater onenaren saria, Oiartzungo Aldeguna elkartearentzat izan da. Eustaki Azpirozek eta Jose Mari Gezalak Antxoak ogi txigortuan patata eta baratxuri freskoen muselina gainean sukaldatu zuten. Bukatzeko, plater esanguratsuenaren saria, Lezoko Altzate elkarteak jaso du. Koro Fernandez eta Jose Villenak Tripakiak konpainian prestatu zituzten. Antolatzaileek eskerrak eman dizkiete parte hartu duten elkarteei, laguntzaileei eta baita epaimahaiko kideei ere. Halaber, datorren urtean berriz ere “eskualdeko elkarte gastronomikoen topagune” izatea [...]

Irungo udaletik San Pedro eta San Martzial jaietan Urdanibia plazan txosna jarri ahal izango duten taldeen izenak jakinarazi dituzte. Hauek dira: Santiagotarrak Kirol Elkartea, Ramuntxo Trinkete Kluba, Smart Way elkartea, Hazia Kultur Elkartea, Txingud...

Kultura sailak irailean ospatuko dituzten Herriko Jaietarako ekintza proposamenak aurkezteko epea ireki du. Elkarte eta kultur eragileei zuzendu diete deialdia eta proposamenak bidezkoak badira, jaietako programan txertatuko dituzte. Gastua neurtuz In...

Ferian parte hartu zuten guztiei eskerrak eman diete, bereziki antolakuntzan aritu ziren 150 pasaitarrei. “Ez da erraza izan, baina merezi izan du”, esan dute jai batzordeko kideek. “Egun bizi dugun egoera ekonomiko zailean Sanferminetarako laguntza lortu dugu, eta ez edonola gainera; elkarlanean eta festa giroan” nabarmendu dute. Baina jai batzordearen balorazioa ez da horretara mugatu. Larunbat gauean karpa barruan egon zen “erasoa” gaitzesteko baliatu dute oharra. Hona hitzez hitz, jai batzordearen balorazioa: Oharra

Pasaitar askok parte hartu dute lehengo igandean Tolosan lau urtetik behin antolatzen duten 14 orduko mendi ibilaldian. Donibanetik 15 bat lagun joan ziren, eta horietatik batzuk beren argazkia helarazi dute. Hona hemen.

25 urteko gazte bat atxilotu zuen igande goizean Ertzaintzak, beste bati botila batekin aurpegian jotzeagatik. Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, dantzaleku baten kanpoaldean eztabaida izan zen, ustezko erasotzaileak neska bat mehatxatu zuelako. Nes...

Ustez lapurtzera sartu zen haren etxera, igandean. Emakumeak salaketa jarri ondoren atzeman zuten gizonezkoa. Ertzaintzak 38 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo goizaldean Errenteria-Oreretan, bikotekide ohiaren etxebizitzan lapurtu eta harekiko ur...

UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen Eguna Goizuetan izango da aurten, ekainaren 9an. Oiartzungo Udalak oiartzuar guztiak gonbidatu ditu hara, «gure herria ere UEMAko kide baita». Herri bazkarirako txartelak 18 euroan (12 euro 14 urtez beherak...

Ostiralean bukatuko da sanferminetarako kartel lehiaketan parte hartzeko epea. Pasaian jaio edota bizi den edonork har dezake parte. Originalak Kultura eta Hezkuntza Sailean aurkeztu behar dira, Trintxerpeko Euskadi Etorbideko 61. zenbakian.

Proisa «defendatzeko asanblea» deitu dute gaurko hainbat sanpedrotarrek. Proisa eraikinean barrutiko kultur eragile askok egin izan dute lan azken urteetan, eta Pasaiako Udalak eraikinarekin izan ditzakeen asmoen aurrean antolatzeko lanean dihardute ...