
David Perez Santiagotarrak Arraun Elkarteko piraguistak aste honetan Wasau herrian (Wisconsin, AEB) egingo duten gazteen eta 23 urtez azpikoen Munduko Slalom Taxpelketan parte hartuko du. Gaur hasiko da lehiaketa, baina irundarrak osteguna arte itxaron...

Karaez-Oiartzun Senidetza Elkarteak Karaezera (Bretainia) bidaia antolatu du. Abuztuaren 8an (asteazkena) aterako dira Bretainia aldera. 08:00etan jarri dute hitzordua, Haurtzaro Ikastolako aparkalekuan. Itzuli, berriz, abuztuaren 13an (astelehena) it...

Antxoko sanferminak bukatu dira, baina txikiek badute oraindik non gozatu. gaur, egun osoan, barrakak euro batean dituzte.

Ostiralean bukatu zen Donosti Cup txapelketa, eta herriko ordezkarien artean, Orereta Kafea nabarmendu da: txapeldun izan da B19 mailan, eta txapeldunorde, berriz, B15 mailan. Kontsolazio fasean beste herriko talde bat ere ondo ibili da: Touring. G18 m...

Etzidamu literatura tailerra egingo dute, 16:00etatik aurrera, Zuloaga Etxean. William Traver idazlearen Verano y amor liburua landuko dute. Guztira, hiru tailer antolatu dituzte, literaturazaleek esperientziak trukatzeko.

Donostiako Monpasen eraikitzeko garai batean aurkeztutako pasarela proiektua gauzatu ezean, Espainiako Gobernuak obra horretara bideratu behar zuen diru laguntza Behobian antzerako proiektu batera bideratzeko Jose Antonio Santano alkateak joan den astean egindako eskaera kritikatu dute Irungo jeltzaleek. “Donostiako pasabidera zuzenduta dagoen kopurua aurrekontu-sail zehatz batean jasotzen da, beraz, izen abizenak ditu. Horrenbestez, ez zaigu serioa iruditzen Santano jaunak egin duen eskaera, jakinda Monpaseko pasabidera zuzendutako kopurua ez dela Behobia eta Azken Portu lotuko lituzkeen egitasmora bideratuko”, azaldu du Xabier Iridoy jeltzaleen udal taldearen bozeramaileak. EAJk uste du Behobia eta Azken Portu Bidasoaren ertzetik pasarela baten bidez lotzea “ideia interesgarria” litzatekeela, baina “krisi sakona bizi dugun garai honetan bestelako lehentasunak” daudela uste dute. Gai berari lotuta ere, ibaia dragatzea ezinbestekoa dela iritzi du Iridoyk: “Behar hau Pirinioetako Nazioarteko Batzordeak egindako bileran mahaigaineratu zen iaz, eta badaezpadako esku-hartzeak ibaiak gainezka egitea ekidingo luke”. Hurrengo bozeramaileen batzordean Bidasoaren dragatzeari dagokionean egoera zertan den galdetuko dutela esan du Iridoyk. Horregatik guztiagatik, komunikabideetan azaltzea besterik ez duela bilatu leporatu diote jeltzaleek Santano alkateari. “Komunikabideen oihartzuna baino bilatzen ez duten eta, behintzat modu horretara errealitate bilakatzeko aukerarik ez duten proiektuak aurkeztea utz dezala eta bere ahaleginak hiritarrek dituzten lehentasun handiagoko behar garrantzitsuetara bideratzea eskatzen diogu alkateari”, gaineratu [...]

Hamarnaka lagun bildu zen atzo arratsean Donibaneko plazan Julen Mujika presoak jazandako erasoa salatzeko. Herrirak deituta, euskal presoak euren eskubideen jabe Euskal Herrira ekar ditzaten aldarrikatu zuten, “halako erasoak berriro errepikatu...

Ukalondoa hautsi eta lasterketa utzi behar izan du sanpedrotarrak.

Landare elkartea jo eta su ibili da lanean azkeneko urte eta erdian, eta horien artean baita Igor Elberdin ere (Orereta, 1976). Ordu batzuk baino ez zaie falta orain arte prestatutakoaren fruituak ikusteko, eta azken ukituak ematen ari dira orain. Nondik abiatzen da Irritxoen Eguna ekimena? Hamahiru urte inguru daramate ekimena egiten Pirritx eta Porrotxek. Guk ez dugu ezer sortu; egin duguna da lehen pribatuan egiten zen festa edo ekitaldi soil bat hartu, indartu eta kalera atera. Izugarrizko dimentsioa eman diozue festa horri. Herrian ez da inoiz halakorik egin. Hasieran ez genuen espero horren handia ateratzerik, baina azkenean hala atera da. Honetan daramagu lanean ia urte eta erdi. Egunean zehar boluntarioak izango dira postuetan, zenbat aurreikusi dituzue? 400 inguru boluntario egongo dira larunbat arratsaldetik igande gauera arte. Hasi muntaiatik, eta muntatutakoa kentzearekin bukatzeko. Zeintzuk dira festaren oinarriak? Euskara %100ean bultzatzea, haurrei zuzendutako eguna izatea, eta batik bat irritxoentzat. Merezi baitute horrelako egun bat edukitzea, ez delako inoiz halakorik egin. Horrez gain, irekia eta parte hartzailea izatea ere. Proiektu horren oinarrietako bat dira presoen haurrak. Zein toki izango dute? Hainbat gunetan askotariko ekimenak egingo dira, eta eurei zuzenduta joango da irekiera ekitaldia. Oreretako alkateak Alkate Txiki bat izendatuko du. Horren ondoren, antzerki [...]

Irri ñimiñoz beteko da Errenteria-Orereta etzi, Landare elkarteak antolatu duen Irritxoen Egunaren harira. Ezer ez da faltako, zehaztasun txikiena ere zaindu dutelako antolatzaileek. Horretarako, zortzi gunetan banatuta hamaika ekimenekin gozatzeko aukera izango dute bertaratzen diren haurrek bereziki, baina baita haien gurasoek ere. Puzgarriak, jokoak, txokolate jatea, erraldoi eta buruhandiak, dantzaldia… hamaika ekimen, txikienen irritxorik zabalena marrazteko. Inoiz egindako handiena Irritxoen Eguna ekimena ez da berez berria, aurretik, Hernanin, Andoainen eta Tolosan ere egin izan dute. Aurretik egiten zen hura hartu, eta dimentsio erraldoia eman dio, ordea, Landarek, “inoiz haurrentzat antolatu den egunik handiena” egi bihurtzeko. Izan ere, horixe izan da antolatzaileen helburua, haurrentzako festa erraldoia egitea. Horretarako, ordea, urtebeteko lana egin du Errenteria-Oreretako elkarteak, eta berarekin batera 400dik gora boluntario ariko dira haurrentzako egun handi eta ahaztezina antolatzen. Datozen urteari begira, Irritxoen Eguna antolatzeko ardura beste herri batek hartzea, eta horrela, urtez urte txandakatzen joatea da helburua. Zortzi gune erdialdetik hurbil Antolatzaileek zehaztu dutenez, hiru ardatz nagusi izango ditu jaiak: herrikoia, parte hartzailea eta euskalduna izango da. Horrekin batera antolatu dituzten ekitaldi guztiak, bazkaria eta Pirritx, Porrotx eta Marimototx pailazoen emanaldi “berezia” izan ezik, doan izango direla gaineratu dute. Azken horri dagokionez, gainera, “ohikoa” ez dela izango aurreratu dute antolatzaileek, [...]

Zintzilik irrati libreak 2012-2013 ikasturteko programazio berria aurkeztuko du bihar arratsaldean, 18:00etatik aurrera. Bi orduko irratsaio berezia egingo dute irratiko kideek: saio zahar eta berrien aurkezpena egingo dute, baita aurtengo kolaboratzai...

Kontseiluaren Euskaraz Bizi Nahi Dut kanpainarekin batera, hainbat ekintzaz gain, leloa irudi gisa hartuta kamiseta atera zuten, eta agortu egin zen. Orain, baina, Lezoko Oroitzene, Oreretako Xenpelar eta Oiartzungo Intxixu AEK-ko euskaltegietan salgai...

Bihar, Gran Canaria 2014 taldearen kontra jokatuko du Hondarribia-Irun saskibaloi taldeak etxean, Emakumeen Ligako bosgarren jardunaldian. Ligako lehen partida irabazi eta gero, hurrengo hirurak galdu dituzte hondarribiarrek, eta bihar garaipena behar ...

Ekologistak Martxan, Eguzki eta Haritzalde Naturzaleen Elkarteak “udal erabakiekin arduratsu eta errespetuzkoa den jarrera” hartzeko eskatu diote Gipuzkoako Foru Aldundiari. Ildo horretatik, “presazkoa” dela gaineratu dute ̶...

Ohorezko Mailako bederatzigarren jardunaldia jokatuko da asteburu honetan. Goiz da oraindik ezer gutxi argitzeko, baina emaitzaren batek talde bakoitzaren helburuak zeintzuk izango diren zehazten hasteko balio dezake. Hondarribiak bihar jokatuko du, 15...

Pasaia Kirol Elkarteak bigarren garaipena jarraian, denboraldian estreinakoz, lortu nahi du bihar arratsaldean Don Boscon. Elgoibar jasoko dute, 16:30etik aurrera. Antxotarrak 13. postuan daude, hamabi punturekin. Deba Barrenakoek sailkapenean puntu bat gehiago daukate. Donibane eskubaloia, etxean Joan den asteburuan atsedenaldia izan ondoren, Donibane eskubaloia lehiaketara itzuliko da. Denboraldiko lehen garaipena lortu behar dute, nola edo hala. Eibarko Haritza taldea jasoko dute kiroldegian, bihar, 17:00etatik aurrera.

Gitarra jotzea gustuko dutenek, eta batez ere, ikasteko gogoa dutenek, bihar arratsaldean aukera ona izango dute Trintxerpeko alkateordetzan. Gitarra clinic saioa izango da bertan, Christian Vidalen (Zarate, Buenos Aires probintzia, Argentina; 1972) eskutik. Gitarra jotzeko teknika eta metodoak erakutsiko dizkie Vidalek alkateordetzara hurbiltzen direnei. Saioa 17:30ean hasiko da, eta hamar euroko kostua izango du. Shop Circusek antolatuko du, Pasaiako Udaleko Kultura Sailaren laguntzarekin. Therion metal sinfoniko progresiboko talde suediarreko gitarrista da argentinarra, orain dela bi urtetik. Ibilbide luzea Vidal ibilbide luzeko gitarrista da. 1980an, zortzi urte zituela, hasi zen gitarra akustikoa jotzen, Laura Orozcorekin. Lau urte eman zituen berarekin. 1988tik 1990era arte gitarra elektrikoa ikasten aritu zen. Urte horretan bertan hasi zen gitarra eskolak ematen, hemezortzi urte besterik ez zituela. 1990eko hamarkadaren erdialdean musikaren teoria, armonia eta konposizioa eta orkestazioa ikasi zituen Buenos Airesekoak. Taldeei dagokionez, Cuero taldean parte hartu zuen 2002era arte. Eurekin demo bat eta disko bat argitaratu zuen, eta horrez gain, Metallicari Argentinan egin zioten disko tributoan (Mátenlos a todos) parte hartu zuten. Master of Puppets abesti mitikoarekin egin zioten ekarpena diskoari. 2002an eta 2005ean bakarka egindako disko bana kaleratu zituen Vidalek: lehenengoa instrumentala eta bigarrena El viaje izenekoa. Bigarren disko horretan rock instrumentala Argentinako musika [...]

Kintoen bazkarien denboraldia izanik, 1942an jaiotako errenteriarrek ere hainbat ekintza izango dituzte eurentzat hilaren 24ean. Hasteko, Madalena ermitan elkartuko dira 12:30ean meza entzutera. Ondoren, berriz, 14:00etan Batzoki jatetxean bazkalduko d...