Christian Vidalek gitarra ‘clinic’ bat emango du bihar Trintxerpeko alkateordetzan
Gitarra jotzea gustuko dutenek, eta batez ere, ikasteko gogoa dutenek, bihar arratsaldean aukera ona izango dute Trintxerpeko alkateordetzan. Gitarra clinic saioa izango da bertan, Christian Vidalen (Zarate, Buenos Aires probintzia, Argentina; 1972) eskutik. Gitarra jotzeko teknika eta metodoak erakutsiko dizkie Vidalek alkateordetzara hurbiltzen direnei. Saioa 17:30ean hasiko da, eta hamar euroko kostua izango du. Shop Circusek antolatuko du, Pasaiako Udaleko Kultura Sailaren laguntzarekin. Therion metal sinfoniko progresiboko talde suediarreko gitarrista da argentinarra, orain dela bi urtetik. Ibilbide luzea Vidal ibilbide luzeko gitarrista da. 1980an, zortzi urte zituela, hasi zen gitarra akustikoa jotzen, Laura Orozcorekin. Lau urte eman zituen berarekin. 1988tik 1990era arte gitarra elektrikoa ikasten aritu zen. Urte horretan bertan hasi zen gitarra eskolak ematen, hemezortzi urte besterik ez zituela. 1990eko hamarkadaren erdialdean musikaren teoria, armonia eta konposizioa eta orkestazioa ikasi zituen Buenos Airesekoak. Taldeei dagokionez, Cuero taldean parte hartu zuen 2002era arte. Eurekin demo bat eta disko bat argitaratu zuen, eta horrez gain, Metallicari Argentinan egin zioten disko tributoan (Mátenlos a todos) parte hartu zuten. Master of Puppets abesti mitikoarekin egin zioten ekarpena diskoari. 2002an eta 2005ean bakarka egindako disko bana kaleratu zituen Vidalek: lehenengoa instrumentala eta bigarrena El viaje izenekoa. Bigarren disko horretan rock instrumentala Argentinako musika [...]
Gitarra jotzea gustuko dutenek, eta batez ere, ikasteko gogoa dutenek, bihar arratsaldean aukera ona izango dute Trintxerpeko alkateordetzan. Gitarra clinic saioa izango da bertan, Christian Vidalen (Zarate, Buenos Aires probintzia, Argentina; 1972) eskutik. Gitarra jotzeko teknika eta metodoak erakutsiko dizkie Vidalek alkateordetzara hurbiltzen direnei.
Saioa 17:30ean hasiko da, eta hamar euroko kostua izango du. Shop Circusek antolatuko du, Pasaiako Udaleko Kultura Sailaren laguntzarekin.
Therion metal sinfoniko progresiboko talde suediarreko gitarrista da argentinarra, orain dela bi urtetik.
Ibilbide luzea
Vidal ibilbide luzeko gitarrista da. 1980an, zortzi urte zituela, hasi zen gitarra akustikoa jotzen, Laura Orozcorekin. Lau urte eman zituen berarekin. 1988tik 1990era arte gitarra elektrikoa ikasten aritu zen. Urte horretan bertan hasi zen gitarra eskolak ematen, hemezortzi urte besterik ez zituela.
1990eko hamarkadaren erdialdean musikaren teoria, armonia eta konposizioa eta orkestazioa ikasi zituen Buenos Airesekoak.
Taldeei dagokionez, Cuero taldean parte hartu zuen 2002era arte. Eurekin demo bat eta disko bat argitaratu zuen, eta horrez gain, Metallicari Argentinan egin zioten disko tributoan (Mátenlos a todos) parte hartu zuten. Master of Puppets abesti mitikoarekin egin zioten ekarpena diskoari.
2002an eta 2005ean bakarka egindako disko bana kaleratu zituen Vidalek: lehenengoa instrumentala eta bigarrena El viaje izenekoa. Bigarren disko horretan rock instrumentala Argentinako musika folklorikoaren zein tangoaren ukituekin uztartu zituen.
Orain dela bost urte, berriz, The Road Vultures taldea sortu zuen, hard rock eta metal glam estiloak jorratzen dituen Mr. Big taldeko abeslari Eric Martin laguntzeko.
Azkenik, Therion taldeak fitxatu zuen 2010ean, eta urte hartako irailean Sitra Ahra diskoa grabatu zuten Suedian, taldearen sorterrian. Ordutik hona eurekin dabil, eta aurten Europan zehar bira egin dute.
Horrez gain, zortzi urtez aritu da eskolak ematen Buenos Aireseko Musika Garaikidearen Institutu Teknologikoan, inprobisazioa eta chord melody katedrak bere gain zituela.
Curriculum hori ikusita, bihar arratsaldean Trintxerpeko alkateordetzara hurbiltzen direnek gitarra jotzen hobetzeko aukera handiak izango dituzte.

