
Gaur goizean Altamirako hamarnaka bizilagun ‘Altamira Lezo da’ pankartaren atzetik joan dira Altzate auzo elkartetik udaletxeraino. Euren arabera, udalak ez dio behar bezala kasu egiten auzoari, “espaloiak hautsiak daude, arratoiak, f...

Hirugarren aldiz Mutxiko Eguna antolatu dute Lezoko Dantzazaleok taldeak hilaren 15erako (larunbata). Goizeko hamaiketatik aurrera dantzak hartuko du herria. Bazkaltzeko tartea ere izango dute dantzariek, marmitakoarekin indarberritzeko aukera izango d...

Lurra, Iñigo Muguruzaren azken musika egitasmoa ezagutzeko parada izango da datorren irailaren 22an, Kabigorri Ateneoan. Muguruza baxujotzaile eta gitarjotzaileaz gain, Carlos Zubikoa Sagarroi taldeko baxujotzaileak, Ander Larrañaga darbuka eta kajoi jotzaileak, eta Ane Garciaren ahotsak osatzen dute laukotea. Hala, soinu akustikoak lantzen ditu laukoteak musika lan honetan: Afrikatik ateratako esklaboen erritmoak Europako eta Amerikako folkloreekin nahastutako bossa, blues eta reggae estiloak jorratuz. Lurra diskoa taldeak berak ekoiztu zuen Tolosako Bonbereneako estudioetan, 2012ko maiatzean.

Mendebaldeko Saharako herritarrei elkartasuna adierazteko, hurrengo igandean, hilak 16, lasterketa egingo dute Errenteria-Oreretan: Sahara Korrika. Udalak gogorarazi duenez, hiru hamarkada daramatzate erbestean, Marokoko erregimenak euren lurraldea mil...

Oreretako Gazte Asanblada udako geldialdiaren ostean lan taldeak antolatzen hasiko da, eta horretarako, iazko lan taldeetan izan zirenak eta interesa daukatenak animatu ditu gaur egingo duten bileran parte hartzera. Iazko lan taldeekin jarraitu nahi du...

Txirrindan segurtasunez ibiltzen ikasteko ikastaroa antolatu du Irungo Udalak, Europako Mugikortasun Iraunkorraren Astearen baitan. Ikastaroa, hilaren 22an izango da Osinbiribileko bidegorrian, Santiagoko kanalaren ondoan –zubiaren azpian–. Tokiko gobernutik jakinarazi dutenez, ikastaroak Energiaren Euskal Erakundearen parte hartzearekin antolatu dute, eta hirian zehar bizikleta segurtasunez erabiltzeko arazoak dituzten helduei zuzenduta dago. ibiltzeko segurtasun handirik ez duten helduei zuzenduta dago. Parte hartzen duten interesatuek txirrindaz gain, kaskoa eraman beharko dute. Izen-emateak HAZ bulegoan izango dira, hilaren 10etik 13ra bitartean.

Garai batean Arditurriko meategietatik Pasaiako portura mea garraiatzeko erabiltzen zen trenbidea festa giroan murgilduko da hilaren 16an, igandea. Izan ere, egun horretan Arditurri Bide Berdearen I. Eguna ospatuko dute Oiartzunen. Arditurriko I. Bizik...

Datorren ostegunean Errenteriako Udalak errepublika garaiko azken udalbatza omenduko du, 19:00etan, udaletxeko areto nagusian. Bertan, orduko udalak “legezkotasuna defendatu” zuela gogoratuko dute, “historiara askatasunaren ukatzaile gisa pasatu diren aurrean”. Ekitaldi horretan korporazioko kideak izandakoen senideek parte hartuko dute, eta horrez gain, oroimenezko plaka bat jarriko dute. Horiek Paulino Garcia alkatea, eta Florentino Loidi, Pio Etxeberria, Juan Jose Urigoitia, Juan Mitxelena, Antonio Garcia, Silvino Lopez, Arturo Prieto, Marino Bermejo, Agustin Bagues, Serapio Mendarte (fusilatua), Niceto Goikoetxea, Ascension Lasa, Jose Ereño, Isidro Bengoetxea eta Jose Antonio Pikabea zinegotzien senitartekoak izango dira. Ekitaldia irekia dela zehaztu du udalak. Aitortza horrekin, martxoko osoko bilkuran talde guztiek aho batez onartutako akordioa beteko du egungo udalbatzak, “garai hartako alkate, zinegotzi eta funtzionarioen memoria berreskuratuz; frankismoarekin moztuta geratu zen demokrazia aldiaren azken kate maila”.

Gaztañotarrek edukiko dute aukera etzi, Udal Txistulari Bandaren doinuak entzuteko. Goizean zehar ibiliko dira kaleak alaitzen, eta ezagunak diren hainbat doinu jotzen.

Futbola Erregional Ohorezko Maila. Oiartzun-Hondarribia. Bihar, 15:30ean, Ugaldetxoko Karla Lekuona zelaian. Emakumeen Bigarren Maila. Eibar-Oiartzun. Etzi, 15:30ean, Eibarko Unbe zelaian. Areto futbola Gipuzkoako Lehen Maila. Oiartzun-Gamon. Bihar,...

San Pedro eta Trintxerpeko Herrirak hilabete osorako egitaraua egin dute, presoen eskubideen alde. Honakoa da: Astelehena 3. 19:30ean, elkarretaratzea Trintxerpeko azoka aurrean Asteazkena 5. 19:30ean, Barrura begiratzeko leihoak filma dokumentalaren e...

Eskola Pilota jardunaldia egingo dute bihar, Haurtzaro eta Elizaldeko pilotalekuetan, 16:00etatik aurrera. Gainontzeko kirolariek ezingo dituzte erabili frontoiak tarte horretan.

Joxe Kruz Sarasolaren Pikoketako publiometroak, metro koadroko 385 euri litro jaso zituen urrian. Iazko urrian 120 euri litro egin zituen.

Punturen bat lortzeko helburuarekin joango da Hondarribia futbol taldea Oiartzunera, Ohorezko Mailako 12. jardunaldiko partida jokatzeko. Bihar jokatuko dute, Karla Lekuona zelaian, 15:30etik aurrera. Oiartzun aurretik da sailkapenean, baina, Hernani l...

La Bacaladera Hondarribia eskubaloi taldeak Usurbilen jokatuko du bihar, Atez Ate Usurbilen kontra, Euskal Ligako hamargarren jardunaldian. Oiardo kiroldegian izango da partida, arratsaldeko zazpiak eta erdietan. Joan den asteburuan Trapagaran menderat...

Bazkide berriak egiteko kanpaina abiatuko du Serviociok gabonei begira

Santiagotarrak kirol elkarteko palista gazteenak eskola arteko udazkeneko txapelketa bukatutzat eman dute dagoeneko. Emaitzak, berriz ere, Santiagotarrak-en aldekoak izan dira, eta kategoria gehienetan lehenengo postuen artean kokatzea lortu dute. Heme...

Lakaxita gaztetxeak kantu afaria antolatu du biharko, 21:00etan. Zainzuriak eta patea, kalabaza purea, txankarra, txokolatezko moussea, kafea eta kopa daude menuan. Txartelak, Hazian, Sunbillan eta Lakaxitan bertan eskura daitezke, 9 euroan.