Hondarribiak ez du Oiartzundik esku hutsik itzuli nahi
Punturen bat lortzeko helburuarekin joango da Hondarribia futbol taldea Oiartzunera, Ohorezko Mailako 12. jardunaldiko partida jokatzeko. Bihar jokatuko dute, Karla Lekuona zelaian, 15:30etik aurrera. Oiartzun aurretik da sailkapenean, baina, Hernani l...
Punturen bat lortzeko helburuarekin joango da Hondarribia futbol taldea Oiartzunera, Ohorezko Mailako 12. jardunaldiko partida jokatzeko. Bihar jokatuko dute, Karla Lekuona zelaian, 15:30etik aurrera. Oiartzun aurretik da sailkapenean, baina, Hernani liderra salbu, multzoko lehen bederatzien artean apenas dago diferentziarik eta euren arteko lehia zuzenetan edozeinek lor dezake garaipena, partida etxean izan ala kanpoan.
Joan den asteburuan Donostian berdinketa lortu zuen Oiartzunek, Beriorekin, eta puntu horri esker bosgarren postuari eustea lortu zuten, Tolosak eta Real Unionek baino puntu bat gutxiagorekin eta Bergarak baino bat gehiagorekin.
Sailkapena
- 1. Hernani. 30 puntu.
- 2. Touring. 22 puntu.
- 3. Tolosa. 21 puntu.
- 4. Real Union. 21 puntu.
- 5. Oiartzun. 20 puntu.
- 6. Bergara. 19 puntu.
- 7. Aretxabaleta. 19 puntu.
- 8. Berio. 17 puntu.
- 9. Hondarribia. 17 puntu.
- 10. Lagun Onak. 13 puntu.
- 11. Zarautz. 13 puntu.
- …
- 18. Ostadar. 6 puntu.

