
Santiagotarrak-eko palista gazteenak Bizkaiko eskola arteko txapelketaren bigarren proban lehiatu ziren asteburuan. Haurrek emaitza onak lortu zituzten. Hala, AK1 modalitateko lehen bost postuak Santiagotarrak-entzat izan ziren; Telmo Fernandez lehena izan zen.

Irritxoen Eguna eta gero sortutako ika-mika dela eta, festaren elkarte antolatzaileak, Landarek, herritarren kexak entzuteko eta azalpenak emateko prest agertu da. Landareko zuzendaritzak atzo agerraldia egin zuen, batik bat “azalpen bat emateko ...

Gipuzkoako Parketxe Sareak antolatuta, artisau gaztari buruzko saioa izango da igandean Arditurriko Interpretazio Zentroan. 11:00etan hasita, Ramon Lizeaga artisauak saio teoriko bat emango du, antzinako eran gazta nola egiten den azalduz. Ondoren, gaz...

Herri musikari lotutako bildumei buruz jardungo dute; parte hartzeko aurrez izena eman behar da Herri Musika Bildumak. Goiburu hori dute 11. Herri Musika Jardunaldiek. Etzi hasi eta igandera arte iraungo dute (egitaraua behean). Aurten jardunaldiei Herri Musika Bildumak izenburua zergatik jarri dieten azaldu dute antolatzaileek: «Izenburuak esaten duen bezala herri musikari lotutako bildumen nondik-norakoak aztertuko dira Soinueneak, Irungo Ikusteko musika-Musica para ver-ekin, Museu del Pueblu d’Asturies-ekin eta Iruñeko Ortzadar Euskal Folklore Elkarteakin elkarlanean antolatutako jardunaldietan». Oiartzungo Udalak eta Eusko Jaurlaritzak babestu dituzte ekimenak. Parte hartzeko interesa dutenek, aurrez izena eman behar dute. Horretarako formularioa Soinuenea Fundazioaren webgunean dago: www.herrimusika.org. Bestalde, herenegun, Jose Luis Loidi eta Lourdes Yarzaren Ikusteko Musika-Entzuteko Artea erakusketa inauguratu zuten. Hilaren 24era arte dago zabalik, 17:00etatik eta 19:30era, udaletxeko areto nagusian. Egitaraua Etzi, hilak 16 19:30ean, udaletxeko areto nagusian. Kepa Ugarte eta Juan Mari Beltranek 2008an egindako HM Txokoa Oiartzunen DVDaren proiekzioa: «Lan horretan irudi eta hotsen bitartez Soinuenearen sorrera, bilakaera eta egungo jardueren aurkezpen orokorra ageri dira». Etzidamu, hilak 17 10:30ean, udaletxeko areto nagusian. Mintegia. 10:30ean: Aurkezpena. 11:00etan: Ikusteko Musika bildumaren historia. Jose Luis Loidi eta Lourdes Yarza. 11:45ean: Xixongo Museoko bilduma. Alfonso Fernandez. 12:45ean: Gure herri musikaren hots eta irudiak-Ortzadar Taldeko Herri Musika Bildumak. Ortzadar [...]

Txingudi Zerbitzuakek ur mozketak egingo ditu bihar Soroetan, sarean konponketak egiteko. Gaur goizean ere mozketak izan dira Gabriel Aresti eta Domingotxoenea kaleetako etxebizitzetan. Bihar, osteguna, 09:00etatik 13:00etatik moztuko dute ura, soto hauetan: Jaizkibel etorbidea, 6. Soroeta kalea, 2, 4 eta 6. Soroetagain kaela, 1, 2, 3, 4, 5, 6, 7 eta 8.

Cristobal Gamon ikastetxeko LH 6ko ikasleak elikadura zaintzeko ikastaroa egiten ari dira, eta gaur arratsaldean beste saio bat dute. Parte har dezakete gurasoek ere.

Oinarri ideologikoak landuko dituzte 09:15etik aurrera, Haurtzaron; beste hiru bilera izango dira Euskal Herriko beste herrietan bezala, Oiartzunen ere Sortu alderdia eratzeko prozesua jarriko dute martxan larunbatean. Ezker abertzaleak nabarmendu duenez, jendarteak «mugimenduak antolatzeko modu berri bat, eta Euskal Herriaren aurrean erreferente politiko bilakatuko den alderdi berri bat behar du». Sortu hori izatea nahi dute. Ezker abertzaleak gogorarazi du horretarako beharrezkoa izango dela denen parte hartzea: «Bere burua ezkerrekoa zein abertzalea duen orok parte har dezake Sorturen eztabaidetan; atzoko, gaurko eta biharko kideek, orain arte ezker abertzaleko egitura ezberdinetan egon direnek, herri mugimenduan lanean edota orain arte beren lekua topatu ez dutenek… Denek daukagu lekua proiektu politiko berri honetan». Lehena, oinarri ideologikoak Sorturen eratze prozesua lau eztabaidaren bidez egingo dute. Lehen eztabaida larunbatean, etzidamu, egingo dute, eta oinarri ideologikoak zehaztuko dituzte bertan. 09:30ean hasiko da lehen bilera hori, baina 09:15erako Haurtzaro Ikastolan egoteko deia egin dute. Bileran parte hartzeko, gomendagarria da Sorturen ponentzietako Oinarri ideologikoak atala irakurtzea. Ponentzia horiek Sorturen webgunean (www.sortu.net) eskura daitezke. Gainontzeko hirurak Bigarren eztabaida abenduaren 15ean izango da, eta ildo politikoa eztabaidatuko dute. Hirugarrenean, urtarrilaren 26an, Sorturen antolaketa eta funtzionamendua finkatuko dituzte. Eta azken batzarrean, otsailaren 9an, barne hauteskunde bitartez Sortu mugimenduko ardurak bozkatuko dituzte. Azkenik, [...]

Iker Gomezen Apple Love dantza ikuskizuna izango da igandean, 19:00etatik aurrera, Errenteria Hiria Kulturgunean. Baliabide askotariko ikuskizuna izango da, dantza, antzerkia eta ikus-entzunezkoa bilduko baitu. Horrez gain, kantari batek eta bi bertsol...

Sailkapenean lau postu beherago egon arren, Emakumeen Bigarren Mailako oiartzuarrek maila altua dutela erakutsi zuten asteburuan. Bilboko Athletic taldeari 3-0 irabazi zioten etxekoek. Sailkapenean bederatzigarren postuan daude oiartzuarrak, 11 punture...