
Hilaren 23an (igandea) egingo dute irteera, eta bi txanda egongo dira; 9:00etan eta 11:15ean, hurrenez hurren.

Berreskuratze lanak egin ditu aldundiak, bertako flora eta fauna areagotzeko eta uholde arriskua txikiarazteko xedearekin.

Oinezkoentzako 45 pasabide egokitu dituzte piktogramekin herritarren "segurtasuna" areagotu asmoz. Diotenez, mugikortasuna "seguru eta inklusiboagoa" izango da.

Datorren asteartean (hilak 11) izango da hitzordua Ospitale Zaharreko hitzaldi aretoan, 19:00etan. Cristina Laborda eta Sergio Javier izango dira han, besteak beste.

Pasabidea argiztatzeko lanekin "pozik" badaude ere, sortu diren arazoei irtenbide bat emateko beharra dagoela adierazi, eta pasabidearen azken lotura egiteko Irungo Udalaren inplikazioa eskatu dute.

Gipuzkoako Foru Aldundiak jarritako hainbat seinale kaltetu eta margotu, eta Jaizkibelen ibilgailu motordunen joan-etorriak arautzen dituen ordenantzaren aurkako pankartak agertu dira. Hondarribiko Udalak eta Azeri Ehiza elkarteak ekintza horiek gaitzetsi dituzte.

Landare aldaketak egiten hasi dira, eta Ibarlako mintegian hazitako 38.618 landareetatik, 25.617 jarriko dituzte kalean.

25 metro luze ditu pantalan berriak, eta, guztira, 150 metro koadroko azalera du. Inguruko lohiak ere ponpatu dituzte.

Datorren urtetik aurrera zerbitzua urte osoan zehar eskaintzeko konpromisoa hartu du Azahara Dominguez Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak.

Datua Klima eta Energia Iraunkorrerako Ekintza Planaren 2022-2030 txostenean argitaratu dute, eta gaur eman du horren berri Irungo Udalak.

'Gazteak On: Elikadura Erronka' lehiaketaren bigarren edizioa egingo dute aurten. Bidasoko ikasleek elikadura jasangarria oinarri duen ikus entzunezko bat egin beharko dute.

Hondakinak Prebenitzeko Europako astearen harira, 'Ekonomia zirkularra modelatzen' erakusketan saria jaso du.

Zuhaitzen hazkundearen urteko eraztunak aztertzen dituen zientziaz mintzatuko dira, azaroaren 5ean, 19:00etan.

Aurreko astean ur biltegian izandako arazo batzuek ur zikina eman zuten industrialdean. Probak egin ondoren, baieztatu dute ez dagoela kutsadurarik.

Hilaren 15 eta 16an parke horretako bi zuhaitz moztuko dituzte, eta lan horiek zirkulazioan izango dute eragina, 09:00 eta 16:00 artean.

Eguraldiak ahalbidetzen badu, lanak datorren astean amaitzea aurreikusten dute. Mozketa puntualen berri aurrez emango dutela jakinarazi dute.

Hondarribiko jaien balorazioa osatu dute Txinzer eta Hondarribiko Udalak. Hondakinak ongi bereiztea oraindik erronka den arren, herritarren jarrera eskertu dute.

Bizikleta martxa eta Mendelu kaleko festa, adibidez, atzeratu egingo dute. Eguraldi iragarpenaren ondorioz hartutako erabakiak izan dela jakinarazi du Hondarribiko Udalak.

Neguan landatu daitezkeen barazkien inguruan hitz egiteaz gain, Furgobaratza zerbitzua ere egongo da hilaren 25eko saioan.

Ostiraleko 20:00etatik larunbateko 6:00etara moztuko dute trafikoa. Ibilgailu arinek beste kale batzuk zeharkatu beharko dituzte.