
2024 baino 250.000 erabiltzaile baino gehiagok erabili dute Irunbus, eta inoiz lortutako errekorra lortu autobus zerbitzuak; bidaiari gehien izan duen linea Zaisa eta Ospitalea artekoa izan da.

'Partidaz partida, udal aurrekontuak partekatuz' lelopean, udal-aurrekontua egiteko prozesua eta nola inbertitzen duten azaltzeko topaketak egingo dituzte.

Otsaileko osoko udal bilkuran, 2021. urtean onetsitako aurreko bertsioa eguneratu du udalak, edukiak berritu eta koordinazioa indartuko dute.

Behin behineko autobusa aurkeztu dute. 19 geltoki izango dira, gehienbat Akartegi auzotik. Behin betiko autobusa ekainean egongo da prest.

Via Irun Gipuzkoako hiri-berroneratzeko proiektu handiena da, eta egun abandonatuta dagoen trenbidearen eremua eraldatuko du.

HAPOaren aldaketa otsaileko osoko bilkurara eramango dute, eta ezinbestekoa izango da trenbidearen integrazioa gauzatzeko.

2025eko datuak argitaratu dituzte, eta 21 kidek osatutako taldeak 81 esku hartze egin zituen, kultur eta kirol ekitaldiengatik gehien bat.

Martxoan izango dira bilerak. Abenduan egin zen aparkalekuen antolaketaren lehen urratsa, eta hainbat kezka plazaratu zituzten herritarrek.

Obra hauen helburuak uholdeen babesa bermatzea, ingurumena hobetzea, paisaia integratzea eta oinezkoen pasealekua eta bidegorria luzatzea dira.

Osoko Bilkuran egingo dute proposamena, eta EAJk eta PSEk adierazi dute ez dutela babestuko.

Alkateak konpentsazio zuzena eskatu du inpaktu handiko azpiegiturek hirian sortzen duten inpaktua dela eta.

Datozen hamar hilabeteetan osorik berrituko dute Lekuona misiolariaren kalea, eta horren ondorioz, oinezkoentzako espazioa handituko dute.

08:30tatik 12:30etara trafikoak aldaketa ugari izango ditu hainbat auzotan, batez ere, Erdialdean izango dira; hori dela eta, saihesbideak erabiltzeko deia egin du udalak.

Mozketak 09:45eatik 11:30eara egingo dira. Udaltzaingoak adierazi du gomendagarria dela egin beharreko mugimenduak lehenagotik planteatzea.

Aldundiak birbilgunearen proiektua lizitatu du, eta Arbes-Oinaurreko AP-8ko lotune osoari funtzionaltasuna emango dio.

Bi zuhaitzen mozketa dela eta, Osinbiribileko biribilgunearen eta Behobiako biribilgunearen arteko errepidea moztu dute, eta 16:00ak arte mantenduko dute itxita.

Berritze-lanen fase honetan, Pinar, San Migel, Anaka eta Urdanibia auzoetako 3.000 ur kontagailu ordezkatuko dituzte datozen asteetan.

Bihar, asteartearekin, trafikoan aldaketak izango dira sardinaren ehorzketa eta Zanpantzarraren erreketa dela eta, 19:15etik 21:15era.

Bihar, larunbatarekin, eta etzi, igandearekin, hiriko hainbat kale itxita mantenduko dira desfileagatik, 16:15etik 20:00etara.

'Alkatea auzoetan' egitasmoaren hurrengo geralekua Belaskoenea izango da, eta datorren ostegunean, hilaren 19an, bertako bizilagunekin elkartuko da.