![](https://bidasoa.hitza.eus/site/files/2023/11/euskararen-eguna-300x100-2023.gif)
OARSO BIDASOKO HITZAren 2023eko Euskararen Egunaren atal berezia.
Bertan Euskararen Egunarekin zerikusia duten albiste jarioa eta aurtengo gehigarri berezia deskargatzeko aukera dituzu eskuragarri.
OARSO BIDASOKO HITZAren 2023eko Euskararen Egunaren atal berezia.
Bertan Euskararen Egunarekin zerikusia duten albiste jarioa eta aurtengo gehigarri berezia deskargatzeko aukera dituzu eskuragarri.
Biharko Euskararen Egunaren harira Abotsanitzen eta EH Bilduren udal taldeek adierazpen bateratua egin, eta zabaldu dute.
Egun osoko egitarau oparoa antolatu dute hurrengo larunbaterako. Haurrentzako jolasak, bertsoak, bazkaria, umorea eta musika izango dira.
EH Bildu taldeak bultzatutako prozesu bati esker onartuko dute mankomunitateko kide izendatzeko eskaera egitea. Osteguneko udalbatzan onartuko dute.
Argazki erraldoia atera dute gaur dozenaka lagunek San Juan plazan. 23. Korrika Irundik abiatuko denez, motorrak berotzen hasi dituzte jada irundarrek.
23. Korrikaren hasiera jasoko du Irunek 2024ko martxoaren 14an. Irungo AEK-ko kideek emozioz eta ilusioz jaso dute albistea. Jakitun dira, ordea, lan handia dutela aurretik. Saretze lanarekin hasi dira.
Azaroaren 30etik abenduaren 3ra bitartekoa da Euskararen Eguneko programazioa eta ekitaldi kulturalek osatzen dute. Olatz Salvador eta Gariren kontzertuak edota Jon Plazaolaren bakarrizketa dira proposamenetako batzuk.
Euskararen Egunaren harira argitalpen guztiek %50eko deskontua izango dutela jakinarazi dute. Bestalde, abenduaren 14, 15, 16 eta 17an postu bat jarriko dute San Pedro kalean.
Datorren azaroaren 27tik aurrera egin daiteke euskara ikasteko programa honetan matrikula. Ikastaroa, urtarrilaren 8tik martxoaren 22ra izango da.
Larunbatean hitzordua izango dute herriko bertsozaleek. Bihar arte eskura daitezke sarrerak.
2023ko Euskararen Eguneko monografikoa lortzeko bete ezazu mesedez azpiko formularioa:
HITZAKIDE TXOKOAn topatuko duzu EUSKARAREN EGUNEKO ZOZKETA BEREZIA.
…prosari, poesiari edo marrazkiei ahotsa emanez… jalgi hadi euskara, paperetik bihotzera!
Oarsoaldea eta Bidasoko egileen liburu sorta irabaz dezakezu:
-eleberria: Bekatua (Goiatz Labandibar)
-poesia: Mare. Ilargiari poemak (zenbait egile)
-ipuina: Muga astoa eta haren ingurukoen kalamatrikak (Iban Apaolaza eta Jokin Mitxelena)
-komikia: Ni ez naiz Mikel Laboa (Unai Iturriaga, Harkaitz Cano eta Joseba Larratxe ‘Josevisky’)