Sanmartzialak (Irun): Ekainak 26
![](https://bidasoa.hitza.eus/site/files/2023/06/sanmartzialak-kartela-1.jpg)
10:30-13:30
Sormenezko Teknologia Tailerra Pio XII plazan, 4 eta 14 urte artekoentzat.
Antolatzailea: Empresa MAWA junior ikasle elkartea.
11:30-13:30
Haurrentzako atrakzioak Behobiako futbol zelaian, 2 eta 14 urte arteko haurrentzat.
11:30-13:30
Haurrentzako tailerrak eta jolasak, Pedro Manuel de Aristegi y Petit plazan (Anaka auzoan), 2 eta 14 urte arteko haurrentzat.
12:30
Fermin Calbetoneko geltokitik autobusa irtengo da, adinekoen omenezko bazkarira doazenak Ficobara eramateko. Azken irteera 13:30ean.
13:00
Irun Hiria – San Martzial 2023ko XXXI. Erakusleiho Lehiaketa.
Antolatzailea: Mugan – Irungo merkatarien elkartea.
14:00
Ficobako 3. pabiloian, Gure Adinekoen Omenaldia. Ondoren, dantzaldia Tsunami orkestrarekin, 18:00ak arte.
16:00-19:00
Sormenezko Teknologia Tailerra Pio XII plazan, 4 eta 14 urte artekoentzat.
Antolatzailea: Empresa MAWA junior ikasle elkartea.
16:00-20:00
Haurrentzako atrakzioak Behobiako futbol zelaian, 2 eta 14 urte arteko haurrentzat.
16:00-20:00
Haurrentzako tailerrak eta jolasak, Pedro Manuel de Aristegi y Petit plazan (Anaka auzoan), 2 eta 14 urte arteko haurrentzat.
17:00
Argazki Rallya Gaztegunea – Euskal Jai frontoian (Santiago), Martindozenea Gaztelekuak dinamizatuta. 12 urtetik gorakoentzat.
17:00
Ficobatik Autobusa irtengo da Fermin Calbetonera. Azken irteera 19:00etan.
18:00
Magia Ikuskizuna, Hodei magoak ‘Wonder’ ikuskizuna eskainiko du, Urdanibia plazan.
18:00
Katea auzoan, Irungo Atsegiñako Erraldoiak eta Buruhandiak.
Ibilbidea: Brioche Pasquierren ondoko aparkalekutik irtenda, Araba, Harmugarrieta, Andrearriaga, Erroiarri eta Araba kaleetatik pasatu eta frontoian bukatuko da.
18:30
Karaokea, Malen Azpirotz eta Asier Burgetek aurkeztuta, Gaztegunea – Euskal jai frontoian (Santiago). Izen-emateak 18:00etatik 18:30era. 12 urtetik gorakoentzat.
20:00
Zirku Ikuskizuna. Frantziatik etorritako ENTRE NOUS taldearen emanaldia. San Juan plazan.
20:00
Sanmartzialetako XXXVI. Argazki Lehiaketa Herrikoiaren sariak emateko ekitaldia, Irungo Argazkilaritza Elkartearen lokalean (Izaga 7 behea).
20:30
Samuraïren Kontzertua Gaztegunea – Euskal Jai frontoian (Santiago).
22:00
Diskofesta DJ Aitana Grandesekin Gaztegunea – Euskal Jai frontoian (Santiago).
22:30
Diskofesta DJ Asier Hernandezekin. Gaztegunea – Euskal Jai frontoian (Santiago).