Hilaren 25ean arratsaldeko 18:00etan hasiko da Kutxa Entrega. Hondarribia Hiria Musika Bandaren eta arrantzaleen laguntzarekin irtengo da Emazabel Arrantzaleen Hermandadetik.
Bi eguneko musika jaialdia egin da Lakaxita gaztetxea, Borderline Fabrika eta Psilocybenea aretoen artean. Euskarazko musikari nagusitasuna ematea eta sareak ehuntzea izan dituzte ardatz.
Irunen eta Iruñean oroitu dute Nagore Laffage Casasola, ekitaldi instituzional baten bidez eta Astelehen Lilaren ekimenez. Bietan Nagoreri gertatutakoa aipatzearen garrantziari balioa eman zioten.
ILCA4 modalitateko Europako Txapelketan aritu berri, Los Angelesen (AEB) jokatuko den Munduko Txapelketan lehiatzeko prestatzen ari da hondarribiarra.
Ikerketaren izena 'Construyendo nuevas vidas, redes y comunidades. Mujeres que migraron a Irun (1950-1970)' da. Bi urte izango ditu azterlana garatzeko.
Goizeko 10:00etan emango diote hasiera zortzigarren Hondartza Errugbi txapelketari. 11:00etan Hernaniko errugbi inklusiboko taldeak erakustaldia egingo du.
Prague Folklore Days nazioarteko dantza jaialdiaren 20. urteurrenera gonbidatu dute Irungo taldea. Hilaren 17tik 20ra egongo dira bertan.
Euskal kulturaren transmisioa eta identitatea da uztaileko ardatz nagusia. Abuztukoa, berriz, musika izango da. Udagiro ere hasi da.
Kontzertua Itsas Etxea Auditoriumean egingo dute, hilaren 13an, arratsaldeko 19:00etan. Telmo Gorrotxategi eta Enaitz Manso perkusionista hondarribiarrak bertan izango dira.
Maiatzeko manifestazio jendetsuaren ondoren ez dute Osasun sailaren erantzunik jaso. Bitartean, urologia zerbitzua Bidasotik kendu badute ere Donostian ez direla zerbitzua eskaintzen ari ohartarazi dute. Haurrentzako larrialdi zerbitzua ere ez da itzuli.
Ekintzaz beteriko asteburua izango da honakoa. Ostiraletik igandera hamaika ekitaldi izango dira Bidasoko herrietan. Kontsultatu denak klik batean, hemen.
Euskotren, Eusko Label eta KAE2 ligetako traineruek bina lehia izango dituzte asteburuan.
Iraila bukaera arteko kultur agenda aurkeztu dute gaur Zabaltza plazan. Hainbat jardueraren artean Fermin Muguruza, Sorotan Bele eta Irun Hiria Musika Banda, eta Claire Martin Quarteten kontzertuak nabarmendu dituzte.
Ale hau 111. izango da eta dagoeneko ale digitala Irungo Udalaren webgunean kontsulta daiteke.
Inpaktu ekonomiko zuzena eta zeharkakoa da ikertuko dutena. Udara amaitu aurretik txostena burututa egongo da.
Hainbat jarduera antolatu dituzte asteburu honetarako 'Auzoa kultura da!' egitarauaren baitan. Informazio, sentsibilizazio eta artatze zerbitzua bermatuko du Udalak puntu morean.
Amuteko auzo elkartean izango da hitzordua, arratsaldeko 18:30ean. Azken berriak, entseguak, musika tailerrak, konpainiaren barne funtzionamendua eta kantineraren aukeraketa izango dituzte hizpide.
Izaera soziala duen txirrindularitza bira izango da Goiener eta I-ener elkarteek antolatu dute. Dagoeneko izena eman daiteke
Joan den asteburuan jaso zuen saria San Vicente de la Barquerako (Kantabria) Itsas Kantu Lehiaketan.
Kargua hartzea "benetako ohorea" izan da Alvarezentzat eta orain arte lortutako akordioak gogoratu ditu.