Musika (Hondarribia): Psilocybenea Aretoan 'PTP Jaia'
Larunbat honetarako ‘PTP Jaia’ antolatu du Psilocybe elkarteak. Aretoaren festa “ikoniko” bati, alegia, Bertsio gauari jarraipena emateko sortu dute. Eskualdeko 12 taldek parte hartuko dute eta guztientzako lekua izan dadin kontzertuak bi oholtzetan banatuko dituzte. Festa itzela sortuko da Amutalde 12ko aretoan. 7 orduz musikak ez du etenik izango.
Jaialdian, halaber, P30 musika bilduma aurkeztuko dute. Iaz 30 urte bete zituen Psilocybe elkarteak eta urteurrena ospatzeko elkarteko 19 talderen abestiak batzen dituen diskoa osatu dute. Informazio gehiago hurrengo albistean.