Musika (Hondarribia): 'Lirika antzerki musikatuan'
Luis Mariano lirika elkarteak eta Hondarribiko Udalak bultzatuta, lirika antzerki musikatuan kontzertua eskainiko dute lau interpretek: soprano, tenore, klarinete edo saxofoi eta piano batek.
Antzerki musikatuko abestiak joko dituzte (pelikuletako eta musikaletako obra ezagunak), baina ahots erregistro lirikoan. Guztientzako kontzertua izango dela azaldu dute.
Esaterako, abesti hauek joko dituzte: Porgy and Bess taldearen Summertime; West Side Story pelikulako Tonight; edota Operako mamua.