Kultura (Hondarribia): Hondarribia Baltsan
Hondarribia Baltsan herriko kirol elkarte eta kirolariak Atzegiko kirolariekin batuko dituen herri ekimena da.
Honako elkarteek parte hartuko dute ekimenean: Hondarribia Arraun elkarteak, HS2-k, Hondarribia Pilota Eskolak, Hondarribia Futbol elkarteak, Emeki elkarteko palista taldeak eta Irungo Erlaitz Mendi elkarteak.
Atzegiko kirolariak goizeko 09:00etarako helduko dira herrira eta aldez aurretik egindako zerrenda bati jarraiki norberari dagokion elkartera abiatuko dira zuzenean. 10:00etan hasiko dituzte ekintzak eta eguerdiko 13:00ak arte arituko dira horietan buru belarri. Ondoren, egunari amaiera polit bat emateko bazkari bat egingo dute. Informazio gehiago.