Kultura garaikidea (Irun): Kontenporanea
Maiatzaren 19tik 21era Kontenporanea kultura garaikideari buruzko topaketa lurreratuko da San Juan plazan. Irungo Udalak sustatutako egitasmo bat da, eta artearen, kulturaren eta diseinuaren munduko gazte profesionalek antolatzen dute. Lurraldeko proiektu artistikoak ezagutarazteko eta tokiko, estatuko eta nazioarteko sortzaileekin esperientzia bat partekatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.