Jaiak (Irun): San Pedro eta San Martzial Jaiak
Gaurko egitaraua
- 10:30-13:30: Haur animazioak, 2 urtetik 14ra bitartekoentzat, Pedro Manuel de Aristegui eta Petit plazan (Anaka auzoa).
- 11:00: Euskaraldiaren Ihes gela (16+), Gaztegune Karpan.
- 12:30: Autobusaren irteera, Fermin Calbeton kaleko geltokitik Ficobara joateko (adinekoen omenezko bazkaria). 13:30an irtengo da azkeneko trena.
- 14:00: Bazkaria Hirugarren Adinekoen Omenez, Ficobako 3 pabiloian. Ondoren, dantzaldia, Tsunami Orkestraren eskutik, 18:00ak arte.
- 16:00-19:30: Haur animazioak, 2-14 urte bitartekoentzat, Eguzkitza ikastetxeko jolastokian (Victoriano Juaristi 1 – Larreaundi).
- 16:00: Tenis Kadete Open Txapelketa Irun Hiria. San Martzial Txingudi udal kirol instalazioetan. Badia TDPk antolatua.
- 17:00: Ficobatik autobusa aterako da Fermin Calbeton kaleraino joateko. 19:00etan irtengo da azkenekoa.
- 17:00: Gaztetxef (+12) Gaztegune Karpan, Irungo Gaztelekua dinamizatuta.
- 18:00: Pailazoak: Gari, Montxo Eta Joselontxo pailazoek Petitxou ikuskizuna emango dute euskaraz Urdanibia plazan.
- 18:30: Irungo Atsegina elkarteko Erraldoiak, Larreaundi auzotik. Ibilbidea: Konpartsak, San Juan plazatik abiatuta, Prudencia Arbide, Eguzkitza, Ama Birjina Mirarietakoa, Eguzkitza ikastetxea, Ama Xantalen Egoitza, Eguzkitza ikastetxea, Ama Birjina Mirarietakoa, Eguzkitzalde, Iñigo de Loiola, San Frantzisko Xabier eta Prudencia Arbide kaleak igaroko ditu, San Juan plazan amaitzeko.
- 18:30: Freestyle Erakustaldia Gaztegune Karpan, Edu y Crutzero aurkeztuta.
- 19:15: Urban Talent Gaztegune Karpan
- 20:00: Goazen Karaokea ikuskizuna antzeztuko da San Juan plazan.
- 20:30: Anier, Gaztegune Karpan.
- 22:30: Diskofesta DJ Txurru (Gaztea) Gaztegune Karpan.

