Jaiak (Irun): Kemen Dantza Taldearen 50. urteurrena
Kemen Dantza Taldea 50. urteurrena ospatzen ari da, eta urtemuga esanguratsu hori goratzeko, jaialdi bat antolatu dute urriaren 14rako. Jaialdia 12:00etan hasiko da Kemenek Uranzu pilotalekuan duen egoitzan. Kemen, 50 urte dokumental laburra proiektatuko dute. Ondoren, 12:30ean, kalejiran abiatuko dira Uranzutik Kemeneko musikariez lagunduta.
14:30ean herri bazkaria egingo dute Santiago frontoian. Bazkaria irekia izango da, eta interesdunek WhatsApp-ez (686 87 22 07) edo posta elektronikoz egin behar dute erreserba. Bazkariko txartelek 20 euroko kostua dute, eta adin txikiko pertsonak heldu batekin joan beharko dira. Txartelak lortzeko azken eguna hilaren 7a da.
Bazkalostea Gabenara erromeriak girotuko du 17:00etatik aurrera. Ondoren, 20:30ean, McOnak taldearen kontzertua izango da. Eguna 00:00etan bukatuko da Santiago frontoian, jai giroan eta musikarekin.