Jaiak (Irun): Dies Oiassonis
Dies Oiassonis jaialdi erromatarrak Irungo kaleak hartuko ditu uztaileren 13tik 16ra, ostegunetik igandera. Iragan erromatarra ardatz duen ospakizunak historia, aisialdia, entretenimendua eta gastronomia batzen ditu. Jaialdi erromatarraren hamahirugarren ekitaldia izango da aurtengoa eta ohiko formatua berreskuratuko du.
Berrogeita hamar jardueraz osatutako programazioa eraiki dute, publiko guztietarako proposamenekin. Programazio osoa, estekan.