Festak (Irun): Larreaundi-Olaberriako festak
Igandean (maiatzaren 3an), goizean goiz mendi irteera antolatu dute. 09:00etan hasi eta auzo ingurutik ibiliko dira auzotarrak. 12:00etan, patata tortilla lehiaketa antolatuko dute. Izen emateak 606 70 20 34 telefonoan egin beharko dute. 13:00etan bermuta kantuz egingo dute, eta bazkaldu ondoren, 17:00etan buruhandiek aurtengo jaiei amaiera emango diete.

