Errezitaldia (Irun): Jabier Muguruza eta Bernardo Atxaga
Abenduaren 3ko Euskararen Egunaren harira hainbat jarduera eta ekintza antolatu dituzte hiriko eragileek, Irungo Udalarekin elkarlanean. Jada martxan da Jantzi euskararen betaurrekoak lelopeko emanaldien eta bestelakoen sorta. Horietako bat hilaren 21ean izango da, 19:00etan eta Oiasso Museoan: Jabier Muguruzak eta Bernardo Atxagak errezitaldia egingo dute.

