Dies Oiassonis (Irun): Tito Andronico antzezlana
William Shakespearen Tito Andronico antzezlana, Meridako Erromatar Jaialdia eta Teatro del Noctambuloren eskutik. Gaztelaniaz eskainiko dute, eta doan.
Sinopsia: Hamar urteko gerraren ondoren, Tito Andronico Erromara itzuli da, garaile eta Tamora erregina godoa eta bere hiru umetxoak preso dituela. Erritu sakratuek agindu bezala, haietariko handiena sakrifikatu ondoren, Titok lasaitasuna eta atsedena bilatu besterik ez du nahi, zeren eta, jeneral garailearen keinu gogorrarenpean, arima nekaturik duen gizon bat ere bizi baita, liskarraren gogortasunak eta haur gehienen heriotza goiztiarrak eraginda. Bost bakarrik geratzen dira bere ondoan eta, guztien artean, ezin du disimulatu Laviniarekiko duen debozioa; izan ere, Laviniarengan etorkizun baten itxaropena ikusten du, bizitzan zehar lagun izan duen indarkeriatik ihes egin dezakeena.

